Euskaltzaindiaren Hiztegia

413 emaitza mi bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

mi
iz. Musika-eskalako hirugarren nota. Do, mi eta sol musika-notekin soilik konposatu ditu hiru piezak.

Aztergaia: mi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: mi Mi (nota musical): Izt Po (“Ut, re, mi, fa, sol, la, si / oju ta garraixi”), Azc PB (“Orduan kantau doguz / Ozamako Ninfak / lengo aldietako / la, si, do, re, mi, fak”), (BN-lab) (“Do, re, mi, fa, sol, la, si, do; / zapetazolatik zilo”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mi L. Fernandez (“Tarrapatak Do, Mi, Fa eta Si notetan egin daitezke”, “Mi eta Si notetan debekatuta dago”), Hizkilimin/3 (“Afinatu ura kendu edo gehituz eta azkenean eskala osoa izango dozu: do, re, mi, fa, sol, la, si eta do”, “do-re-mi do-re-re-do-si-do-sol”, “do-re-mi do-re-re-do-si-do”), J.M. Irigoien (“zeruko astroen musikarekin bat eginik, entzumena eta ikusmena, do-gorri, mi-hori, sol-zuri;”), Kantutik jolasera (“Haurrekin lan egiten baduzue, uste dugu fa, mi edo re direla tonika egokienak”), Musika (“Irakasleak estudioaren datu teknikoak emango ditu: Tempoa: Andante. / Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta beltzaren isilunea. / Notak: do, re, mi, sol”, “Konpasa: 2/4. / Erritmo irudiak: beltza eta zuria. / Notak: do, re, mi, sol”, “do, re, mi, fa, sol eta la notak erabiliko ditugu”, “Ikaslea zoruko pentagramaren ondoan jarriko da. Irakasleak lau beltz kantatuko ditu hurrengo tonuok erabiliz: do, re, mi, fa, sol, la”, “Erritmo irudiak: beltza, kortxea, zuria, beltzaren isilunea eta zuriaren isilunea. / Notak: do, re, mi, fa, sol, la. / Konpas guztietako pultsazioak zenbatuko ditugu”), Mi M I. Urbieta (“Tonalitatea: Mi M.”, “Melodiaren azpiegitura tonala: Mi M”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mi: HiztEn, LurE, Euskalterm

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

mi: ElhHizt, EskolaHE, EuskHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

es (RAE): mi; fr (DLLF): mi; en (Collins): E; it (S. Carbonell): mi; de (Langenscheidts): e.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

Forma baten adiera(k)

(musika-nota).

miaka
adb. Ipar. Miatuz. Miaka ari ziren.

Aztergaia: miaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'miatuz'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar. batez ere.

Forma baten adiera(k)

miatuz.

miaketa
1 iz. Miatzea. Miaketa egin. Miaketan diharduten bitartean.
2 iz. med. Pertsona baten edo haren organoen azterketa sakona, haren osasun egoera ezagutzea eta diagnostikoa egitea helburu duena. Ez da digestio aparatuaren hanturarik ikusten miaketa fisikoan. Kristalezko zunda bat hartu eta hasi zen miaketan.

Aztergaia: miaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
miarriztar
1 adj. Miarritzekoa, Miarritzeri dagokiona. Ik. biarriztar. Miarriztar entrenatzaileek argi eta garbi utzi zuten egin beharrekoa.
2 iz. Miarritzeko herritarra.

Aztergaia: miarriztar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-02-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa — Euskaltzaindiak 108. arauan eskainia du (hiztegian jasotzea, berriz, geroago egingo da).

miatu, mia/miatu, miatzen
1 du ad. Ezkutaturik egon daitekeen zerbaiten bila, norbait edo zerbait sakon aztertu. Ik. arakatu. Argia eskuan zuelarik miatu zuen ohe azpia. Mia itzak inguruak. Bazterrak ongi miatu eta gero. Ziegetan miatuko dugu lehenik, eta gero zuek miatuko zaituztegu.
2 du ad. med. Pertsona bat edo haren organoak sakonki aztertu, haren osasun egoera ezagutu eta diagnostikoa egiteko. Kontsulta egiten duen pazientearen abdomena miatzean, gune mingarritik urrunen dagoen eremutik hasi behar da.

Aztergaia: miatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

miatu, mia, miatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

miatu, mia, miatzen.

miatzaile
1 iz. Aipatzen dena miatzen duen pertsona. Bazter-miatzaile gaizto bat nintzela. Ez zen bere baitarik saltsa-miatzaile, ez nahasle.
2 adj. Miatzen duena. Haren behako miatzaileari deusek ez zion ihes egiten.

Aztergaia: miatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
miatze
iz. miatu aditzari dagokion ekintza. Ik. arakatze; miaketa. Etxe miatzeak. Miatze lanak. Kontzientziako miatze edo etsamina.

Aztergaia: miatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

kontzientziako miatze edo etsamina.

miau
1 iz. Katuaren oihua. Ik. ñau. Saguak katuaren miaua entzuten duenean. Miau egin.
2 onomat. Katuaren oihuaren onomatopeia. Katuak mahai azpitik, miau!

Aztergaia: miau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

miauka.

miauka
adb. Miau eginez. Gaixoa dagoen etxean katuak miauka edo txakurrak zaunkaka ari badira.

Aztergaia: miauka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

miau sarrerari dagokion azpisarrera.

miaulari
adj. Miau egiten duena, miauka ari dena. Katu miaularia ez da izango ehiztaria.

Aztergaia: miaulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

miazka
adb. Miazkatuz. Ura eskuan hartu eta handik miazka edan zuten.

Aztergaia: miazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

miazkatuz.

miazkatu, miazka/miazkatu, miazkatzen
1 du ad. Mihia zerbaiten gainetik igaro. Ik. milikatu. Txakurren erara ura miazkatzen dutenak. Hatzak ere, gozoaren gozoz, miazkatuz. Zauriak miazkatzen zizkion. Ezpainak miazkatu. Katilua miazkatzen.
2 du ad. Zerbaitek beste zerbait leunki igurtzi. Lurra miazkatzen duen itsasoa. Baloia, zutoina miazkatuz, kanpora joan zen. Geunden tokitik ere garrak zerua miazkatzen ikusten genituen.

Aztergaia: miazkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

miazkatu, miazka(tu), miazkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

miazkatu, miazka(tu), miazkatzen.

miaztu, miaz, miazten
du ad. Miazkatu. Eztia miazten.

Aztergaia: miaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

miaztu, miaz, miazten. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

miaztu, miaz, miazten.

mielga
iz. Itsaso epel eta tropikaletako arraina, marrazoaren antzekoa, kolore arrekoa, metro bateko luzera har dezakeena (Squalus sp. ).

Aztergaia: mielga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: mielga: Squalus sp.; mielga arre; Blainville mielga: Squalus blainvillei; mielga pikart: Squalus acanthias.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Squalus sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: ik. oharra s.u. tramana eta txitxi-burruntzi (1997-04-16)

mielina
iz. biol. Nerbio zuntzak estaltzen dituen gai zuri gantzatsua. Mielina zenbat eta ahulagoa izan, gaitza garatzeko arriskua are handiagoa da.

Aztergaia: mielina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mielina 4: J. Jauregi 2 ("Axona mielina izeneko substantzia lipidiko batez estalia [...] Mielinazko magina"), J. Azkue 2 ("A zuntzak mielinaz estalirik daude [...] C zuntzak [...] ez daude mielinaz inguraturik"); mieliniko 1, J. Jauregi ("Estaldura mielinikoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mielin- : AB38 2 ('mielínico'); mielina : HiztEn - LurE (Biol.), Euskalterm 1; mielinizatu : HiztEn; mielinizazio : Euskalterm 1; mielitis : HiztEn - LurE (Med.) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mielina : ElhHizt (Biol.), HiruMila, EskolaHE (Biol.); mielitis : HiruMila - EskolaHE (Med.) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): myéline; en (Webster): myelin; myeline // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

mieloide
adj. med. Hezur muinarena, hezur muinari dagokiona. Leuzemia mieloidea.

Aztergaia: mieloide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mieloblasto 1, Tx. Txakartegi ("Indize hori txikiagoa da askoz ere mieloblasto leuzemikoen artean"); mieloide 3: J.A. Abrisketa ("Leuzemia mieloide kronikoan"), I. Egurbide ("Metaplasia mieloidea"), Tx. Txakartegi ("Hezur-muineko blastoak zelula normalen ordez kokatzen dira, eta aitzindari mieloidez, eritroidez eta megakariozitikoz husten dute muina"); mieloproliferatibo 1, I. Egurbide ("Talde honetan sartzen ditugu zenbait sindrome mieloproliferatibo, sindrome preleuzemikoak eta gammapatia monoklonal onberak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mielografia , mielograma , mieloma : HiztEn - LurE (Med.); eta ap. HiztEn: mieloide (Med., eta leuzemia mieloide AS), mielomatosi (Med.) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm // eta 'mielógeno' itzulia Euskaltermen: muskulu-atrofia progresibo (Aran-Duchenne-ren eritasun sinonimoarekin, 'atrofia muscular progresiva mielógena' eta 'enfermedad de Aran-Duchenne').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mielografia , mieloma : EskolaHE (Med.) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (Termium): myéloïde; en (Collins): myeloide // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

migraina
iz. med. Buruko min handi eta errepikakorra, batez ere buruaren alde bati erasaten diona eta maiz goragalea edo oka egitea eragiten duena. Migraina, batez beste, 17 urterekin hasten da, eta erasandako pertsona gehienak 50 urtez azpikoak dira. Kirola, erlaxazioa, elikadura osasuntsua eta oreka emozionala, horiek dira migraina kontrolatzeko funtsezko zutabeak.

