Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eraikigarri bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eraikigarri
1 adj. Lursailez edo kidekoez mintzatuz, eraikuntzak egin daitezkeena. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, lehen 23.500 hektarea ziren hiri-lurrak eta lur eraikigarriak EAEn; orain, berriz, 30.300 hektarea dira.
2 adj. Altxatzen, eraikitzen duena. Ik. eraikitzaile 2. Ekintza horiek manatzen dituztenek nahasten dute politika-lan eraikigarria suntsiketa sistematikoarekin.

Aztergaia: eraikigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1998-12-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Elkarketa nahiz eratorpen zalantzazkoak

Bbehin markarekin, edo onarpen eske aurkeztua, zalantzak aitortuz: a) hedatu-erabilia da, eta ez dirudi ordezkaerraza; b) -garri osaerako salbuespenezko edo "berri"etakoa litzateke (x-garri = 'x daitekeena'); c) argumentu-egituraz, are ilunagoa dirudi (erdarazko kideak bezala, bestalde): "lur eraikigarria"ren moduko testuinguruetan erabiltzen da, eta esan nahi duena da, ez 'lurra eraiki daiteke'ela, baizik 'lur horretan (beste) zerbait eraiki daiteke'ela.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: "Eraikigarri: beharrezkoa dugun hitza da. Sartzearen aldekoa naiz".

 - [E116]: "egia da okerra dela osaeraz; baina, lantaldeak eta XK-k bezala, beharrezkoa dela uste dut nik ere, nekez aurkituko baitugu beste ordainik (solar) edificable / (terrain) constructible eta edificabilidad / constructibilité erdarazkoentzat. Baina zuek esan".

 - Erabakia: Erabakia (2007-10-26): "ok".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus