1 emaitza parmesano bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | 2015-05-29 | |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | ZS:HBL | 2008-12-09 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
Ez dugu aurkitu.
Ez dugu aurkitu.
parmesano 3: Consumer (Arrain-kontserba eta erdi-kontserbak (atuna, sardina, antxoa); hesteki gordin onduak (txorizoa, saltxitxoia, salamia, sobrasada); gazta onduak (parmesanoa, emmental, gouda, roquefort, camembert, Mantxakoa)), EiTB 2 (adib.: Gaur, Bilboko Guggenheim museoan bukatuko dugu saioa. Idiazabal eta Parmesano gaztagileen arteko topaketa teknikoa nola joan zen ikusiko dugu); parmegiano 2, Berria (Piper hauts beltza. Parmegiano gazta, Bukatzeko, parmegiano gazta gainetik xehatu, eta oliba olio zorrotada batez busti).
parmesano 5: Berria (Parmesano gaztak magnesioaren eta burdinaren %70 galdu du), Karlos Zabala 2 (adib.: Gazta parmesano batek usain lurrintsu pittin bat gehitzen zion ore egosien astuntasun hari.), Jon Muñoz (Xerra bakoitzaren gainean gremolata geruza bat jarri zuen Ruche jaunak; kirtenik gabeko zartagin batera aldatu risottoa, gazta parmesanoz hautseztatu, azpil batean jarri dena, eta bere izter gainean ipini zuen azpila), Lopez de Arana (Airean nabari zen gazta parmesanoak, zigarroek eta tomate-saltsak isuritako usaina); Parmako gazta 2: Patxi Iturritegi (Ez dago lekurik non ez den pizza papurrik edo Parmako gazta txirbilik), Felipe Juaristi (Errumaniatik pastramia; Italiatik Parmako gazta, bottarga eta Trapaniko gatz-harriz eginiko erlojuak); parmatar gazta 1: Berria (eta bertan mendi bat dago goitik behera parmatar gazta birrinduz egina).
es parmesano / fr parmesan: Elhuyar: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmesano / Nolaerran: Parmako gasna / Zehazki: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmatar / Labayru: (herritarra) Parmako, parmatar; (gazta) parmesano / Adorez5000: -.
es parmesano / fr parmigiano / en Parmesan / de Parmesankäse.
a) badirudi mailegua erabiltzen dela, eta ez x-tar osaerako eratorria, Parma hiriarekiko erreferentzia galduxea delako edo; b) parmesano forma dagokio maileguari, inguruko bi erdarei begira (urrun geratzen baita parmigiano italierazko-jatorrizkoa, bai idazkeraz eta bai ahoskeraz); c) kategoriari dagokionez, badirudi izenak mailegatzen direla maizenik elikagaien izendapenetan, baina "gazta parmesano" bezalako sintagmak ere aski arruntak dira, izenondoa mailegatu den seinale: batera ikustekoak izan litezke honen antzeko arazoa dakarten guztiak (cf. infra).
Izen propiotikoak elikagaien izendapenetan: adib. saltsen izenetan, ondokoak ikus litezke Euskaltermen: batetik, gorgontzola saltsa, roquefort saltsa eta Oporto saltsa; bestetik, saltsa amerikar, s. biarnes / biarnotar, s. bolognar, s. espainiar, s. holandar, s. napoliar, s. siziliar, s. tartariar; eta bizkaitar saltsa eta saltsa parmesano; gazten izenetan, batetik, Apenzell gazta, Brie g., Burgos g., Cabrales g., Camembert g., Cheddar g. [ingeles], Edam g., Emmental g., Erronkari g., Gouda g., Gruyère [suitzar], Idiazabal g., Kantabria g., Maasdam g., Mahon g., Mozarella g., Munster g., Roquefort g., Sbrinz g. eta leku-izenari ez dagokion Mimolette g.; bestetik, Burgosko g., Mantxako g., Parmako g., Zamorako g. eta, azkenik, gazta parmesano; ardoen izenetan, Bordeleko ardo, Borgoinako a., Errioxako a., Oportoko a. eta jerez-ardo, oporto ardo
- Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.