Aztergaia: migraina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): migraina 98: Elhuyar 4 (adib.: “Halaber, baliagarria da estrabismoa zuzentzeko, dardarak gelditzeko, muskuluen tentsioak sortutako migraina arintzeko, eta guruinen neurriz kanpoko jariatzeak sortzen dituen arazoak eragozteko, hala nola listu gehiegi ekoiztea edo neurri gabe izerditzea”), Consumer 67 (adib.: “Migraina haurtzaroan edo nerabezaroan hasten da”), Berria 3 (adib.: “Dueñasen, Lander Maruri presoa 15 egunez bertigoekin, sukarrarekin eta migrainarekin egon den arren, ez dutela espetxetik aterata medikuarengana eraman kontatu dute”), EiTB 11 (adib.: “Emakumeek gizonezkoek baino gehiago pairatzen dituzte migrainak, 10 urteetatik 46 urteetara arte gehiago azaltzen dira eta, kasu batzuetan, herentziazko eritasuna da”), Argia 13 (adib.: “Baina posible da migraina atakeak denboran zehar bakandu eta berandutzea, esperientziak egiaztatutako faktore abiarazleak baztertuz”); migraña 2: DiarioVasco (adib.: “hala nola migraña, zerbikaletako mina...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: migraina 5: Berria 3 (adib.: “Migraina: Kalamuak emaitza onak eman ditu migrainak tratatzeko, baina azterketa sistematikoak egiteko daude”), Xabier Olarra (“Bere migrainak ere "motelak" iruditzen zitzaizkion orain: lehenagokoekin batera, haluzinazio geometriko koloretakoak izaten zituen, baina koloregabeak ziren orain haiek ere.”), Iban Zaldua (“haurtzarotik jasaten omen zuen parasitosi horren ondorioen artean migrainak, arreta falta eta lan luzeei aurre egiteko ezintasuna egon zitezkeela jakin zuen”); migraña 1, Josu Landa (“Lehen bezeroak migrañaren kontrako txaplata eskatu zion, eta biharamunerako gertatu beharrekoaren oroigarria paper batean idazten zuen bitartean, Mentxuk begi jostalariez egin zuen ate aldera”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es migraña / fr migraine: Elhuyar: (Med.) migraina / Nolaerran: mingrana; buruko min / Zehazki: (Med.) migraina / Labayru: (Med.) migraina / Adorez5000: (Med.) migraña.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

migrante
adj./iz. Emigratzen duena. Ik. migratzaile. Hamar urte geroago, Migranteen Nazioarteko Eguna ezarri zuten abenduaren 18a. Ez al da tokirik migrante kopuru txiki horrentzat Europa zabalean?

Aztergaia: migrante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “migratzaile adj. Migratzen duena. Txori migratzaileak ehizatzea debekatu dute Filipinetan eta Palestinan.”

LBeh (2016-10-26): migrante 46: ElCorreo, Berria 39, Jakin, Argia 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: migrante 1, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: migratzaile (es migrante; fr migrant; en migrant).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu migrante formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es migrante / fr migrant: Elhuyar: migratzaile; migrazio- (hitz-elkarteetan) / NolaErran: migratzaile (g.er.) – emigratzaile / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta beharrezkoa; immigrante eta emigrante formekin koherentziaz onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta adj.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

adjektiboaren adibide gisa: pertsona migranteak

migratu, migra, migratzen
1 du ad. Emigratu. (nor osagarririk gabe). Migratzen duen jendea, hirietara joaten da.
2 du ad. Zenbait animaliaz mintzatuz, aldi baterako, ugaltzeko edo janari bila, inguru egokiago batera joan. (nor osagarririk gabe). Odol beroko hegazti askok migratu egiten dute eguraldi hotzak hasten direnean, leku beroagoen bila.

Aztergaia: migratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

migratu 7: UZEI 2 ("Sahara idortzen hasi zen garaian [K.a. III. milakadan] lurralde horietako jendea Tropiko-aldera [hegoaldera, Sudan-eko lurraldeetara] migratzen hasi zen", "Beste batzuetan, polo begetatiboko zelula solteek migratu egiten dute; kasu honetan gastrulazioa migrazioz izan dela esaten da eta ez da blastopororik eratzen"), NZ/BBB1 ("Espezie asko, sasoi honetan, lekuz aldatzen dira, elikagaia ugariagoa den tokietara migratuz"), Balea eta euskaldunak ("Baina migratzeko ordua heltzen denean, kumeek berriz ere amarenganako harreman hestuagoa azalduko dute, lehen lortutako askatasuna berriro galduz"), I. Aldabe ("Beste espezie batzuk ez dute gauez urgaineruntz migratzen bakarrik"), Ingurua/LH ("Euskal Autonomi Elkarteko pertsona asko ere, Espainiako gainontzeko lurraldeetan bezala, beste toki batzuetara migratu dute, baita beste herrialdeetara ere"), Gipuzkoako flora ("Halaber, debekatuta dago hauek suntsitzea: animalien habitata eta, bereziki, habia, ohatzea eta ugaldu, negua pasatu, atsedena egin, elikatu edo migratzeko eremuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

migratu : AB38 6, HiztEn (du ad. migrazioa egin), LurE (du ad. Habitat edo bizileku batetik bestera joan) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

migratu : EuskHizt (du ad. *1977 [erd.] habitat edo bizileku batetik bestera joan), ElhHizt (du ad. migrar), HiruMila (du, emigrar), EskolaHE (du ad. habitat edo bizileku batetik bestera joan) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

migra, migratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

migratzaile
1 adj./iz. Emigratzen duena. Ik. migrante. Emakume migratzaileek jasandako sexu indarkeriak salatu zituzten. Aspaldiko migratzaile uholde handienari aurre egin behar izan dio Italiak aste honetan.
2 adj. Zenbait animaliaz mintzatuz, eta batez ere hegaztiez mintzatuz, migratzen duena. Txori migratzaileak ehizatzea debekatu dute Filipinetan eta Palestinan.

Aztergaia: migratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:31 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tzaile/-ari.

migrazio
iz. Migratzea. Orain hogeita hamar urte heldu zen gurera, familiaren migrazio baten ondorioz. Hegaztien migrazio garaia.

Aztergaia: migrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-pen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "falta dela adierazteko" (1996-06-13)

mihi
1 iz. Goi mailako ornodunen ahoko organo haragitsu, gihartsu eta higikorra, miazkatzeko, dastatzeko, irensteko eta ahots-soinuak ebakitzeko erabiltzen dena. Ik. mingain; mizto; min2. Hortzek mihia ausikitzen dutenean. Ardi mihia. Mihi muturrean. Aho-mihiak.
2 iz. Organo hori, mintzoaren adierazpidetzat hartua. Hitzak bihotzetik mihira igo baino lehen. Zizeron, Erroma zaharreko mihi ederrena. Ene mihiak lauda zaitzan. Urrun ezazu eneganik mihi engainaria. Edariak mihia moteldu dizu. Mihiaz kontu edukitzea.
3 iz. Kanpaien barnean dilindan dagoen atala. Ezkila mihia. Horrelako kanpaiak hain mihi txikia izatea ere...
4 iz. Haize instrumentu batzuetan, dardaratzean hotsa sortzen duen xafla txikia. Harmoniumaren mihiak. Oboearen mihi bikoitza.
5 iz. Oinetakoez mintzatuz, mihi forma duen material malguzko pieza, oinetakoak lotzen diren aldean, lokarrien azpian izaten dena. Oinetakoen mihia.
6 iz. Erreminta baten atal mehetua, kirtenean sartzen dena.
7 iz. Bi pieza ahokatzeko, batean egiten den irtengunea, bestearen ahoan sartzen dena. Oholek saihetsetan izan behar dituzte bi mihi, zeinen bidez ohol bat eratxikiko baita bertzeari.
8 iz. Sarraila baten atal higikorra, giltzaren edo malguki baten eraginez irteten dena eta zulo batean sartzen dena. Sarraila mihi-hautsia.

Esaera zaharrak

Haginean min duenak, mihia hara. Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik. Mihiak ez du hezurrik hausten, baina bai hautsarazten. Min duen haginera mihiak laster. Orak non mina, han mihia. Txainkua zangotik, gezurtia mihitik.

