Euskaltzaindiaren Hiztegia

4 emaitza uhin bilaketarentzat - [1 - 4] bistaratzen.

uhin
1 iz. Itsasoaren gainaldean eratzen den goragune higikorra, haizeak edo bestek eragina. Ik. olatu; baga 1. Itsasoko uhinak. Uhinen aparra. Uhinen hotsa, marrua. Uhin haserreak. Uhinak hausten diren moila lodi sendoraino. Mendia bezain gorako uhin batek. Ontzi lemagabea uhinek noranahi baitarabilte. || Euskal literaturako uhin berria.
2 iz. fis. Oszilazio edo bibrazio mugimendu periodikoa, espazioan edo ingurune material batean hedatzen dena. Uhin elektromagnetikoak. XIX. mendean frogatua geratu zen argia uhina dela.

Aztergaia: uhin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1990-10-31 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. uhain.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

uhin, olatu.

Euskaltzaindiaren Arauak

itsasoko uhinak; hots-uhinak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

uhin-urrategi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ohiko adibideren bat jartzea komeniko litzateke.

 - Erabakia: BAgiria (1999-12-16): onartu egin da itsasoko uhinak.

uhin luzera, uhin-luzera
iz. fis. Uhin periodiko batek periodo batean egiten duen distantzia. Sailkapen hau ez da oso zehatza, material batzuk uhin luzera jakin batzuetan gardenak direlako eta opakuak beste batzuetan. Esate baterako, argi horiaren maiztasuna 500.000 GHz da, eta 600 nmko uhin-luzera du.

Aztergaia: uhin-luzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 2002-03-06 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh247 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

uhin(-)luzera 179.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

uhin(-)luzera 56.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

def: angstrom iz. Fis. Luzera unitatea, 10-10 metroren baliokidea dena eta, besteak beste, argi erradiazioen uhin luzera neurtzeko erabiltzen dena (Å). Lurreko atmosferak ez dio pasatzen uzten 3.000 angstrom baino gutxiagoko uhin luzera duen erradiazioari. // dial 1 iz. Heg. Gradu edo mailatan banaturik dagoen gainazala, orratz edo kideko baten bitartez magnitude jakin bat (uhin luzera eta maiztasuna, hozberoa, pisua...) adierazten duena. Saioa hasi eta hamabost minutura etenaldia egin zuten, eta entzule askok dialari eragitea erabaki zuten. Bonnie Tyler-ek dialeko 102an I really need you tonight oihu egiten dit burkoaren azpitik. // infragorri adj. Erradiazio elektromagnetikoez mintzatuz, kolore ikusgaien azpitiko uhin luzera duena. Uhin infragorriak. Izpi infragorrizko berogailua. // X izpi pl. Argiarena baino uhin luzera askozaz txikiagoko erradiazio elektromagnetikoa. X izpien uhin luzera atomoak baino txikiagoa da. X izpien eta ordenagailuen bitartez gizakien buruaren barne-egituraren hiru dimentsioko irudia lor daiteke. // adib: erradiazio iz. Fis. Uhinen bidezko igorpena. Ik. irrada1. Erradiazio baten uhin luzera. Erradiazio elektromagnetikoa. // milimetriko 2 adj. Uhinez mintzatuz, milimetro bat eta hamar milimetro arteko luzera duena. Uhin milimetrikoak espektro elektromagnetikoan mikrouhinen eskualdean kokatzen dira, milimetro mailako uhin luzeretan, infragorrietatik hurbil.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Fis. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa uhin eta luzera sarreretan.

Jakite-arloak

Fis.

uhindu, uhin/uhindu, uhintzen
da/du ad. Uhin forma hartu edo eman. Ik. ondulatu. Haize boladaren kulunkan, bere ilaje gorri lardatsa uhintzen ari zen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Etxaurreko lizarrak itsaso uhinduaren antzera tolesten ziren. Ile luze eta uhindua. Azpeitiko lantokietako batean altzairu uhindua ekoizten da.

Aztergaia: uhindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2002-03-06 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

u(h)indu 5: S. Muniategi ("garitza bat / bere, gogozko aize, / aizeño bigun baten ikutura / makurtu / ta, uintzen danean..."), I. Aizpuru ("brakteak eta sepaloak lantzeolatu-akuminatuak; petaloak luzangak, uhinduak, osoak edo pitin bat dentikulatuak"), E. de Miguel 2 ("Adar hauek hertsiak, zapalak, uhinduak, kizkurtuak eta bihurrituak dira eta elkarri atxekirik daude", "Sparassis laminosa Fr. antz handikoa da eta aurrekoa bezala adar zapalek osatzen dute, baina ez dira uhindu eta bihurrituak, launak eta leunak baizik, eta kolore horiska dute, mamiak bezalakoa"), G. Aulestia (hiztegi-sarrera baten definizioan, "ripple: v. i. / v.t. izurkatu, uhindu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

uhindu : Euskalterm 5 (hauetan 1 hosto uhindu; 1 arraia uhindu; 1 altzairu uhindu; eta 1 ondulatu sinonimoarekin), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uhindu : ElhHizt (uhindu 1: ondularse; uhindu 2: 1 ondulado, -a, ondeado, -a; 2 Bot. undulado, -a), HiruMila (ondulado, da), Lur EG/CE (ondulado) eta EF/FE (ondulé), PMuj DVC (uindu: ondear, ondular) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Ekologia): tôle: tola (tôle ondulée: tola uhindua).

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

ik. oh. s.u. ondulatu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

uhin(du), uhintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

uhin-forma hartu edo eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[sartzea proposatzen dut]" (1997-03-04)

uhindura
iz. Uhintzea; horren ondorioa. Ik. ondulazio. Uhindura bikoitzeko kartoia erabiltzen da altzariak egiteko. Sedimentuaren uhindurak uhinaren altueraren arabera sailka daitezke.

Aztergaia: uhindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-12-17 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

uhindura 3: X. Kintana ("Euskarri-puntu moduan saihetsen muturrak erabiltzen dituzte, eta aurrera egiteko bulkada gisa gorputzaren uhindura jarraiak"), G. Aulestia (hiztegian: "ripplen uhinkada, uhindura"), BiolGeol/DBHO ("Itsas azala ere ez da eliptikoa erabat, hondo ozeanikoaren harrien dentsitate-desberdintasunen arabera uhindurak agertzen baititu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

uhindura : DFrec 1 (Elhuyar: "piezan sortzen diren uhindurak eliminatuz"), AB38 7, HiztEn (uhin-itxurako egitura), Euskalterm 2 ('ondulación') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

uhindura : HiruMila (ondulación, onda), Casve EF (ühindüra: ondulation), PMuj DVC (uindura: ondulación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

Sin. ondulazio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.