Euskaltzaindiaren Hiztegia

28 emaitza nu bilaketarentzat - [1 - 28] bistaratzen.

nu
iz. Alfabeto grekoko hamahirugarren letra (ν, Ν).

Aztergaia: nu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau173

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Alfabeto grekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua nu iz. (alfabeto grekoko letra:).

bere (neure...) buruaz beste egin
ad.-lok. Bere (neure...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.
nuakxotar
1 adj. Nuakxotekoa, Nuakxoti dagokiona.
2 iz. Nuakxoteko herritarra.

Aztergaia: nuakxotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (Osoko bilkura, 2012-12-03): aurreko erabakia aldatu da: nuakxotar.

nubiar
1 adj. Nubiako, Nubiari dagokiona. Nubiar zibilizazioa.
2 iz. Nubiako herritarra. Geroztik, nubiarrak bigarren mailako herritarrak izan dira egiptoarrentzat.

Aztergaia: nubiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh62 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu nubiar formarik.

nubiar 62: Argia 31 (“Hedabideek eta zinemak erantzukizun handia daukate nubiarren inguruan ematen den irudi desitxuratuan”, “Geroztik, nubiarrak bigarren mailako herritarrak izan dira egiptoarrentzat eta estereotipo zein aurreiritzi anitzei aurre egin behar izan diete”), Berria (“Aldaera hori ez da ageri aurreko eskuizkribuetan. Antza denez, hiru herriren arteko emaitza dira nafarrak: nubiarren, irlandarren --eskoziar deritze testuan-- eta Kornuallesko kaudatien artekoa”), EiTB 25 (“Orduko nubiar zibilizazioak berdinez berdintratatzen zuen erromatarrekin”), Elhuyar 4 ("Gobernuetako ordezkariek onartu dute legezko hitzarmen bat taxutu behar dela Libia, Egipto, Txad eta Sudan bitartean hedatzen den nubiar hareharrietako akuifero sistemari buruz”), Elkar (“Nubiarren artean -dio- bada mantikora izeneko piztia bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nubiar 1, Iñaki Mendiguren (“Estatu unibertsal egipziakoko nubiar marketako jainko ilun bat mitologia helenikoaren jeinuak etiopiarren errege hilkor bihurtu zuen, Erosek - Egunsentiko jainkosa hilezkorrak - maitatua izateko zorigaitza izan zuelarik”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nazioartekoa eta jasotzekoa. Nolanahi ere, Exonomastikak berrestekoa da.

nudismo
iz. Higiene, estetika edo erlijio arrazoiengatik, gorputza biluzik erakustea; jarduera horren alde egiten duen doktrina. Nudismoak gora egin du azken urteetan.

Aztergaia: nudismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nudista 1, Egunk 1995 ("besteak Hendaiako hondartza nudistara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nudismo : AB50 1, HiztEn; nudista : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

nudismo : ElhHizt; nudista : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

nudista
1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, nudismoaren jarraitzailea dena. Nudistak ezin dira "jantzita daudenen eremuan" biluzik ibili; jantzita daudenak, aldiz, lasai-lasai ibiltzen dira biluzik daudenen artean.
2 adj. Tokiez mintzatuz, jendea jantzi gabe, biluzik egon daitekeena. Hondartza nudista.

Aztergaia: nudista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

nuklear
1 adj. Nukleoarena, nukleoari dagokiona; bereziki, atomoaren nukleoari dagokiona. Partikula hori indar nuklear bortitzaren oinarrizko partikula delako.
2 adj. Energiaz mintzatuz, erreakzio nuklear batean sortzen dena. Indiak energia nuklearraren bidez lortzen du kontsumitzen duen argindarraren % 3.
3 adj. Energia nuklearra erabiltzen duena. Guri begira daude une honetan milaka eta milaka arma nuklear.

Aztergaia: nuklear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

nukleido
iz. fis., kim. Halako zenbaki atomikok, masa atomikok eta energia-egoerak definituriko atomoa. Laborategi honen webgunean 3.000 nukleidori buruzko datuak daude eskuragarri.