Aztergaia: mihi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mihi forma eta konposatuak (aho-mihietan erabili, mihi-arrain, mihi gaizto...) dira nagusi 659 agerraldirekin; batez ere IE-ZuAm dira: IE 499: Lç 32; Mat; EZ 64; Harb; Volt; Ax 28; O; Hm; SP 40; INav; Gç; Mong; ES; Ch; He Gudu; Lg; Mih; Monho; Dh; JesBih; CatLuz; Gy; Hb 52; Dv; Bordel; ECocin; Laph; ChantP; Elzb; Zby; Jnn SBi; Arb Igand; HU; CatJauf; JE 32; StPierre; Barb Sup; Ox; Etcham; Zub; Iratz; Zerb IxtS; Lf Murtuts; Mde; Zerb Azk; Balad; JEtchep; Larz Senper; Ardoy SFran; Xa; Mattin; ZuAm 48: Tt; Bp; AstLas; Mst; CatLan; Egiat; Xarlem; AstLas; UskLib; Etch; Arch Fab; Ip Hil; CatS; Xikito; Const); G 103 (Mb IArg; Ub; Mg CC; AA; Or 69; SMitx Aranz; NEtx LBB; Zait Plat; Vill Jaink; Gazt MusIx; Ibiñ Virgil); EB 7 (MEIG; Osk Kurl); mingain (mingaiñ, miñgañ...) forma 425 aldiz azaldu da. Agerraldi gehienak G (363) dira (Lar Carta a Mb; Mb IArg I; Cb; Mg CC; VMg; Gco; AA (30); Echag; It Fab; Izt C; Lard; Arrantz; Bil; EusJok II; JanEd I; Arr; Aran SIgn; PE; Ud; Xe; Sor Bar; Zab Gabon; Bv AsL; Urruz; Apaol; AzpPr; A Ardi; Ag G; Goñi; Iraola; EusJok; EusJok II; JanEd; ArgiDL; Inza Azalp; Muj PAm; Or (49); Tx B; Alz; Ir YKBiz; TAg Uzt; Lab EEguna; Lek EunD; EA OlBe; Zait (23); Etxde (27); JAIraz Bizia; NEtx; Munita; Anab; Basarri; Uzt; And AUzta; Gazt MusIx; MAtx Gazt; Ibiñ Virgil; Azurm HitzB; Berron Kijote); etaB 37 (AB AmaE; Ag; Enb; Erkiag; SM Zirik; BEnb NereA), IE 16 (EZ Man I; FIr; Mde Po; Xa; Balad) eta EB 9 (MEIG); min formak (mihin, miñ...) 257 agerraldi ditu: B 247 (Añ 26; Mg 10; JJMg BasEsc 13; fB Ic 107; Astar II 51; Ur MarIl; AB AmaE; Azc PB; Ag Kr; A; Itz Azald; Kk Ab; Or; Enb; Otx; Eguzk GizAuz; Erkiag BatB) eta G 6 (It Fab; Lard; Or Eus; Or Aitork; Ldi IL), ZuAm 1 (UskLiB)eta EB 3 (Arti Tobera); mizto forma, aldaera eta konposatuak (ezten-mizto, miztor, mizto-jario...) 31 aldiz azaldu dira: G 27 (AA; Lard; Or Eus 6; JMB ELG; Etxde JJ 8; NEtx 5; Zait Plat; Ibiñ Virgil; Azurm HitzB), eta B 1 (Erkiag Arran), EB 2 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IEan eta EBan gehien erabili dena mihi da (107 ager.:IE 30; EB-EgAs 77; HM 4: G 3, B 1); Bn erabiliena mihin da, 43 agerraldietatik 32 Bkoak dira (eta IE 1. EB-EgAs 10); mingain nagusiki G da (86 ager.etatik G 50, eta B 7, IE 1, EB-EgAs 28); mizto : erabilera urriko forma da, G 5 ager.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: mi(h)i (18), mi(h)in (1), mingain (12); AB38: mi(h)i (29), mi(h)in (7), mingain (5), mizto (6); AB50: mi(h)i (6), mi(h)in (1), mingain (8); HiztEn-LurE: mihi, mingain, mizto.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mihi(-)arrain Fam. Soleidae.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mihian, mihi-gaizto / mihigaizto, mihi-luze / mihiluze, mihi-tzar / mihitzar, mihiz, mihizko .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

mihi da hobestekoa; min eta mingain , berriz, bigarren mailan onartzekoak, Bizk. eta Gip. markatuz hurrenez hurren.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Zer dela eta erabaki "delikatua" da hau? Erdialdekoek hor amore eman behar dutelako? Ez al dugu min diogunok ere amore ematen ala?" (1993-01-18)

mihi arrain, mihi-arrain
iz. Itsas arrain zapala eta luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena, janari gisa oso aintzat hartua (Soleidae fam.). Mihi-arraina urpe lohitsuetan bizi ohi da. Ontzixka ura ebakiz zihoan, mihi-arraina bezain isil.

Aztergaia: mihi arrain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. lengoradu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Fam. Soleidae.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguen kaltetan

hori da batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma: cf. lengoradu / zola.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Fam. Soleidae.

mihi bifido
iz. biol. Bi punta dituen mihia. Imajinatu dut haren mihi bifidoa, dardarizo nazkagarri horrekin.

Aztergaia: mihi bifido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa bifido sarrera proposatu berrian; mizto bikoitz forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mihi eta bifido sarreretan.

mihi punta, mihi-punta
iz. Mihiaren muturra. Ezpainak busti zituen mihi puntaz.
mihi puntan eduki, mihi-puntan eduki
du ad.-lok. Zerbait esateko zorian izan. Lotsa eman ziolako, ez zen ausartu esaten mihi-puntan zeukana.
mihi puntan izan, mihi-puntan izan
du ad.-lok. Zerbait esateko zorian izan. Haren aurpegiera ikusita, irentsi egin nituen mihi-puntan nituen protesta hitz guztiak.
mihi puntara etorri, mihi-puntara etorri
zaio ad.-lok. Gogoratu nahi den zerbait ia gogora etorri; esan nahi den zerbait ia esatera iritsi. Mihi puntaraino etorri, baina ahalegin guztiak eginda ere gogoratu ezin den hitz horietako bat. Bizpahiru galdera mihi-puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki.
mihia atera
1 ad.-lok. Mihia ahotik ateraz, iseka egin. Ik. mingaina atera. Eskuaz burua igurtzi eta mihia atera zion fraideari atzetik.
2 ad.-lok. (mihia aterata eta kideko esapideetan, 'neka-neka eginda' adierarekin). Mihia aterata zetorren, norbait atzetik izango balu bezala.

Aztergaia: mihia atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: MIHIA ATERA. a) "Mihia atheratzea, braver quelqu'un, lui faire une grimace. Horren gainean mihia athera zioen" H. --Zer merezi dabe onelako gaiski esala eskandalagarriak? --Ondotik mina atera ta belenatza batera botatia. CrIc 59. Eskuaz burua igurtzi ta mihia athera zion fraileari atzetik. Osk Kurl 76. b) "Se fatiguer. Lana egin duzu, bainan mihia atheratu duzu" H. "Miñe kanpora atarata ibilli, laborar en trabajo muy penoso (V-ger)" Ort Voc 140.

adib: mihi 1 iz. Goi mailako ornodunen ahoko organo haragitsu, gihartsu eta higikorra, miazkatzeko, dastatzeko, irensteko eta ahots-soinuak ebakitzeko erabiltzen dena. Ik. mingain; mizto. Hortzek mihia ausikitzen dutenean. Ardi mihia. Mihi muturrean. Mihia atera. Aho-mihiak. || Esr. zah.: Haginean min duenak, mihia hara. Orak non mina, han mihia. || Irud. Suzko mihiak.

mihia atera 15: Consumer (“haurtxoak gose dela adierazteko egiten dituen seinaleei erreparatu eta ohartu orduko eman behar zaio bularra: burua kulunkatzen hasten denean, mihia ateratzen, eskua ahoan sartzen edo deitzeko hotsak egiten”), Elkar 7 (“Denbora guztian irribarrez eta mihia ateratzen segitzen zuen, halako modu baldar eta susmagarrian non ume batek ere antzemango baitzuen azpikeriaren bat amarauntzen ari zela”), Berria 3 (“Gaztetxoenak agertzen dira ahoa zabal-zabalik dutela kamera jan beharrean, edota mihia ateraz edo esku zeinuak eginez”), EiTB 3 (“Begi bat ixten du, mihia atera, dianari begiratu, eta eskua kulunkatzen hasten da”), Laneki (“Hori izango litzateke desmuntatzeko modu ideala, zeren eta, bestela, mihiaren albo-aurpegietan kolpekatu beharko baita zizel batez edo egozkailu batez, eta kalteak eta tinkadurak sortuko baitira, behin mihia atera ondoren konpondu beharko direnak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mihia atera 18: Joxe Austin Arrieta 4 (“Konturatu zenean, mihia atera zidan Sabethek; eta nik mihia kanpoan zuela filmatu, harik eta, benetan haserre, errietan egin zidan arte”), Iñaki Mendiguren 4 (“Esperientzia praktikoa? - esan zuen Harryk, lotsagabe mihia aterata dantzan zebilen iratxo bat harrapatu ezinik”), Joan Mari Irigoien 2 (“Mihia aterako niekek egun batean, eta irri eginen niekek, zeren eta irri egiteko modukoa baita jendea hain inozenta eta hain ergela izaitea...!”), Txiliku 2 (“Hor dago bada zakurrek mihia aterata ibili behar izatearen arrazoia”), Karlos Linazasoro (“Borreroari zenbait zenduk mihia ateratzen dio azken trufa makabro gisa”), Koldo Izagirre (“Egin zidan, eta bertotik hasi zen polaroida mihia ateratzen”), Juan Martin Elexpuru (“korritzen ari zen gizona, mihia atera eta isurkin bero hura edaten saiatu zen, zera zioen bitartean”), Elizen arteko Biblia (“Mihia ateratzeko agindu ziotenean, berehala atera eta besoak ere luzatu egin zituen ausarki”), Oskar Arana (“Txakurrak ahaleginean jarraitzen du, mihia aterata, inguruan batera eta bestera begira, ikusia izateko lotsaz bezala”), Monika Etxebarria (“Une batez begiratzen utzi dio honek, eta gero itsumustuan mihia atera dio, aurpegiarekin keinu izugarria eginez”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta, irudizko adiera ere baduenez, azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, mingaina atera forma ere azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mihi sarreran.

mihia moztu
1 du ad.-lok. Mihia lanabes aho-zorrotz batekin moztu. Mihia moztuko luke bere aitaren kontra zerbait esan baino lehen. Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu zuen.
2 dio ad.-lok. Mehatxua adierazteko erabiltzen den esapidea. (Geroaldiko adizkiekin). Baina herriko ezein herritarri hitz erdirik ere ez, mihia moztuko diat-eta bestela. Ez zaitez halakoak esaten saiatu: mihia moztuko lizukete.
3 du ad.-lok. Isilarazi. Nafarroako Gobernuak euskarari mihia moztu nahi izan dio askotan.

