1 emaitza psikodeliko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-11-12 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2011-03-03): psikodeliko 42: Berria 21 (adib.: Rock psikodelikoa asmatu dute, gehienetan ingelesez egina), EiTB 17 (adib.: 2009an aurkitutako 10 espezie garrantzitsuenen artean lotxa beltz psikodeliko bat dago, nazioarteko batzorde zientifiko batek aukeratuta), Argia 3 (adib.: doinu itsaskorrak lortzeaz gain, tarteka 70eko hamarkadako soinu psikodeliko eta pisutsuagoak ere jaso dituzte), DiarioVasco (Astelehen iluntzean berriz, Arborea Maine (AEB) folk rock indie psicodelikoaren kontzertua izango da).
EPG: psikodeliko : Berria 13 (adib.: 50eko popari «Morriconerik onena» eta «kutsu psikodeliko nabarmena duten pasarteak» erantsi dizkiote), Joseba Sarrionandia 2 (adib.: Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka, argi psikodeliko eta itzelezko zaratarekin), Patxi Iturritegi 2 (adib.: Dekorazio psikodelikoa, modako aldizkariren batetik kopiatua seguru asko), Joxan Elosegi (apaingailu psikodelikoez hornituriko tapizak), Pello Salaburu (Albert Hofmann-ek LSDren ondorio psikodelikoak aurkitu zituen), Harkaitz Cano (ate baten ondoan biluzik zegoen emakume baten eta Zappa beraren arteko harreman psikodelikoaren istorioa).
es psicodélico / fr psychédélique: Elhuyar: psikodeliko / Nolaerran: psikodeliko / Zehazki: psikodeliko / Labayru: psikodeliko / Adorez5000: psikodeliko.
Nazioarteko forma da, onartzekoa.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.