Euskaltzaindiaren Hiztegia

6 emaitza zerrenda bilaketarentzat - [1 - 6] bistaratzen.

zerrenda
1 iz. Zati luze eta meharra. Zerrenda nabarrez egina. Oin-eskuak ehun-zerrendaz lotuak. Metro eta erdi luzeko margolana, eta zeru zerrenda mehar bat besterik ez. || Egunkarietan ere maiz agertzen dira zerrenda bat edo bi galesez.
2 iz. Lursail luze eta estua. Itsas portu bat egingo dute Gazako zerrendan. Itsasertzeko zerrenda gurutzatu eta platano lerdenez inguraturiko Esperantzaren plazan sartu zen.
3 iz. Bata bestearen ondoren kokaturiko gauzakiez, eta bereziki bata bestearen azpian ezarririko izenez, osatutako multzoa. Arkupe zerrenda luzeak, haien gaineko leiho zerrendak. Hitz zerrenda luzea. Sarako toki eta baserri izenen zerrenda. Egileak argitaratu duen irakurgai zerrendan. Hona, zerrenda luza badaiteke ere, antzinako ondasunetarik gelditzen zaizkigun txirbilak. Nola izan behar lukeen ezarria balioen zerrenda zehatzak. Sail ofizialeko zerrenda osatuko duten gainerako filmen izenburuak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.

Aztergaia: zerrenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

zerrenda, xerrenda [zerrenda hobestekoa da].

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zerrenda nagusitu da aspaldion" (1993-01-18)

zerrendaburu
1 iz. Zerrenda batean lehenengo dagoen pertsona. Nafarroako Parlamenturako zerrendaburua. Alkatea zerrendaburu izan diren zinegotzien artean hautatzen da.
2 iz. Zenbait kiroletan, lehiaketa bateko onenentzat hartzen den taldea edo kirolaria, lehiaketa antolatzen denean zenbait abantaila izaten dituena. Bilbo Basket Eurokopako zozketan zerrendaburu izango da. Lehen kanporaketan, zortzi pilotari ariko dira, eta irabazleek lau zerrendaburuen aurka jokatuko dute. Wimbledongo torneoko zerrendaburua.

Aztergaia: zerrendaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2004-02-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerrendaburu 6: Egunk 1991-1995 bitartean 5 (adib.: "Arabako Diputaziorako zerrendaburu den Victor Martinezek esan zuenez...", "Patxi Zabaleta Herri Batasunako zerrendaburua"), A. Ibartzabal ("ez zen harritzekoa izan bere izena zerrendaburu egotea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerrenda-buru : Euskalterm 2 (serie-buru sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerrenda-buru : HiruMila (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria da, eta adierazle egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

zerrendaka
adb. Zerrendak eginez. Eta, arteak utziz, zerrendaka lantzen duzu gainerako lur guztia. Larruak goitik behera zerrendaka puskatzen.

Aztergaia: zerrendaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

zerrendaketa
iz. Zerrendatzea. Kontuan har bedi egiten ari garen zerrendaketa hau ez dela osoa.

Aztergaia: zerrendaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2002-05-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

zerrendaketa 4: BalioUrritu 1984 ("baliabide eta zerrendaketa huts bat baino gehiago nahi izan da, argibide zabal eta zehatz bat eskaintzea nahi izan da zentruetako gai nagusienei buruz"), LehenZikloEsper 1987 (izenburu batean, "Interpretazioa / Zerrendaketa: Ereduaren Elementuena Ihardutze Helburuen Elkarketa Eta Ordenamendua"), ZerbGidaliburua 1989 ("Argitalpenen zerrendaketa"), HAEA 1998 ("Mugatzat jotako kontzeptuen zenbatekoetan egindako aldaketak, alegia, atalburu honek eragiten dituen erakundeen iharduera- edo kapital-aurrekontuetan egindakoak, hartuko dira aurrekontuetako aldakuntzatzat, 1/1994 Legegintza Dekretuaren honetako 54 ataleko zerrendaketan aipatutako moduan"); zerrendatze 1, J. Gartzia ("nominalizazioek [...] mugagabe absolutura jotzen dute erruz, idazpuru-izenburuetatik hasi, zerrendatzeetatik segi, eta joskerarik arrunteraino" — sic).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

zerrendaketa : HiztEn, Euskalterm 1 (enumerazio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

zerrendaketa : ElhHizt (relación, enumeración), HiruMila (listado, enumeración), Casve EF (énumération); zerrendatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria, premiak eragina, eta -tze osaerakoarekin batera eskaintzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-tze.

zerrendatu, zerrenda/zerrendatu, zerrendatzen
du ad. Bata bestearen azpian ezarri, zerrendan eman. 55 eskultoreak ordena alfabetikoan zerrendatu dituzte. Jarraian, sortu diren arazoetako batzuk zerrendatuko ditugu.

Aztergaia: zerrendatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau107
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1997-01-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

zerrendatu, zerrenda(tu), zerrendatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

zerrendatu, zerrenda(tu), zerrendatzen.

zerrendatze
iz. Gauzak edo izenak bata bestearen azpian ezartzea, zerrendan ematea. Cesarinyren testuak hitz-jokoz, sekuentzia paraleloz eta zerrendatze amaigabez josita daude.

Aztergaia: zerrendatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-05-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.