1 emaitza inpartzialtasun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z6:LBeh | 2013-10-08 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
LBeh (2011-03-03): inpartzialtasun 16: Consumer (Ez ahaztu... arbitroei inpartzialtasun eta independentziaz jardutea agintzen die), Berria 39 (adib.: Roderic Lyne banku bateko aholkularia izateak eta JP Morgan Chasek BP petrolio enpresarentzat lan egiteak taldearen inpartzialtasuna kolokan jartzen duela uste du), EiTB 16 (adib.: Zaindarien Kontseiluko inpartzialtasun falta salatu dute Musavik eta Karubik, Ahmadineyadi mesede egiteagatik), Jakin 3 (adib.: zintzotasuna, leialtasuna, zuzentasuna, inpartzialtasuna, kezka soziala), Argia 7 (adib.: Ikerketa horietarako dirua enpresa handi horietatik dator hain zuzen, gure ustez hori ez da inpartzialtasunarentzat oso lagungarri); inpartzialitate : Berria 2 (adib.: Epaile izaera ezkutatzea esanguratsua da, badirudielako saihestu nahi dela aldi berean epaile eta parte izatearen kontraesana, artikulugileak jarrera politiko jakin bat defendatzen duelako, epaile bati dagokion inpartzialitatea urratuz), Jakin (Aurrenak ez du zertan arazorik sortu legearen printzipioak [legitimitatea, helegite ahalmena, inpartzialitatea...] betez gero).
BerriaEL2013: Deontologia atalean, azalpen batean: Eta hori gertaeren egiazkotasunarekin lotuta dago, batetik, eta inpartzialtasunarekin, bestetik.
es imparcialidad / fr impartialité: Elhuyar: alderdikeriarik ez(a) / Nolaerran: alderdikeriarik ez, alderdikoikeriarik ez / Zehazki: inpartzialtasun / Labayru: inpartzialtasun / Adorez5000: inpartzialtasun, alderdikeriarik ez(a).
Beste gabe onartzekoa da, ongi eratua baita.
- Erabakia: Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): inpartzialtasun
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.