Aztergaia: nukleido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis.; Kim.

nukleiko
adj. biokim. Ik. azido nukleiko.
Azpisarrerak

Aztergaia: nukleiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

nukleo
iz. astron., fis., biol., geol. Zerbaiten erdiko edo barruko aldea, funtsezkoena, trinkoena dena. Ik. gune 2; muin1 2; mami 3. Zelularen nukleoa. Urrearen zenbaki atomikoa, urre atomoaren nukleoan dagoen protoi kopurua, 79 da. Inork ere ez daki zehatz-mehatz zer tenperatura duen Lurraren nukleoak. Izarren nukleoa.

Aztergaia: nukleo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: nazioartekoa izanik ere, kasu askotan gune erabil daiteke, bereziki kulturgune bezalakoetan eta ez kulturune.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): gauzak zerrendan dauden bezala uztea erabaki da.

nukleolo
iz. biol. Proteinaz eta RNAz osaturiko gaia, zelulen nukleoan aurkitzen dena. Ik. kromatina. Fase honetan nukleoaren mintza eta nukleoloa agertzen dira.

Aztergaia: nukleolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-05-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-olo: cf. albeolo, foliolo, gladiolo, nukleolo (ik. oharra s.u. flagelo); bestelakoetan, cf. arauak jasotako dipolo, idolo, polo, protokolo, sinbolo, baina apostolu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

nukualofar
1 adj. Nuku'alofakoa, Nuku'alofari dagokiona.
2 iz. Nuku'alofako herritarra.

Aztergaia: nukualofar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

nulu
adj. mat. Zero balioa duena. Karga elektrikoak sorturiko eremu magnetikoa nulua denean.

Aztergaia: nulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu ezdeus, angelu nulu.

Euskaltzaindiaren Arauak

Mat.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ulu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

erabileremu oso mugatukoa dela seinalatuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sarreran erabileremu ageri da; erabil eremu, bi osagaiak bereiz ematea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-11-27): ez da onartu.

numantziar
1 adj. Numantziakoa, Numantziari dagokiona.
2 iz. Numantziako herritarra.

Aztergaia: numantziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Numantzia / numantziar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

numen
1 iz. Ahalmen eta botere bereziz hornitua den jainkoa. Baso eta uretako numenak.
2 iz. jas. Inspirazioa. Ik. musa 2.

Aztergaia: numen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mitol.

numerario
adj. Heg. Pertsonez mintzatuz, kide kopuru mugatu batek osatzen duen erakunde batekoa. Unibertsitateko irakasle numerarioa izateko doktoretza behar da. Real Academia Galegako kide numerarioa zen.

Aztergaia: numerario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-05-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numerario; numerario ez den irakasle: profesor no numerario.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Opuseko kide numerarioa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 1- Adibidea moldatu: "kide numerarioa". || 1- Erakunde konkretu baten aipamena egitea ez dela komeni uste dugu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Erakundearen izena isilduz eskainiko da lantaldeak proposatua: «numerario izond. Heg.: kide numerarioa».

numerazio
iz. Zenbakitzea; horren ondorioa. Kalearen numerazioa aldatzeko agindua heldu zen udaletik.

Aztergaia: numerazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-06-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan numerazio sarrera: Izeta DirG ("Eman zion Friedrich yaunak erlojuen numerazioa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

numerazio 1, EHAA 1987 ("tiradari buruz adierazitako kopuru-mugapenak eta numerazioa, esandako neurri-neurrian errespetatu beharko dira produkzio bakoitzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

numerazio : DFrec 1 (Vill: "Tomoen numerazioan"), AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

