bizi
1 adj. Bizia duena, bizirik dagoena. Arrain biziak. Zenbat eta biziago herria, orduan eta biziago gizaldien arteko etsaitasuna. Jainko biziaren Semea.
2 adj. Sentimenez, sentipenez, eztabaidez eta kidekoez mintzatuz, handia, sutsua. Hara joateko gogo bizia sortu zait. Maitasun bizia. Ama amorru bizian jarriko da! Polemika bizia.
3 adj. Koloreez mintzatuz, purutasun handikoa. Kolore biziz jantzia. Gorri-gorri duzu aurpegia, gorri bizia.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, zapore handikoa; mina, halako berotasun sentipena sortzen duena. Zopa ez dago gazia, baina bai, beharbada, biziegia. Saltsa bizia.
5 adj. Begiez edo begitarteaz mintzatuz, indar handia edo adierazkortasun handia erakusten duena. Mattinek begi bizi beltzak zituen. Bere begitarte biziaren keinuak ikusirik.
6 adj. Adimenaz mintzatuz, azkarra, argia. Adimen zorrotz eta bizia.
7 adj. Pertsonez mintzatuz, adoretsu eta bizkortasunez aritzen dena. Omar mutil bizia zen, bere anaia zaharrena baino biziagoa.
8 adj. Pilotez mintzatuz, bote handiak egiten dituena. Barriolak pilota biziak aukeratu zituen. Egun pilota biziak erabiltzen dira.
9 adj. Itsasaldiez mintzatuz, itsasgora altuenak eta itsasbehera baxuenak izan ohi direna. Itsasaldi bizia.
10 adj. Hizkeraz edo idazkeraz mintzatuz, arina, lasterra eta adierazkorra. Hizkuntza bizia erabiltzeko. Savianoren idazkera, bizia bezain bortitza da.
11 adb. Bizitasunez. Ik. bizi-bizi 2. Bizi jokatu zuten, eta joko garbia eginda. 12 adj. Harri, haitz eta kidekoez mintzatuz, lurrean, berezko lekuan dagoena. Zuhaizti ederrak, haitz biziko malkar zakarrak eta mendi-larreak.
13 iz. Bizirik dagoen pertsona. Biziak eta hilak epaitzera.
14 iz. Landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, eraberritzeko eta ugaltzeko ahalmena ematen diena. Bizia barkatu. Bizia bihurtu. Gogoratu bizia zor diezula; zer itzuliko diezu zuregatik egin dutenaren ordainetan? Azkenean juduek bizia edeki zioten. Idoki iezadazu, arren, bizia. Biziaren eta heriotzaren artean. Bizia itsasoan sortu omen zen. Landare-bizia. Ez da gizonarentzat maitasuna baino gai nagusiagorik, ez bizi oinarriei atxikiagorik. Bizi arnasa.
15 iz. Bizitza, bizialdia. Neure bizian beste emazterik ez hartzeko. Ez zarela zeure bizian etxe honetatik aterako. Bere bizi guztian. Bere bizian eta heriotzan. Ehun urteko bizi zoriontsua. Bizia laburtu. Mila bizi banitu ere. || (Gauzez mintzatuz). Linguistek garaietan banatu ohi dute hizkuntza baten bizia.
16 iz. Bizitza, bizimodua. Bizi berri hau ez zait gustatzen. Bizi on bat egiteko. Honela iraungo balu, hauxe da, bai, bizia! Eta, jakina, kanpaina iraunkorrak behar dira, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko.