Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza melatonina bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

melatonina
iz. Guruin pinealean sortzen den hormona, besteak beste, gorputzaren erritmo biologikoak (loaren zikloa, adibidez) erregulatzen dituena. Horren esplikazio bezala aipatu da gauez argitan egoteak gorputzeko melatonina-mailak gutxitzen dituela.

Aztergaia: melatonina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2023-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): melatonina 31: Elhuyar 4 (adib.: “giza organismoaren nahasmendua, gaueko gehiegizko argiztapenaren ondorioz melatoninaren jariaketa inhibitzen baita”), Consumer 11 (adib.: “Ikerketa horiek frogatu dute, halaber, glukosa ere ez duela berdin onartzen gorputzak eguneko une guztietan; hesteen mugimendua ere ez omen da berdina izaten, eta zenbait konposaturen kontzentrazioa ere ez, hala nola serotonina eta melatonina neurotransmisoreena”), Berria 11 (adib.: “Zer da melatonina? Iluntasun-egoera batean -eta gauez normalean, iluntasuna izan ohi da nagusi-, gorputzak jariatzen duen hormona bat da, hainbat funtzio eta prozesu fisiologikotan parte hartzen duena”), Argia 5 (adib.: “eguzkiaren argiak melatonina izeneko gai kimikoa sortzen du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: melatonina 3, Berria (adib.: “Roberto Salti ikertzailearen arabera, telebistaren pantailak isuritako argia eta erradiazioak melatonina hormona sortzeko prozesua zapuzten du”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es melatonina / fr mélatonine: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: (Anat.) melatonina / Adorez5000: -.

LB: 50; ETC: 94

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: melatonina / NolaErran: 0. // Euskalterm: melatonina (Med Termino Onartua).

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Teknikoegia izan daiteke hiztegi honetarako.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Teknikoa da, baina gaur oso hedatua. Jasotzekoa da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.