numerazio : HiruMila (1 ik. zenbakikuntza; 2 ik. zenbaketa, zenbakuntza) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal numeración / numération, numérotage, numérotation formen ordainak: HiztHand: 1 proceso zenbaketa; 2 sistema zenbakera, zenbaki(ak); numeración arábiga arabiar zenbakera/zenbaki(ak); numeración decimal sistema hamartar; numeración romana erromatar zenbakera/zenbaki(ak) // ElhHizt: zenbakikuntza // HiruMila: 1 zenbaketa, numerari; 2 zenbakera, zenbakikuntza, numerazio, zenbakuntza // Lur EG/CE: zenbaketa // Lur EF/FE: zenbaketa / zenbaketa / Ø // XarHizt: zenbaketa / Ø / Ø // Casve FE: zonbaka, zonbaketa; numération décimale hamarnaka; lümerostatze, zonbakitze / lümerostatze, zonbakitze // HaizeG FB: zenbaketa / hostadura, hostaldi / Ø // T-L LFB: Ø / Ø / Ø // PMuj DCV: zenbaketa, zenbakera, numeración romana Erroma-ko zenbakera, n. hablada aozko zenbakera; n. escrita idatzizko zenbakera, zenbakintza; numeración decimal amarnaketa.

Erdaretako formak

fr (Larousse): numération; en (Collins): numeration, numbering; it (S. Carbonell): numerazione, de (Langenscheidts): 1 Zählen; 2 Numerierung.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: numeración.

Lantaldearen irizpideak
Baldintza minimoa betetzen duen ikusi behar da

ikusi beharra dago zein neurritan den nazioartekoa, formaz eta adieraz (cf. fr numération eta numérotage, numérotation); eta cf. zenbakera, zenbaketa arautuak (eta erabili izan den zenbakikuntzazenbakitu oinarria eskatzen duena).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-28): Onartu da: numerazio.

numero
iz. hizkl. Gramatika-kategoria, hitz edo sintagma bat pertsona edo gauza bati, edo pertsona edo gauza askori, dagokiola adierazten duena. Ik. singular; plural. Numeroaren aldaketa lehen pertsonan izenordain-sistema guztietan agertzen da.

Aztergaia: numero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gram.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

gramatika erabileremuan (behintzat) beharrezkoa da.

numidiar
1 adj. Numidiakoa, Numidiari dagokiona.
2 iz. Numidiako herritarra.

Aztergaia: numidiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

numidiar 1, Berron Kijote ("Numidiarrak, bada-ez-badakoak emandako itza betetze ortan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

numidiar 3, G. Bilbao (adib.: "Zama eta zamaldarik gabe atera zituen negua igarotzen bere menpe zuen legioa eta ahal izan zituen zaldizko numidiar guztiak", "Hain egoera latzean, numidiarrak erabat suminduta ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

numidiar : G. Bilbao (“zaldizko numidiar guztiak”, “laharrartean baitzeuden numidiarrak eta zaldiak”, “numidiarrak erabat suminduta zirelarik”); Azurm EspEusk.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: "numide [...] de Numidie".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

Numidia / numidiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

numismatika
iz. Diru pezak eta dominak aztertzen dituen jakintza. Une honetan zale gehiago ditu numismatikak filateliak baino.

Aztergaia: numismatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
nuntzio
iz. Aita santuaren ordezkari diplomatikoa. Nuntzio izendatu zuen aita santuak.

Aztergaia: nuntzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-01-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ntz-.

nursultandar
1 adj. Nursultangoa, Nursultani dagokiona.
2 iz. Nursultango herritarra.
nutriente
iz. Mantenugaia. Seigarren hilabetetik aurrerako haurrak premiazkoak dituen energia eta nutriente guztiak ez dizkio amaren esneak bakarrik emango.