Aztergaia: mihia moztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa, adierak bereiziz: fisikoa eta irudizkoa (isilarazi).

mihian
adb. Ahotan. Norbaiten izena mihian erabili. Mihian dituzun ele ederrak bihotzean bazenitu, menturaz.
Loturak

Aztergaia: mihian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: mihian, mihi(e)tan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib.: mihian / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibideak (oharreko izan eta eduki falta dira). Gainera, mihi-punta azpisarrerako bigarren adiera ezabatu eta desglosatzea komeni da sudur-punta azpisarreran egin zen bezala: mihi-puntan eduki, mihi-puntan izan eta mihi-puntara etorri azpisarrera bihurtzekoak dira. (2021-11-23)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mihi sarrerari dagokion azpisarrera.

mihian kiorik ez izan
1 ad.-lok. Berritsua izan. Ez du kiorik mihian.
2 ad.-lok. Argi eta garbi, ezer ezkutatu gabe hitz egin. Ik. ahoan bilorik gabe. Mihian kiorik ez baitzuen gizarte inbertsioetako murrizketak salatzeko.

Aztergaia: mihian kiorik ez izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

kio -- (Lar, H (+ kh-)). (Fig.). "No tiene pepita en la lengua, kiorik ezteu miyan" Lar. "Au fig., on dit d'une personne qui parle beaucoup et facilement. Kioik eztu mihian, [...]. Et encore d'une personne qui ne mange pas ou qui se tait et refuse de parler. Zer dezu? kio al dezu?, qu'avez-vous? Vous devez avoir la pépie" H. * [Apaizak] nesken oituera berrik astinduz, jarraitu zun. Meza ondoreko abestitan, neska gaixoak kioak jo balitu baño okerrago zeuden. JAIraz Joañixio 23. mihi 1 Lengua. "Mihiraz gero, mihiaren mokoraz gero, gibelatu dut, après m'être venu sur le bout de la langue, je l'ai retenu" SP. "(No tiene) pepita en la lengua, kiorik ezteu miyan" Lar. mingain -- "(No tiene) pepita en la lengua, kiorik ezteu miian, aririk, illerik eztu migañean" Lar. "(No tiene) pepita en la lengua, aririk [...] eztau miñean, (G) mingañean ez du" Añ. * Gerturik zeunden erabakiak / zirt edo zart emateko, / Zure mingañak etzun illerik / ziran gauzak esateko. Basarri 31. Mingañe(a)n ez du erdoirik. (AN-larr) 'Mingain zorrotza du' . Inza NaEsZarr 469.

LB: “Baina, nola esango nuke, Sahararen ordezkaria banintz errezelo apur batez joango nintzateke babes eske badakidanean aurrean izango dudan Espainiako ordezkaria, Garcia Margallo ministroa, Kataluniako autonomia suspenditzeaz lasai asko mintzatu zela aurreko batean, mihian batere kiorik gabe” (Mikel Elorza); “Berriki jakin dut, ordea, gizarte gaietaz arduratzeko fundazio bat zuela, baztertutako gazte eta beren senideak artatzeko, eta maiz deseroso zitzaiela agintari, mihian kiorik ez bai tzuen gizarte inbertsioetako murrizketak salatzeko, adibidez” (Pilar Kaltzada); EPG: 0; ETC: “Baina, nola esango nuke, Sahararen ordezkaria banintz errezelo apur batez joango nintzateke babes eske badakidanean aurrean izango dudan Espainiako ordezkaria, Garcia Margallo ministroa, Kataluniako autonomia suspenditzeaz lasai asko mintzatu zela aurreko batean, mihian batere kiorik gabe” (Mikel Elorza)

Bestelakoak

kio iz. Aholegarra. Mihian kioa duen oiloak ezin jan dezake. Ez du kiorik mihian: berritsua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mihi eta kio sarreretan.

mihidun
adj. Mihia duena. Baziren, antza, sei bat polizia kontrolean, baina bakarra mihiduna.

Aztergaia: mihidun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

mihigabe
adj. Mihirik ez duena. Bere lekukotasuna, ordea, ez da beti, ezta gehienetan ere agian, argia eta ozena, oinatz ezabatuxea eta joare mihigabea baizik.

Esaera zaharrak

Zintzarri mihigabea holtzean higa.

Aztergaia: mihigabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

mihigaizto, mihi-gaizto
adj./iz. Gaizki esaka ari dena; marmartia. Ez dugula izan behar mihigaiztoen beldur.
Azpisarrerak
mihilu
iz. Ginbaildunen familiako landarea, anisaren antzeko ahogozoa duena, eltzekari gisa edo gozagarritzat erabiltzen dena (Foeniculum vulgare subsp. vulgare var. azoricum). Anis zaporea lortzeko, ez da anisik behar, mihilutik lor daiteke zapore hori, esate baterako.
Azpisarrerak

Aztergaia: mihilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mühüillü ondo forma bakarrik jaso dugu, Z 3 (Const).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

milu: G 1(J. Agirre); mihilu-muin: EB 1 (X. Intxausti).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mihilu: Euskalterm (3); HiztEn; Elkar; (LurE: "ik. milu"); itsas mihilu: Euskalterm (1); HiztEn; milu: LurE; HiztEn ("ik. mihilu"); itsas milu: LurE.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Foeniculum vulgare subsp. Vulgare var. Azoricum.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: itsas mihilu .

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Foeniculum vulgare subsp. Vulgare var. Azoricum.

mihiluze, mihi-luze
adj./iz. Behar baino gehiago hitz egiten duena. Zorionez, idazkari mihiluze samarra zeukan eta berak argitu zidan guztia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Mihiluzeak eskua labur.
mihimen
iz. Zumea. Mihimen adarra. Mihimena bezain zaila.

Aztergaia: mihimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-11-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mimen formak bi agerraldi ditu: B (Otx) eta G (Ibiñ Virgil).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez da forma hau azaldu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: mimen (1). HiztEn: mihimen, mimen.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoei galdetuko zaie bizirik dagoen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "barkatu hapaxa, bakarrik donostiarrentzat da, ez mahastia daukatenentzat, aihenaren, laiaren lotzeko ez eta ur ertzetan dauden baserritarrentzat, zaregile otaregileentzat haien lehengai bat baita" (1993-02)

 - [E208]: "Bizkaian mimen erabiltzen da (cfr. Mimentza deitura), mendebaldean batez ere, ekialdean zuma/zumea esaten baita. Forma biak, mihimen eta zume, erabat onargarriak iruditzen zaizkit, sinonimo gisa. Ba dira hondar/harea, urde/txerri, madari/udare bikoteak ere" (1993-01-18)

mihipeko
iz. Mihiaren higidura mugatzen duen hari modukoa. Badakizu, Claude jauna, mihipekoa ebaki zizun andreak ondo irabazi zituela bere bost sosak?

Aztergaia: mihipeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): sartzea onartu da.

mihise
1 iz. Izara. Ik. maindire. Gure apaiz berriarentzat erosi ditut mihise zuri eder hauek.
2 iz. Margolanak egiteko erabiltzen den oihala, olioz edo kideko koloregai batez margotzeko prestatua dena. Ik. oihal 6. Mihise gaineko olioak dira denak, lehen begiratuan argazkiak badirudite ere.

Aztergaia: mihise

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. izara, maindire / AS: mihise(-)denda.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

izara, maindire.

mihise denda, mihise-denda
iz. Maindireak eta kidekoak saltzen diren denda. Mihise-denda batean izan nintzen lehengoan, eta kamisoi berezi bat erosi nuen bihar gauerako.

Aztergaia: mihise denda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mihisedenda, oihaldegi, oihaldenda.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz-elkarketari dagokion grafia

Ik. mihise-denda (ik. oharra, s.u. altzaridenda).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "mihisedenda grafia nire ustez (...) hobea [da]" (1996-06-13)

mihiseria
iz. Izarak.

