Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eritzi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eritzi
ad./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eritzi-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iritzi1; iritzi2].

Aztergaia: eritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-04-28 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eritzi, ik. iritzi [iritzi hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

eritzi* e. iritzi

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. iritzi (cf. Euskaltzaindiaren Gomendioak eta Erabakiak (I), 23-24 or.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "ez da azaltzen. Bai, ordea, iritzi. Suposatu behar da izen zein aditz kasuetarako, forma bakarrean. Ez nago ados. Euskaltzaindiak azken gomendio-erabakietan hitz honen formaren erabakirako emandako arrazonamenduek ez naute konbentzitu. Hona Euskaltzaindiaren argudio batzuk: "Jakina denez, euskara batua eratzen hasi zenean, 1960-70 hamarraldian, iritzi zen, alde handiz, gehien erabiltzen zen era. Gero, euskara batuaren finkatze-prozesuan hainbat idazle eritzi eraren alde makurtu zen, zaharrena eta bizkaierazko tradizioan erabilia zelakoan". Euskaltzaindiaren azalpen honetan, "zelakoan" oker dago "zelako" behar bait du. Zaharrena da, eta bizkaierari dagokionez gertatzen da euskalki honetan bakoitza bakotxa eran bakarrik aurki daitekeen bezala eritzi ere eretxi edo eritxi forman dela nagusi. / Amaitzeko, honela dio Euskaltzaindiak: Inork ez zalantzan jartzen e-z hasten diren formak zaharragoak direla euskaraz, baina ebili eta ekusi zaharkitutzat jotzen direnez gero, ez da arrazoirik ikusten eritzirekin beste horrenbeste ez egiteko. Ez dut uste konparagarriak direnik eritzi eta aipatzen diren besteak: eritzi-k (e-rekin) aditz moduan historia sendoa du eta bizkaieraz erabilera ere bai eretxi edo eritxi eran, noski. / Esandako hau zehazten den gomendio-erabakietan 1994eko biltzar irekian hartuko dela azken erabakia adierazten da, oker ez banago. Horregatik, harrigarri egiten zait "beste gabe, onartzekoak diren formen" artean sartua aurkitzea. (1993-02-10)

 - [E301]: iritzi [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]: edo burueritzi, ez barka buruiritzi baten edo batzuen burruka absurdua, baina jakina Gipuzkoaren izenean irabazia. Ez gero erantzunkizunik eska, jendea ez bada fidatzen eta hainbat giputzen batasunzaletasunean ez badu bat ere sinesten. Edozelan ere, gehi dezagun zerbait: aditz moduan ez da ia ezaguna Gipuzkoan, Bizkaian barra barra erabiltzen den bitartean, eta ez 'eritzi' zentzuan bakarrik, ezpada 'izena' emateko: 'niri Andolin derizte' (ez dirizte), edo 'guk horri Peru erizten izan diogu beti'. Horrez gain, aurriritzi bezalako forma kakofonikoak ere irentsi behar ditugu. Nahikoa da, baina: hau da daukagun Euskal Herria. Seguru asko Sabino Aranak arrazoia zeukan konfederakunde bat proposatu zuenean" (1995-01-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus