Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza indarrean bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

indarrean
1 adb. Indarrez, indarka. Han daramate indarrean gaizkilea. Atea indarrean zabaldu eta han sartzen ziren.
2 adb. Lege, arau eta kidekoez mintzatuz, bete beharreko edo kontuan hartu beharreko egoeran. Gutxienik, indarrean diren legeak bete ditzatela.
Loturak

Aztergaia: indarrean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau77
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-03-30 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

indarrean egon 4 aldiz agertu da eta behin indarreanago egon (Añ GGero: "Denpora gaisto onetan bere oñean ta indarrean balego lege au edo beronen antzeko bat..."; Izt C: "Probinziaren alde jarraitu zeban Aide nagusien kontra, oen genaste eta zegarrera kaltarkitsuak indarrean zeuden denporan"; Lard: "Ugoldea bitarteko milla eta geiago urtean lege au bere indarrean egon zan" eta Lek SClar: "Santa Clara`ren Kanta onetan oso indarrean dagola dirudi [Jesusa eta Prantziskua erabiltzeko ohitura] (...) XV`gn gizaldian, bear bada, indarreanago egongo zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. guztiak EB eta EgAs (cf. hauetan buletinak) dira: a) indarrean egon 70 aldiz agertu da, EB-EgAs, eta indarrean egote behin (subjektuak dira: lege, ordenantza, hitzarmen, ezagutza zientifiko, xedapen, erregelamendu, hezkuntz sistema, hezkuntz maila, legedi, foru, BEZ, baliatze, itun, arau, araupide, kontratu, eskubide, printzipio, plangintza, sistema absolutista, eredu, agindu, prezio-taula, ordutegi-taulak); indarrean jarri 40 aldiz (subjektuak: lege, araupide, agindu, dekretu, diru-egitamu, konstituzio, araudi, xedapen, sistemak); indarrean sartu 17 aldiz (xedapen, agindu, hitzarmen, ordenantza, arau, BEZ, dekretuak); indarrean iraun 2 aldiz (helburua, konstituzioa); indarrean izan 2 aldiz (arauak); indarrean eman behin (administrazio-egitarauak); indarrean ipini behin (erasoak); indarrean jo behin (baliatzeak); indarrean segitu : behin (xedeak); b) indarreango 13 aldiz (manu, erregimen, testu, lege-manu, kontzeptu ekonomiko, hitzarmen, arau, sailkapen, aurrekontu, xedapenak...); indarreangotasun 1; indarreko 20 aldiz (arautegi, legeri, xedapen, ordenamendu, lege, erakunde); c) jadaneko behin (arauak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Euskalterm: a) indarrean jarri 'entrar, poner en vigor'; indarrean jartze 'entrada, puesta en vigor', 'aplicación de los principios'; indarrean jartzekoa '(titulo) ejecutivo'; indarrean egon 'subsistir, regir (tarifak), estar en vigencia (araudi, legeria), estar en vigor (pentsioa); indarrean egote 'vigencia'; indarrean sartze 'entrada en vigor' (plan bat, arautegia, erregelamendua); indarrean sartu 'entrar en vigor'; indarrean jarraitu 'seguir vigente'; indarrean iraun 'quedar en vigencia'; b) indarreango (legeria, erregimen, arau(tegi), plan, tasa-lege, xedapen, lege, garai, epe, baremo, estatutu, gordailu, interes, arrisku) 'vigente'; indarreangoen taula 'tabla de vigencias'; indarreangotasun 'vigencia'; indarreko 'vigente'; c) jadaneko egin 'entrar en vigor'; jadaneko izan 'estar en vigencia'; jadaneko bihurtu 'poner en vigor'; jadaneko (legeria, plan(gintza), arautegi, xedapen, lege, arau, estatutu, gordailu, interes, arrisku, ekitaldi, alokairu, agindu, mailegu) 'vigente'; jadanekotasun (kontratu, mailegu) 'vigencia'. AB50: indarrean jarri 'rehabilitar, poner en servicio, entrar en vigor, establecer'; indarrean jartze 'rehabilitación, entrada en vigor'; indarrean egon (araupidea, legea) 'vigente, estar en vigor, estar con fuerza'; indarrean sartu 'entrar en vigor'; indarrean sartze 'entrada en vigor'; indarrean iraun 'estar vigente, vigencia'; indarrean 'vigente, en vigor'; indarreango (agindu, araupidetza, tarifa) 'vigente, en vigor'. LurE: indarrean: adlag . indarrean dagoen agindua. HiztEn: balio: iz. Arau, adierazpen edo gertakari baten eraginkortasuna. Erabaki horien balioa badaezpadakoa da; indar: iz. INDARREAN EGON, JARRI. ZUZ. Legeak, arauak, aginduak, etab. bete beharreko edo kontutan hartu beharreko egoeran egon, jarri; jadaneko: izlag. Indarrean dagoena. Jadaneko legea. EEgunk: †indarreango. Ez erabili 'indarreango legeak', baizik eta 'indarrean dauden legeak' edo 'gaur egungo legeak'. Cf. HLEH s.u. indargabetu: Delako legea indargabetzeko egin diren ahaleginak. Errepublikako Gobernuaren dekretu guztiak indargabetuz.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adib. gisa gehituz: indarrean izan, indarrean jarri, indarrean sartu.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n.

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

honen gain eraturiko izlag.aren forma berezia (cf. indarreango / indarreko) erabakitzea ez dagokio batzorde honi, ez pasaldi honetan behintzat; oraingoz esan daitekeena da, egokiak direla ondoan aipatzen direnak bezalakoak, tradizioan oinarri handirik gabeak izan arren:

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

indarrean dagoen legea; indarrean zeuden ohiturak.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.