Aztergaia: mihiseria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria/-eria.

mihitzar, mihi-tzar
adj./iz. Ipar. Gaizki-esalea. Mihitzarra da denen zikintzailea.
Azpisarrerak
mihiz
adb. Ahoz. Gogoz edo mihiz.
Loturak

Aztergaia: mihiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mihi sarrerari dagokion azpisarrera.

mihizko
adj. Ahozkoa. Mihizko otoitza.
Loturak

Aztergaia: mihizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mihi sarrerari dagokion azpisarrera.

mihiztadura
iz. Pieza baten mihia beste pieza baten ahoan sartuz egiten den lotura. Piezen mihiztadura deseginda zegoen.

Aztergaia: mihiztadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh67 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mihiztadura (Dv→A)."Ensambladura, unión a muesca y lengüeta de los tablones" A. Bi mihiztadura baziren ohol bakharka, bata bertzeari iratxikiak izan zitezentzat. Dv Ex 36, 22 (Ol opo, Ker miin, BiblE mingain). Bi oin ezartzen ziren ohol bakharraren azpian, bi izkinetan, non-ere akhabatzen baitzen izkinetan sahetsen mihiztadura. Ib. 24.

LB: 68 (Elkar 51, Irud.); ETC: 234.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: mihiztadura 1 iz. (Teknol.) ensambladura, ensamblaje, unión 2 iz. encaje, ajuste, acoplamiento, Adorez: mihiztadura 1 iz. ensambladura, machihembrado, Labayru: mihiztadura 1 ensambladura, machihembrado.; NolaErran: 0 / Euskalterm: mihiztadura, aho-zirikako mihiztadura, miru-buztan formako mihiztadura (Industr. Termino onartuak dira; es ensamble, ensamble de caja y espiga; ensamble de cola de milano).

Bestelakoak

mihiztatu, mihizta, mihiztatzen 1 du ad. Mekan. Bi pieza ahokatu, baten mihia bestearen ahoan sartuz. Elkarrekin mihiztaturiko oholak. 2 du ad. Inform. Hizkuntza sinbolikoan dagoen programa makinak uler dezakeen lengoaiara itzuli.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

mihiztatu, mihizta, mihiztatzen
1 du ad. mekan. Bi pieza ahokatu, baten mihia bestearen ahoan sartuz. Elkarrekin mihiztaturiko oholak.
2 du ad. inform. Hizkuntza sinbolikoan dagoen programa makinak uler dezakeen lengoaiara itzuli.

Aztergaia: mihiztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berria eta, lantaldearen ustez, egokia.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

mihizta, mihiztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Mek., Inform.

mihura
iz. Landare bizkarroia, sagarrondoaren, udareondoaren eta beste zenbait zuhaitzen enbor-adarretan hazten dena, fruitutzat ur likatsu batez beteriko aleak ematen dituena (Viscum album). Neguan sagarrondoetatik mihurak eta goroldioak kentzea. Oiloek on dute mihura egosirik.

Aztergaia: mihura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Viscum album.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

(ik. Izendegia): Viscum album.

mihuri
iz. Ipar. g. er. Bihia, alea. Mahats mihuriak.

Aztergaia: mihuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mihuri "alea".

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. g.er.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

mika (arrunt)
iz. Belearen familiako hegaztia, buztan-luzea, hegoak eta gainaldea beltz distiratsuak eta sabelaldea zuria dituena (Pica pica). Gizon zekenaren nahiz mika lapurraren gisa, handik eta hemendik bildu dituen hala-holako ondasunak. Baso itzalean mika zaharren kurrixka garratzak entzuten ziren.
mika1
iz. Belearen familiako zenbait hegaztiren izen arrunta (Cyanopica sp. , Haematopus sp. eta Pica sp. ). Ik. pika2.
Azpisarrerak
mika2
iz. Kristal itxurako silikato naturala, xafla garden eta malguetan zatitzen dena. Mikek norabide nagusi bakarra dute, eta xafla finetan zatitzen dira, liburu baten orrien antzera.
mikatz
adj. Mingotsa. Behazuna baino mikatzagoa. Mikatzak dira sagar heldugabeak. Oroipen mikatzak.

Aztergaia: mikatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mingotsa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. mingots.

mikaztasun
iz. Mingostasuna. Ardo pixka bat hartu zuen, bere arimako mikaztasuna itotzeko.

Aztergaia: mikaztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'mingostasuna'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. mingostasun.

mikaztu, mikatz/mikaztu, mikazten
da/du ad. Mingostu. Eguraldi beroak esnea laster mikazten du. Umorea mikazteko hutsa behar izaten du batzuetan.

Aztergaia: mikaztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mikaztu, mikatz/mikaztu, mikazten. da/du ad. 'mingostu'.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

mikaztu, mikatz/mikaztu, mikazten.

Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. mingostu.

mikelete
iz. Gipuzkoako Foru Aldundiaren mendeko zen miliziako kidea. Gipuzkoan sartzean, mikeletea ikusi zuten, iskilua bizkarrean. Mikeleteek zaintzen zituzten bideak garai hartan. Lapurrek beti jakiten zuten mikeleteak nondik nora zebiltzan. Mikelete etxean.

Aztergaia: mikelete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mikelete (Gipuzkoa).

miko
1 iz. Apurra, zati guztiz txikia. Ik. izpi 3. Ez dute jendetasun mikorik. Nehoren laguntza mikorik gabe. Ez dut ideia mikorik! Barnea kurrinkaz hasia nuen haatik, eta nik jateko mikorik ez!
2 adj. Txikia, ezdeusa. Bederatzi urteko haur miko batek. Gauza mikoa!

Aztergaia: miko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mikologia
iz. Biologiaren adarra, perretxikoak aztertzen dituena. Mikologia ikerketak.

Aztergaia: mikologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

mikologiko
adj. Mikologiari dagokiona. Perretxikoen bilketa arautzeko egokiena Ultzaman parke mikologiko bat egitea dela uste dugu.

Aztergaia: mikologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

mikologo
iz. Mikologian aditua. Mikologoak azaldu duenez, aurtengoa ez da urte ona izan onddotarako.

Aztergaia: mikologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-07-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mikologo 4: SM EiSet ("Gure herrian perretxikuak deitzen ditugu [...] Eta horiek biltzeko zaletasuna dutenei, mikologoei, Eibarren "perretxikutalaria""), M. Lorda ("Zenbait mikologorentzat, espezie hontako barietate dena"), E. de Miguel 2 ("Nahiz eta mikologo batzuen ustez jangarria izan [...] Mikologo guziek ez dute ezaugarri bera hautatzen sailkapena egiteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mikologo : AB50 1, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mikologo : ElhHizt (Biol.), HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mikologo / mycologe formen ordainak: mikologo : ElhHizt (Biol.), HiruMila; onddo-jakintsü : Casve FE; perretxikozale : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): mycologue; it (S. Carbonell): micologo, dotta in micologia // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

mikosi
iz. med. Onddoek eragindako eritasun infekziosoa. Onddo bat gorputzaren larruazalean edo barruan hazteari mikosi deritzo.

Aztergaia: mikosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s grekotikoetan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

mikra
iz. Mikroia.

Aztergaia: mikra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. mikroi.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. mikroi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  mikra / mikroi hitzen amaiera aztertzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): dagoen bezala utzi da, horrenbestez.

mikro
iz. lgart. Mikrofonoa. Mikro aurrean kantatu zuen.

Aztergaia: mikro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-02-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2012-05-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

mikro 28: Estitxu Eizagirre (“mikroak hasieran ez zuela funtzionatzen”), Eider Rodriguez (“mikroa itzalita”), Iñigo Astiz 2 (“mikrorik gabe, entxuferik gabe”, “Ordorikak mikroa hartu”), Oier Guillan (“Hegoak mikroarekin hitz egiten du”), Beñat Zamalloa (“mutilan mikrora”), Fredi Paia (“isiotu mikroa”), Hur Gorostiaga (“ministroa mikro eta kamarez lagundurik”), Itxaro Borda 2 (adib.: “gazteak mikroa eskuan”), Harkaitz Cano (“bajuegi geratzen zaion mikrora”), Xabier Lasa 2 (“Faktoria-ko mikroan sumatzea opa diogu Manu Etxezortu esale finari”, “mikroa eta biak bakartasunean ordubetez), Urtzi Urkizu 4 (adib.: “mikro aurrean kantatzea gustatzen al zaizu?”), Nora Arbelbide 2 (adib.: “euskaraz mintzatzea mikroetan”), Aitor Renteria (“mikro antenek 20 kilometroko hedadura har dezakete”), Andoni Tolosa (“bertan grabatu zuten lana hamar mikro eta ordenagailu eramangarri baten bidez”), Irati Anda (“Ahotsaren tonua, mikroaren garaiera”), EiTB 6 (adib.: “gitarrak eta mikroak”, “Ondo agertu du Txetxu Urbietak mikro aurrean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mikro 87: Berria 24 (adib.: “modernoa izateko mikroa erabili behar dugu”, “mikroaren aitzinean”), Herria 9 (“mikrotik zenbait hitz erranen ditu euskaraz”), Andoni Egaña 2, Jon Muñoz 9, Edorta Jimenez 2, Koldo Izagirre 12, Fernando Morillo 2, Itxaro Borda 7, Ramuntxo Etxeberri 6, Pello Zabala, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga 4, Iñigo Aranbarri, Joxan Elosegi, Iñaki Iñurrieta, Pako Aristi 2, Aurelia Arkotxa, Eneko Bidegain, Menane Oxandabaratz.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "mikro=mikrofono".