Aztergaia: nutriente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-06-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu nutriente eta nutritzaile formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

nutriente 8: Medikuntza 6 (adib.: "gorputzak, nutrienteek hartu, transformatu eta erabili egiten ditu", "Nutriente gehiegi ala gutxiegi hartzen baditugu, gorputzean funtzio eta organiko aldaketa batzu sortzen dira", "Alkoholak kaloriak ematen ditu baina ez inongo nutrienterik"); Elhuyar ("elikagai eta nutrientetan aberatsa den hondoetako ura"); J. Butron ("zeuzkaten nutrienteak agortu ondoren, degradatu eta berehala higatu dira"); nutritzaile 5, Medikuntza ("Nutritzaile lar hartzeagatik", "Nutritzaile gutxi hartzeagatik", "nutritzaileak gordetzeko tokia", "nutritzaileak erabiltzeko era eragotzita dagoenean"; "nutritzaile iraizpena gehituta dagoenean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

nutriente : HiztEn, Euskalterm 2 (nutriente-eskakizunak 1); nutritzaile : Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

nutriente 12: Jabier Agirre Lasarte 4 (adib.: “nutriente hori behar bezala xurgatu”), Berria (“nutrienteetan aberatsagoa”), Arantza Lorenzo (“hainbat nutrienteen gabezia”), Edorta Agirre 3 (adib.: “nutrienteez elikatu behar dugu lurra”), Cristina Perez (“Nutrienteen defizitagatik”), Arantza Iraola (“bakoitzak zer joera duen nutriente ezberdinekin”), Txaro Idiakez (“belarrak nutrienteak galtzen ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: nutriente 6: Berria (“Nutriente guztiak”), Edorta Agirre 5 (adib.: “nutriente bikainez osatutakoa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

elikagai aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erabilia da, eta premia dago, elikagai formak ez baititu hartzen ezaugarri guztiak.

nutritibo
adj. Elikagaiez mintzatuz, mantenugaietan aberatsa dena. Ik. elikagarri 2. Ogitartekoan hartuta, janari orekatu eta nutritiboa izango da. Osasungarria bezain nutritiboa.

Aztergaia: nutritibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh85 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu nutritibo formarik.

nutritibo 85: Aizu 2, Argia 5, Berria 16, Deia, Elhuyar 6, Consumer 48, Goiena, Jakin, Laneki 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nutritibo 4: Berria 2, Fernando Rey, Edorta Agirre.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

es nutritivo, -a / fr nutritif, -ve: Adorez: elikagarri, hazkurritsu, nutritibo; no nutritivo: elikagaitza / Elhuyar: (Biol.) elikagarri, nutritibo, hazkurritsu / Labayru: elikagarri, hazgarri, gizenkor (que engorda) / Zehazki: hazkurritsu / NolaErran: hazkurritsu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Baldintza minimoa betetzen du eta badirudi nutrizio- osaerakoak ez direla nahikoa. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: sartzea. || Zientzia eta Teknologiaren corpusean 25 agerraldi ditu: "balio nutritibo, janari nutritibo, ikuspuntu nutritibo, janaririk konpletoena eta nutritiboena, behar energetiko eta nutritibo berriak..." Egia da askotan "nutrizio- + izen" egiturak balio dezakeela, baina horrelako izenondo erreferentzialen beharra ere izaten da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Oraingoz ez da aipatuko.

nutrizio
1 iz. Elikatzea, elikadura. Nutrizio txarraren arriskuak.
2 iz. Bizitzeko behar diren gaiak eta horiek nola hartzen eta baliatzen diren aztertzen dituen jakintza. Bartzelonako Unibertsitateko Nutrizio Ikasketen sailean egin duten ikerketa baten arabera, Espainian herritarren % 20 gizenegi dago.

Aztergaia: nutrizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-05-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: nutrición.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

elikadura, elikapen, elikatze bezalakoak aski dira.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

 - [E301]: "Zerrendara sartu egingo nuke. Adituek jakingo dute hobeto, baina "elikadura" eta "nutrizio" baliokide ez direlakoan nago" (2008-09-21)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: sartzea. || Zientzia eta Teknologiaren corpusean 130 agerraldi ditu; Ereduzko Prosa Dinamikoan 18 agerraldi (6 artikulutan eta liburu batean); Euskaltermen, 7 fitxa; eta mailegua onartzeko gutxienekoa betetzen du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

nutrizio balio, nutrizio-balio
iz. Elikagai batek nutrizioaren aldetik duen balioa. Etiketetan gehien begiratzen diren datuak dira iraungitze-data, ontziratze-data, nutrizio-balioa eta osagaien zerrenda.

