irentsi, irents, irensten
1 du ad. Eztarritik igaroarazi; zerbait osorik eta kolpe batean jan. Listua irentsi. Zigarroaren kea irentsiaz. Irents zezakeen alkohol guztia edan zuen. Ukabila adinako haragi puskak irensten. Baleak Jonas irentsi zuen. Etxeko gerrena irentsi balu bezain zut. Bere alaba irentsi nahi zuen herensugeak.
2 du ad. Irrikaz eta lasterka jan. Gure zaldiak belar, lasto, zahi, olo, irensten ditu denak.
3 du ad. Sinetsi, egiazkotzat edo arrazoizkotzat hartu. Gezurrak irentsi. Ipuin hori irents dezakeenak apoak eta suge biziak ere irentsiko lituzke.
4 du ad. Gustuko ez dena nolabait onartu. Isiltasunean irentsi ditu laidoak. Ezin irents ditzaket haren solas gaiztoak.
5 du ad. Zerbaitek beste zerbait bere barnean hartuz desagerrarazi edo suntsitu. Halaber Datan eta Abiron lurrak irentsi zituen. Zenbat arrantzale irentsi ote ditu itsasoak! Suak irentsi zituen haren eskuizkribu guztiak. Iraultzak, hainbeste gauza egin eta desegin zituenak, Bergarako Mintegia ahuldu zuen eta azkenean irentsi. Gaitz ikaragarri hark irentsi zituen, hiru egun haietan, hirurogeita hamabi mila gizon. Herioak irentsi du gure itxaropena. Jokoak irentsi dizkio diru guztiak. Gurasoen ondasunak oro irentsi zituenean.
6 du ad. Animalia batek beste bat jan. Lehoiak irensten duen arkumea bezala. Otsoek bezala elkar irentsi nahi dute.