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

erabilia da, eta hedatua.

Lantaldearen irizpideak
Laburdura sarrerarik ez dagokiona

laburdura (edo hitzaren zatia).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

mikro aurrean kantatu zuen.

mikrobio
iz. Izaki zelulabakarra, bereziki eritasunak sortzen dituena. Bakterioak, birusak eta mikrobioak. Hetikaren mikrobioa.

Aztergaia: mikrobio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mikrobiologia
iz. Mikrobioak aztertzen dituen jakintza. Mikrobiologia lanak.

Aztergaia: mikrobiologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

mikrobiologiko
adj. Mikrobiologiarena, mikrobiologiari dagokiona; mikrobioena, mikrobioei dagokiena. Hondartzetan, ur zikinen araztegitik zenbat eta hurbilago, analisi mikrobiologikoetan arazoren bat azaleratzeko arrisku handiagoa dago.

Aztergaia: mikrobiologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mikrobiologiko 139: Elhuyar 12 (adib.: “Azterketa mikrobiologikoak eskuko berogailu batekin eta laminokultiboekin egin genituen”), Consumer 116 (adib.: “Azpimarra dezagun, nolanahi ere, egoera mikrobiologikoari dagokionez, legeak ez duela patea berariaz arautzen”), Berria 4 (adib.: “Medikuak analisi mikrobiologikoak egin zizkion bikoteari, eta gripea zutela baieztatu”), EiTB 5 (adib.: “Bien bitartean 3 urteko eta 18 hilabeteko beste bi haurren meningitis kasuak baieztatzeke daude oraindik, eta ikerketa mikrobiologikoen zain dira”), Argia (“Analisi fisiko-kimikoak, mikrobiologikoak eta, garrantzitsuenak, organoelektrikoak, burutzen dira guztia aztertzeko”), DiarioVasco (“Aurrerakuntza teknologiko garrantzitsua izan ziren 50-60ko hamarkadan, sulfitoek ardoaren bizia luzatu eta gora-behera mikrobiologikoak ekiditen baitzuten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu mikrobiologiko formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es microbiológico / fr microbiologique: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: mikrobiologiko, mikrobiologia-.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

analisi mikrobiologikoa.

mikrobiologo
iz. Mikrobiologian aditua den pertsona. Britainia Handiko Elikagaien Ikerketa Institutuko mikrobiologoek hesteetako bakterio bat genetikoki eraldatu dute.

Aztergaia: mikrobiologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mikrobiologo 35: Elhuyar 23 (adib.: “Hori gainditzeko, Britainia Handiko Elikagaien Ikerketa Institutuko mikrobiologoek hesteetako bakterio bat genetikoki eraldatu dute, sendagaia (proteina bat) sortu eta aska dezan. Eta emaitza onak lortu dituzte”), Berria 2 (adib.: “Mikrobiologoek uste zutena berretsi dute Kanadako eta Alemaniako ikerlari batzuek”), EiTB 7 (adib.: “Mikel Alvarez mikrobiologoa, medikuntza prebentiboko irakaslea eta Mondragon Taldeko osasun arlo zuzendariak, A gripea eta bidaia osteko gaixotasunen inguruko xehetasunak eman ditu”), Argia (“Shiv Chopra Kanadako Osasun Zerbitzuko mikrobiologo ohia”), DiarioVasco 2 (adib.: “Usurbilen Roberto Cavallo mikrobiologoa izango da hizlaria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mikrobiologo : Berria 2 (adib.: “1965an, bestalde, Harold Morowitz mikrobiologoak bakterio sinpleak aztertzea proposatu zuen”), Juan Garzia (“Luzaroan, bakterioen eta birusen atzetik ibiliak dira mikrobiologoak eta medikuak, haiek jorik eritasun kutsakorren erantzuletzat”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es microbiólogo / fr microbiologiste: Elhuyar: (Biol.) mikrobiologo / Nolaerran: - / Zehazki: (persona) mikrobiologialari / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta besterik gabe onartzekoa.

mikrobus
iz. Autobus txikia. Turista japoniarrez beteriko mikrobus bat iritsi da lantegira.

Aztergaia: mikrobus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta minibus?" (1996-05-20)

mikroegitura
1 iz. Beste egitura handiago baten zati den egitura. Lotoaren hostoen gainazaleko mikroegiturari esker, ur tantak esfera moduan gelditzen dira bertan.
2 iz. hizkl. Hiztegi bateko sarrera bakoitzaren barne egitura. Hiztegiaren makroegitura eta mikroegitura osatzeko corpusetan oinarrituta egin ditugu ikerketa-urratsak.

Aztergaia: mikroegitura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:030 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mikroekonomia
iz. Ekonomiaren adarra, erosle, fabrikatzaile, enpresa edo kideko baten banakako jarduerak aztertzen dituena. Arazo makroekonomikoen aurrean guk, hiritarrok, mikroekonomiaren tresnak baizik ez ditugula.

Aztergaia: mikroekonomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

mikroekonomiko
adj. Mikroekonomiarena, mikroekonomiari dagokiona. Arazo mikroekonomikoak.

Aztergaia: mikroekonomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mikroelektronika
iz. Elektronikaren adarra, osagai oso txikiez osaturiko zirkuituei buruzko ikerketak egiten dituena. Mikroelektronikaren iraultzatik datozen teknologia berriak.

Aztergaia: mikroelektronika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: micoelectrónica.

mikroelementu
iz. Animalien eta landareen organismoetan dagoen elementu kimikoa, miligramotan neurtzen dena eta prozesu fisiologiko batzuetan ezinbestekoa dena. Kobaltoa, kobrea, burdina, manganesoa eta zinka, esaterako, mikroelementuak dira, hau da, giza gorputzak mineral horietatik behar duen kantitatea miligramoetan neurtzen da.

Aztergaia: mikroelementu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt.

mikroenpresa
iz. ekon. Enpresa oso txikia, langile kopuru edo fakturazio jakin batetik beherakoa dena. Enpresari berriak, enpresa txiki eta ertainak, mikroenpresak eta autonomoak babestuko ditugu. Ekuadorko Zumbahua eskualdean misio salestar batean egin zuen urtebete, indigenak alfabetatzen eta mikroenpresak sortzen laguntzen.

Aztergaia: mikroenpresa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh95 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu mikroenpresa formarik.

mikroenpresa 94: Argia 3 (“npresa hauek oso egoera zailean daude, normalean, zerbitzu enpresek ez dutelako diru laguntzarik izaten eta are gutxiago mikroenpresak direnean”), Berria 15 (“Kuartzozko aglomeratuetan dagoen kristobalita eta silize kristalinoaren presentzia handiak ez ditu eraginkorrak egiten babes indibiduala edo prebentzio sistema hezeak, mikroenpresa, etxeko lan eta abarretan hauek ezartzeko dagoen zailtasunagatik”), DiarioVasco 4 (“Mikroenpresak sortu eta garatzeko”), Euskal Herriko Agintaritza (“Izan ere, ez dira baldintza lagungarriak; alderantziz, eragozpenak eragiten dituzte, batez ere mikroenpresei, eta batzuetan oztopo gaindiezinak izaten dira gainera, enpresa horien izaera eta inguruabarrak direla-eta, formalki gauzatu ahal izateko”), Espainiako Gobernua 4 (“Pertsona fisikoen, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen gordailuei dagokienez, urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitako bermatutako maila gainditzen duen zatia, eta Europar Batasunean finkatutako erakundeen Europar Batasunetik kanpo kokatutako sukurtsalen bitartez eratuta ez baleude, gordailu bermatu izango liratekeen pertsona fisikoen, mikroenpresen, enpresa txikien eta enpresa ertainen gordailuak”), Goiena (“Sei mahai egongo dira, eta ekintzaileendako, alde batetik, eta autonomoendako eta mikroenpresendako tokia egongo da, kuota bat ordainduz gero”), Gomylex (“Mikroenpresek eta enpresaburu autonomoek gazte bat iraupen mugagabearekin kontratatzea, 11/2013 Legearen 10. artikuluak ezarritakoaren arabera”), Jakin 2 (“Gelditzea erabakitzen badute, alokatu den ondoko beste etxe batean laguntzen zaie paperekin, kooperatiba ezberdinetan lan egiten, mikroenpresak sortzen...”), Karmel (“ekretutik at geratu dira kontsumo arloko beste hainbat harreman, gehienbat merkataritza txikian eta mikroenpresetan biltzen direnak izanik”), Laneki 2 (“Atal honekin hasi baino lehen, kontuan hartu behar dugu Espainian, 2007ko azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuaren arabera, Kontabilitate Plan Orokor berria arautu zela, mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainetarako, eta kontabilitate irizpideak onartu, eta 2008ko urtarrilaren 1ean indarrean jarri zirela”), UEU 60 (“Galdera horri erantzuteko, mikroenpresa baten balio soziala kalkula daitekeela kontuan hartuko dugu, eta horren adierazgarri den kasu batean oinarrituko gara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mikroenpresa 3: Berria 2 (“Baina lau edo bost dituzten mikroenpresetan gauzak berdin jarraitzen dute”), Pako Aristi (“"Laguntza ekonomikoa" eta "mikroenpresa"”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

mikrofarad
iz. elektr. Faradaren milioirena (µF). Ohiko kondentsadore baten kapazitatea mikrofaradetan neurtzen da.