Aztergaia: nutrizio-balio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): nutrizio(-)balio 29: Consumer 26, Berria 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu nutrizio(-)balio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: nutrizio-balio (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta beharrezkoa. Azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa nutrizio sarreran.

nutrizional
adj. Nutrizioarena, nutrizioari dagokiona. Zazpi laginen ezaugarri nutrizionalak berdintsuak dira.

Aztergaia: nutrizional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh411 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): nutrizional 218: Deia (“Filmetan ikusten ditugun pilula sintetikoak, bitaminaz gainezka eta osagai nutrizionalak erruz eskaintzen dituztenak?”), Elhuyar (“Europan berariazko legedia dute medikamentuek eta erabilera nutrizional bereziko elikagaiek”), Consumer 195 (adib.: “Artua laginak du saturatuen proportzio apalena (%17) baina trans motako gantz intsaturatuen -odoletako kolesterolean duten eragin nutrizionala saturatuen parekoa baita- eduki handia (%15) kontuan harturik, gantz-azido saturatu edo baliokideen edukia %32koa dela ikusten dugu”), Berria 18 (“Alde batetik, behar nutrizionalak; bestetik, behar emozionalak astebete eta kultura errespetatu”), Argia 3 (adib.: “Zuen borroka, gastronomiaz mintzatzean faktore nutrizionala eta alde ekonomikoa baizik aipatzen ez dituzten hedabideen aurrean jateko plazera aldarrikatzea da?“) // (2020) nutrizional 411 (horietatik Consumer 373).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: nutrizional 3, Edorta Agirre (adib.: “Ikuspegi nutrizionaletik, berriz, ez dugu ahantzi behar azido oleiko eta linoleikoen iturri behinena bera dela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es nutricional / fr nutritionnel: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

[s.u. nutrizio] nutrizio balio, nutrizio-balio Elikagai batek nutrizioaren aldetik duen balioa. Etiketetan gehien begiratzen diren datuak dira iraungitze-data, ontziratze-data, nutrizio-balioa eta osagaien zerrenda.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Badira ordain egokiak (nutrizio-), nahiz eta erabilia den. Aurrerago erabakiko da; oraingoz bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adjektibo erreferentziala asko erabiltzen da, eta jasotzekoa da.

nutrizionista
iz. Nutrizioan edo elikaduran aditua den pertsona. Ik. dietista. Mediku, nutrizionista, biologo, biokimikari eta erizainak elkarlanean ari dira ikerketa honetan.

Aztergaia: nutrizionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): nutrizionista 51: Elhuyar (“Bata zein bestea erabilgarri izan daitezke, ez bakarrik unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat, baita nutrizionista eta dietistentzat ere”), Consumer 8 (“Egun, berriz, nutrizionisten arabera, elikagai hau neurriz kontsumitzen bada, dieta orekatuan ederki sar daiteke”), Berria 18 (adib.: “nutrizionistak taula batzuk buruz ikasi ditu eta loritoak bezala errepikatzen ditu irratsaio denetan”), EiTB 17 (adib.: “Idoia Noain D'elikatuz zentroko nutrizionista eta Bittor Rodriguez nutrizionista izan dira gonbidatu "Faktoria"n prestaturiko mahai-inguruan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Maite Gonzalez nutrizionista eta osteopatak eskainiko du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: nutrizionista 2, Berria (adib.: “Nutrizionista bezala haurren oreka bilatzen dugu eta gero eta kasu arruntagoak dira pisu arazoak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: nutrizio, nutrizionista (dietista*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es nutricionista / fr nutritionniste: Elhuyar: - / Nolaerran: nutrizionista / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

dietista forma aztertzean lantaldeak nutrizionista forma proposatu zuen (2014-07-22).

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Baldintza minimoa betetzen duen forma da, eta onartzekoa; dietista forma aztertzean proposatua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.