Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza estentsibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

estentsibo
adj. nekaz. Abeltzaintzako edo nekazaritzako ekoizte sistemez mintzatuz, lur eremu zabaletan egiten dena, hektareako etekin gutxi ateratzen duena. Nekazaritza estentsiboa.

Aztergaia: estentsibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu estentsibo eta intentsibo formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estentsibo (eta ex- 3) 9: a) 'hedakorra' adierako 7 (I. Irazabalbeitia: "magnitude estentsiboak dira; sistemaren puntu guztietan balio berdina dutela alegia"; UZEI: "Irakurketa estentsiboa [tit]"; U. Larramendi 3, adib.: "Testu luzeen irakurketa azkar samar honi, irakurketa estentsiboa esaten zaio"; J.M. Elorza: "hau ere magnitude estentsiboa da"; Jakin 1981: "extentsiboa: euskara beste gaiak lantzeko erabiliko den uneak"); b) 'nekazaritzako eta abeltzaintzako produkzio-sistemari dagokiona' adierako 2 (Saioka/5: "Tejo-tik beherako lur gehienak nagusi handien eskuetan gelditu zirenez gero, labore lan extentsiboa egin ohi da alde horietan"; Geogr/BBB: "Andaluzia aldean, lantze extentsiboa ematen da"); intentsibo (eta -ns- 1) 24: a) 'trinkoa' adierako 23 (X. Amuriza: "Ez zuen alferrik eman hainbeste urte hipnopedia intensiboan"; J. Sierra: "Askotan, birplanteatu egin da euskalduntze-prozesua, orain askoz ere razionalagoa eta intentsiboagoa izanik"; Jakin 1981 3, adib.: "euskararen erabilkera intentsiboa: euskara bera landuko den uneak"; Gorrak 1981: "nola haur gor sakonak hizkuntzaren lorpen, egituratze eta ahozkatzean atzerapen bat dakarren, eta horregatik oso garaiztik entrenamendu intentsibo batetan jarri behar dela"; UZEI 2, adib.: "Irakurketa intentsiboa: Xehetasun osoz egiten den testu aski laburren irakurketa, erabat ulertuz eta are analizatuz"; P. Mendizabal: "entrenamendua zeinen intentsiboa eta zabala izan den"; U. Larramendi 7, adib.: "Testu baten bidez edukiak ikastea, hiztegi alor batetan praktika intentsiboa egitearen bidez", "guztiek irakurketa mantso eta intentsibora bultzatzen dutenez"; EHAA 1986: "Zainketa Intentsiboetarako Gela"; Habe 1983: "Koordinakundeak ikastaro intentsiboa antolatu du irratigintzaren teknika irakasteko"; X. Letona: "nire lehenengo ikastaro intentsiboa, egunero bost ordu zero mailan"; N. Gonzalez: "Ikasturte honetan Hezkuntza Administrazioak Prestakuntzarako Egitamu Intentsiboaren (PIF/PEI) bidez..."; Egin 1992 2, adib.: "Tai-Chi kurtso intentsibo bat burutuko da Azpeitiko Udal Igerilekuan"); intentsiboki 6 (U. Larramendi 3, J. Sierra, SEIE, Jakin 1981); b) 'nekazaritza...' adierako 2 (Saioka/5: "jendea sakabanatua bizi denez gero, polikultibo intentsiboa erabiltzen dute"; Gipuzkoako gerografia: "Hazkuntza intentsibo tradizionala aprobetxamendu maximora eraman nahirik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estentsibo : DFrec 8 (produkzio-sistemari dagozkio guztiak, adib.: era estentsiboko abelazkuntzara dedikatzeko), AB38 1 (estensibo: 'extensivo' itzulia), HiztEn (1 Abeltzaintza edo nekazaritzako produkzio-sistema; 2 Fis. Masaren araberako propietatea), Euskalterm 10 (produkzio-sistemari dagozkion 4: abere-hazkuntza e., laborantza e., etab.; 'hedakorra' adierako 6: irakaskuntza i., irakurketa i., etab.); intentsibo : DFrec 7 (produkzio-sistemari dagozkio guztiak, adib.: lurrez estentsiboetara baino intentsiboetara eta abelazkuntzara dedikatzea hobe da), AB38 11 (eta intensibo: 'intensivo' itzulia), AB50 30 (eta intensibo, 'trinkoa' adierakoak: ikastaro i., kurtsilo i., etab.), HiztEn (1 Abeltzaintza edo nekazaritzako produkzio-sistema; 2 Fis. Masaren araberakoa ez den propietatea), Euskalterm 30 (produkzio-sistemari dagozkion 6: abere-hazkuntza i., laborantza i., etab.; 'trinkoa' adierako 24: hazkuntza i., irakurketa i.) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estentsibo : HiruMila (extensivo, -a; AS: laborantza estentsiboa: cultivo extensivo), ElhHizt (Nek. extensivo, -a); intentsibo : HiruMila (intensivo, -a; AS: laborantza intentsiboa: cultivo intensivo), ElhHizt (1 Nek. intensivo, -a; 2 Fis. intensivo, -a), EskolaHE (AS: Nekazaritza intentsiboa: nekazaritza zabala) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-nts-/-ns-.

Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

onartzekoa da, Nekazaritza arloan (lantaldeak ez daki beste zeinetan behar den).

Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: erabili egiten da estentsibo hau (horren parekoa den intentsibo bezala, eta hau ere proposatua du lantaldeak, Nekaz., Fis. markekin); oraingoz, Nekaz. marka duela onartzen ahal dugu, beharbada, hau (beste arlorik ez markatzeak ez baitu esan nahi bestetan debekatzen dugunik, eta "beste zeinetan behar den" jakitean aipatuko dugu beste hori). Proposamena: "estentsibo izond. Nekaz.".

 - Erabakia: (2009-01-30) ok.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.