Aztergaia: mikrofarad

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-12-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mikrofaraday: Euskalterm; Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mikrofarad: Di-da 4, Elektronika analogikoa 2; mikrofaraday: Elektroteknia 1.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): mikrofarad

mikrofilm
iz. Liburu, dokumentu eta kidekoak oso tamaina txikiko argazkietan jasotzen dituen pelikula. Orduak eman nituen 1973ko mikrofilmak arakatzen, baina ez nuen aztarnarik topatu.

Aztergaia: mikrofilm

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[mikrofilme] falta dela adierazteko" (1996-06-13)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1998-09-25): sarrera egitea erabaki da, filmoteka sarreran agertzen baita hitz hau.

mikrofitxa
iz. Testuak, irudiak eta kidekoak argazki txikietan jasoak dauzkan fitxa modukoa. Oso bitxiak dira mikrofitxetan dituzten eskuizkribuak.

Aztergaia: mikrofitxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: "Mikrofitxa: Microficha".

mikrofono
iz. Hots uhinak korronte elektriko bihurtzen dituen tresna. Telefonoaren mikrofonoa.

Aztergaia: mikrofono

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
mikrogramo
iz. Gramoaren milioirena (mcg edo µg). Edateko urak litroko 10 mikrogramo artseniko izan ditzake, gehienez ere.

Aztergaia: mikrogramo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: microgramme; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

mikroi
iz. Metroaren milioirena (µm). Zortzi milimetro eta berrehun eta hogeita bost mikroi.

Aztergaia: mikroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak (mikra eta mikroi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: ik. mikrometro; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mikroi; mikra h. mikroi.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko formaren hurbilena da hobestekoa

hau da forma nazioartekoenari dagokiona (cf. fr, en micron; de mikron).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

mikroipuin
iz. Ipuin oso laburra. Begirada literario batek mikroipuin bihur ditzake gure eguneroko bizitzan aurkitzen ditugun gauza asko. Umorezko mikroipuin lehiaketa abian da Bilbon.

Aztergaia: mikroipuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mikroipuin 33: Berria 19 (adib.: “Hala hasiko dira Garoa liburu dendaren proposamena aintzat hartuta sortutako mikroipuinak, hala baitio Lertxundiren sarrerak”), EiTB 6 (adib.: “Joseba Sarrionandiak idatzi eta Hik Hasik argitaratu duen 133 mikroipuinez eta 122 marrazkiz osatutako bilduma da”), Argia 4 (adib.: “Landabasok mikroipuinak marraztu ditu, dosi txikietan irakurtzeko”), DiarioVasco 4 (adib.: “Orain Baleike aldizkarian argitaratutako 100 mikroipuinak txukundu ditut liburu bezala argitaratzeko”); mikro ipuin 1, DiarioVasco (“Jarraian, liburuaren egunaren inguruan, apirilak 23, ekoiztutako ipuinak datoz: mikro ipuinak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mikroipuin 2: Berria (“Azken boladan mikroipuin batzuk idatzi ditut, ondo pasatze aldera”), Iban Zaldua (“Mikroipuinak sinadura zeraman: Fitzwilliam Darcy”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es microcuento, microrrelato / fr micronouvelle, microroman: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta azken boladan asko zabaltzen ari da.

mikroklima
iz. Eremu txiki bateko klima berezia. Nonbait irakurria dut Kantauri itsasoko mikroklimak eragindako fenomenoa dela galerna. Mikroklima horrek mahatsondoei on egiten die.

Aztergaia: mikroklima

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

mikrokosmos
1 iz. Munduaren, gizartearen irudi laburbildua. Gertakariak frantses politikarien mikrokosmosa inarrosi du.
2 iz. fil. Munduaren edo unibertsoaren laburpen edo isla gisa hartutako izakia edo entitatea. Zer naiz ni, mikrokosmos hau, kosmosaren aurrean?

Aztergaia: mikrokosmos

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s: ik. oharra, s.u. kosmo

mikromatxismo
1 iz. Matxismo mota, gizarteak guztiz barneratuak dituen eta matxistatzat hartzen ez dituen hainbat jarrera, keinu eta adierazpenetan azaleratzen dena. Beharbada gaur da egunik egokiena azalean markarik uzten ez duen indarkeriaz, mikromatxismoaz berba egiteko.
2 iz. Matxismo horri dagokion egite edo esatea. Eguneroko mikromatxismoak identifikatzen ba al dakigu?

Aztergaia: mikromatxismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2023-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): mikromatxismo 20: Berria 7, EiTB 6, Argia 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu mikromatxismo formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: mikromatxismo (es micromachismo; fr micromachisme; en micromachismo).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: mikromatxismo. Praktika matxista normalizatua, maiz egin eta ikusezin gertatu ohi dena.

LB: 59; ETC: 107

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: mikromatxismo iz. micromachismo / Adorez: 0 / Labayru: mikromatxismo iz. micromachismo / NolaErran: 0. // BerriaEL: mikromatxismo. Praktika matxista normalizatua, maiz egin eta ikusezin gertatu ohi dena.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Hitz berri samarra, baina ez dago hain hedatua ere; oraingoz bebil.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua. Hiztegi orokorretan ere sartu da. Jasotzekoa.

mikromekanika
iz. Mekanikaren adarra, makinen osagaiak gero eta txikiagoak egitea helburu duena. Mikromekanika ikasketak.

Aztergaia: mikromekanika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: micromecánica.

mikrometro
1 iz. Tamaina aski txikiak neurtzeko tresna. Badira beste mikrometro mota asko, neurketa espezifikoetarako diseinatuak direnak.
2 iz. Mikroia. Escherichia coli, adibidez, giza hesteetan bizi den bakterioa, mikrometro bat luze da.

Aztergaia: mikrometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
mikronesiar
1 adj. Mikronesiakoa, Mikronesiari dagokiona.
2 iz. Mikronesiako herritarra.

Aztergaia: mikronesiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

mikroorganismo
iz. Mikroskopioz baino ikusten ez den organismoa. Mikroorganismoak aurkitu dituzte 115 milioi urteko anbar zati batean. Mikroorganismoen garapen eta hazkundea.

Aztergaia: mikroorganismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

mikroplastiko
iz. Uretan disolbatzen ez den plastiko zati txiki-txikia, gizakiak hainbat produktutarako berariaz sorturikoa edo plastikozko produktu handiagoen degradazioaren ondoriozkoa izan daitekeena. Autoek urtero milaka tona mikroplastiko isurtzen dituzte atmosferara. Kontuan izan behar dugu mikroplastiko asko ibaien bidez iristen direla itsasora.

Aztergaia: mikroplastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh89 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 89 (Elhuyar 63); ETC: 72.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: mikroplastiko (Ingurum.; es microplástico).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

mikroprozesadore
iz. inform. Ordenagailuetan, txip batean txertaturik dauden zirkuituen multzoa, eragiketa logiko eta aritmetikoak egiten dituena. Mikroprozesadorea, ordenagailuaren burmuina.

Aztergaia: mikroprozesadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-prozesadore.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

mikrosegundo
iz. Segundoaren milioirena (µs). Tximista batek 30 mikrosegundo irauten du.

Aztergaia: mikrosegundo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Collins: microsecond; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua mikrosegundo

mikroskopia
iz. Objektuak mikroskopio bidez behatzea eta aztertzea; azterketa hori egiteko erabiltzen den teknika. Partikulen tamaina aztertzeko, mikroskopia elektronikoan oinarritutako analisiak egiten dira.

Aztergaia: mikroskopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh108 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 100 (UEU 73); ETC: 397.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: mikroskopia iz. microscopia, Adorez: mikroskopia: iz. microscopia, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: biomikroskopia (Med. Termino onartua da); ekorketako mikroskopia elektroniko; X izpien difrakzio eta transmisio bidezko mikroskopia elektroniko (Med., Industr.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

mikroskopiko
1 adj. Mikroskopioa erabiliz egiten dena. Behaketa mikroskopikoak.
2 adj. Mikroskopioz bakarrik ikus daitekeena. Alga mikroskopikoa.

Aztergaia: mikroskopiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

mikroskopio
iz. Optika-tresna, begi hutsez ezin ikusi diren gauzakiei begiratzeko erabiltzen dena. Mila aldiz handitzen duen mikroskopioa. Mikroskopio baten ahalmena. Mikrobioak mikroskopioaren bidez aztertu.

Aztergaia: mikroskopio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau90
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

behin bakarrik azaldu da, mikroskopio-pean (Mde Pr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mikroskopio (mikroskopiko, mikroskopikoki) formak 98 agerraldi ditu: EB 93 eta IE 1, EgAs 4; mikrozkopa behin agertu da (IE).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: mikroskopio (19), mikroskopiko (3); HiztEn: mikroskopia, mikroskopio, mikroskopiko; LurE: mikroskopio, mikroskopiko; Euskalterm: mikroskopio (11), mikroskopio-oin (1), metalografi mikroskopio (1).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-a.

mikrotxip
iz. inform. Txipa. Erretina artifiziala buru orratz baten tamainako mikrotxip bat da.

