Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza etxabe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

etxabe
iz. Etxearen beheko solairua, kalearen maila berean dagoena. Eraikin arloteen etxabeetan kokaturiko jatetxe berriak.

Aztergaia: etxabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

etxazpi (cf. infra); etxabe 5: B 1 (Erkiag BatB: "Etxabe aretan [denda edo gorapean] mai luze bat, sendoa bera, ipiñi gura eben"), G 4 (Ugalde Iltz, adib.: "Bi bizitzako etxea da. Bi bizitza ta etxabe bat"); etxape 11: B 1 (Erkiag BatB: "Gosea, lenengo egunetik kendu izan eban, ta etxapea ta teillapea bere izan zituan"); G 10 (Lar DT: "Ez bide du euskera gaisoak, are bere etxapean, ez seme, ez adiskide biotz onez nai dionik"; AA 5, adib.: "Ekusten dezu zer bizilagunak dituzun zure etxapean bertan?", "Emakume setatsuarekin etxape batean bizi baño obe da [...] estalirik ez duan edozeñ tokitan ere bakarrik bizitzea"; Izt C: "gure Euskara zintzoak bere etxapean zuzenkiro gordeak"; Or 2: "Au daukat oiuz atertu bage / ilun onen etxapean", "Emaria bearretan dagonari eman oi zaion gauz emana bera da, ots, dirua, iana, edana, soiña, etxapea, laguntza"; NEtx LBB: "Ta ederrena, berentzat etxe-bizitza izango zutela, atezaiaren etxapean"); etxepe G 4: (Or Eus: "baiña bakoitzak bere etxepean piztu du bigarren sua"; TAg Uzt 2: "Dorronsoroko etxepean bertan bizi dala", "Bada oraindio etxepean beste norbait ere. Osaba Martin, apaiza"; NEtx Antz: "Eta zaude zu gizon jator baten ondoan, etxepe berean"); OEH argitaratuan gainera NEtx IzotzK: "Aitak, abarketagintzarako lantegi txiki bat zeukan eta etxepean bebarruaren alde bietan, zeuzkan ortarako lekuak artuak" eta Garm EskL I: "Etxepe berean, 'Don Mikelarena'n, Luis Iruretagoiena bizi da"; etxeteilape (eta bina etxateilape, etxe-teilape) 5, MEIG ("ez nuen etxe-teilapearen ardurarik izan"; "etxeteilape ederreko barrunbe kaxkarra", "[Xebe Peñak] euskal irakaskintzan Euskaltzaindiaren etxe-teilapean eman dituen urteak", "Etxateilapeko egonaren gozoa", "orain etxateilapean ditugun hitzen hizpideek izan baitute aitzinsolas luze-zabalik arestiko eta aspaldiko atarian").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etxeazpi (cf. infra); etxabe 3">G 2 (Meza donea 1932: "Jauna ez naiz gauza zu nere etxabean artzeko"; Ugalde OEHko testu-lekukotasun berean), EB 1 (Txill: "Gaztak maneatu ondoren, etxabeetako apaletan jartzen dira lehortzeko"); etxape EB 1 (P. Berasategi: "Baserri haren etxapeko soroan tabako landare saila berdal eta mardul agertzen zen"); etxepe (eta etxe-pe 1) 5: B 1 (J.A. Goiria: "Luziaren etxe-peko osin-ingurua izaten zan euren jolastoki berezia"); G 1 (Euzkadi 1930: "ikusi degu erriko etxepean Donosti'ko udalak eusko asteako jarri ditun iragarkiyak"); EB 3 (MAtx: "Bere etxepean bizi direnen berririk ez du"; R. Etxezarreta: "Aze gaua bart, dagoenekoz ospetsu bihurtzen ari den gure etxepe honetan"; J.M. Elexpuru: "Kale nagusia ez da hiru metro baino zabalago eta guztia, galtzada zein etxepeak, saltokiz beteta dago") // Ez dugu etxeteilape formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etxabe : AB50 5, HiztEn, LurE, Euskalterm 2; etxabehe : AB50 2; etxape : AB38 2, HiztEn; etxapeko : HiztEn; etxebe : AB50 1; etxepe : DFrec 2, AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etxabe : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA (etxabe(e)), PMuj DVC; etxape : EuskHizt (ik. etxepe), HaizeG BF, Lh DBF, DRA (eta etxapeko), PMuj DVC; etxepe : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt (eta etxepeko), EskolaHE, HaizeG BF, PMuj DVC (eta etxepeko) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal bajera / sous-sol formen ordainak: HiruMila: etxabe // ElhHizt: azpi, etxabe // XarHizt: soto, zoru, lurpe // Casve FE: lürpe, lürbarne; etxape // HaizeG FB: etxepe , lurpe // T-L LBF: lurpe // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

etxearen beheko solairua, kalearen maila berekoa

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]:  etxe beherea.

 - [E116]: ez dakit etxabe formaren ordez proposatzen duen E103k etxe behere, haren sinonimo gisa ematea nahi duen, ala beste zerbait duen buruan; eta azalduko du. Bestela, bere horretan utziko dugu lantaldearena.

 - Erabakia: EBB (1996-09): hurrengorako.

 - Erabakia: (2009-03-26) onartu lantaldearena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.