Aztergaia: mikrotxip

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mikrotxip 45: Deia (“Kablez betetako piszina txanoa buruan zuela, mikrotxip hori "fundituta" zuela esan zuen berak”), Elhuyar 12 (adib.: “Odolean doazen tumore-zelulak ultrasoinu-uhinen bidez bereizteko eta ateratzeko gai den mikrotxip bat garatu dute”), Consumer 16 (adib.: “komeni bada, antzutu egiten dituzte, txertoren bat jarri eta mikrotxipa ere bai”), Berria (“Intelek, munduko mikrotxip ekoizle handienak, McAfee segurtasun informatikoaren arloko enpresa erosi du”), EiTB 9 (adib.: “Chaneek mikrotxipa ipintzen die basoan askatzen dituen animalia guztiei”), Jakin 5 (adib.: “Mikrotxip horiek hainbat eta hainbat erabilera izan ditzakete”), Argia (“Frantziako Energia Atomikorako Komisariatuak sostengatzen duen Grenobleko Clinatec laborategiak baimena jaso du 2013tik aurrera giza garunean mikrotxipak jartzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mikrotxip 9: Berria 2 (adib.: “Hipokanpoa deituriko burmuinaren zatiaren lana egiteko diseinaturiko mikrotxip bat probatu dute arratoien zelulekin”), Gotzon Garate 4 (adib.: “Horietarik 100.000 bat mikrotxiparen bidez legeztatuak”), Iñaki Segurola (“ganbarako mikrotxip baten gorabeheratxoa da dena”), Luis Elberdin (“Harrigarria da mikrotxipen garaian oraindik ere klitoria aurkitu behar izatea”), Pello Salaburu (Mikrotxip bat, nerbio sistemaren puntu jakin batzuei loturik, gai izan zen aspalditik hilak ziren giharrak abian jartzeko berriz ere eta, horrela, lagun batzuk, aulkiari urteetan zehar loturik egon ondoren, ibiltzen hasi ziren”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es microchip / fr micropuce: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: mikrotxip / Labayru: mikrotxip / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “txip iz. Inform.” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago. Lehendik araututako txip formarekin batera jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

mikrouhin
1 iz. Metro baten eta milimetro baten arteko luzerako uhin elektromagnetikoa. Espazioko hainbat gunetatik datorren mikrouhinen distira neurtu dute.
2 iz. Mikrouhin labea. Kafesnea mikrouhinean berotzen jarri zuen.

Aztergaia: mikrouhin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

mikrouhin labe, mikrouhin-labe
iz. Mikrouhin bidezko sistema duen labea, janariak prestatzeko eta bereziki azkar berotzeko erabiltzen dena. Mikrouhin labean berotu eta huraxe jaten zuen gose zenean, denbora gutxien galtzeko era zelako.

Aztergaia: mikrouhin-labe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): mikrouhin(-)labe 119: Elhuyar 5 (adib.: “Etxeko mikrouhin-labeak esnea berotzeko erabiltzen duen printzipio bera da”), Consumer 70 (adib.: “Arrazoi estetikoak direla medio, eroslea mikrouhin labe kromatuaren bila badabil, Sharp, denetan garestiena, izan da balioztapen hoberenekoa”), Berria 25 (adib.: “urtu tableta bat txokolate beltz mikrouhin labean, erantsi koñaka, hur edo amanda hautsa, sesamo haziak, arto ale xigortu eta birrinduak...”), EiTB 4 (adib.: “Labean, parrilan edo mikrouhin-labean prestatuta beti da jateko goxoa Berdela”), Jakin 2 (adib.: “Teknologia berriak agertu ez balira ”antisorgailuak, garbigailuak, mikrouhin-labeak, berogailuak”, emakumeak ziur asko ez lirateke etxetik at lanean egongo gaur egun”), Argia 12 (adib.: “Gero mikrouhin labearen kontrako informazio berriak ugaritu dira errusiarren paperak zahartu ahala”), DiarioVasco (“Jarraian zenbaki sarituak: 0.104 DVD-a, 0.267 mikrouhin-labea, 0.630 kafe-makina, 0.900 urdaiazpikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: mikrouhin(-)labe 14: Berria 2 (adib.: “Zartaginean edo mikrouhin labean egin daitezke hanburgerra”), Patxi Zubizarreta 4 (adib.: “Alabaina, ni ez naiz beste errealitate batean sentitzen tigre bat ikusi uste dudalako, edo mikrouhin labekoa bezalako pasadizoek hemengo normaltasunaz zalantza sortarazten didatelako”), Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Basoak ardoz bete bitartean, mikrouhin-labe batek bere marmaria entzunarazi zigun sukaldetik”), Edorta Agirre 2 (adib.: “Horrela, bada, etxeko sukaldari xumeak plantxan arraina erre edo mikrouhin labean sei minutuan egindakoan, dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio, traste askorik zikindu gabe”), Patxi Iturritegi (“Orain, berriz, patata-tortilla berotu beharko dizut, eta badakizu zer siku geratzen den mikrouhin-labean pasata.”), Pello Salaburu (“Batzuk hala izango dira, baina inor ere ez zen jarri, adibidez, gure sukaldeetan dagoen mikrouhin labea nola egin zitekeen asmatzen”), Harkaitz Cano 2 (adib.: “Etika, garantiak edo segurtasuna nahi bazenuen, epeka ordaindu beharreko mikrouhin-labe bat erosi besterik ez zenuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: uhin (uhain*). Hots uhinak, mikrouhin labea, uhin hargailua, uhin hedagailua.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es horno microondas / fr four à micro-ondes: Elhuyar: mikrouhin-labe / Nolaerran: mikrouhin labe / Zehazki: mikrouhin labe / Labayru: mikrouhin-labe / Adorez5000: mikrouhin-labe.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf mikrouhin arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa mikrouhin sarreran.

mikrozefalia
iz. med. Entzefaloaren garapen urria. Alkoholak fetuaren nerbio sistema gaixotzen du eta kasu batzuetan mikrozefalia agertzen da.

Aztergaia: mikrozefalia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-07-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mikrozefalia 3: UZEI (hiztegian, "Makrozefalia, Ant. Mikrozefalia"), Tx. Txakartegi ("Mikrozefalia, atzeratasun mentala, disostosi faziala eta sortzetiko hemihipertrofia sarritan doaz Wilms-en tumorearekin"), Genetika eta Osasuna ("Emakumea haurdun geratzen bada, arriskua dago fetuarentzat: adimen-atzerapen larria, mikrozefalia, kardiopatia eta umetoki-barruko hazkundearen atzerapena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mikrozefalia : HiztEn - LurE (Med.), Euskalterm 1 (es 'microcefalia'; fr 'microcéphalie'; en 'microcephaly'); mikrozefalo : HiztEn // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mikrozefalia : ElhHizt (Med.), HiruMila, EskolaHE (Med.); mikrozefalo : ElhHizt (Anat./Zool.), HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es: microcefalia; microcéfalo; fr (DLLF): Ø; microcéphale; en (Collins): Ø; microcephalic; it (S. Carbonell): microcefalia; microcefalo, -a; de (Langenscheidts): Ø; microzephal, mikrokephal.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HiztHand: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

mila
1 zenbtz. Hamar aldiz ehun, 1.000. Mila eta bat. Mila eta berrehun. Mila berrehun eta bi. Mila urte igarota, ura bere bidean. Sei mila izan ziren bizia galdu zutenak. Hamar mila gizoni bizia edeki zielako. Mila arroa urre. Mila kilo zikiro prestatu dira. Bi mila hitzeko hiztegi berria. Mila aldiz handiagoa. Batek mila balio, eta milak batere ez. Doi-doia aurkituko dira, hainbeste milaren artean, ehun salbatuko direnak. Beste mila eta milaren ondoan. Milatik bat-edo izan daitezke Touretteren sindromeak jotakoak. || Mila bat ardi dauzkat aurrean (Ik. mila bat). Bosna mila pezeta zor dizkigute (Ik. mila bana). Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila euro astean. || Honenbeste mila pezetatan eskaini zidaten liburua. Gertaera horiek hurkoak ditugu, zenbait mila kilometro gorabehera.
2 iz. Zenbaki arrunten segidan milagarrena. Mila zenbakia. Mila eta bi mila hiru mila dira.
3 zenbtz. Kopuru handia; asko. Mila aldiz entzun den kontua. Eta nahiago nuke, mila bider nahiago, uste hori ustel agertuko balitz. Horrelako beste mila. Tradizio luze batek metatu dituen ehun mila jakite ezkuturen lorea.

Esaera zaharrak

Batek mila balio eta milak bat ere ez.

Aztergaia: mila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

bana-ren bidez sorturiko banatzaileak jaso dira hemen, eta -na atzizkiaren bidez sorturiko horien kidekoak: -na soilaren bidez sortuak dira nagusi; x bana modukoak, XIX-XX. mendeko, HMko autoreengan aurkitu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a1) milla bana (Echta Jos) / milana ez da aurkitu; bost milla bana (Eguzk GizAuz) / bost milana ez da aurkitu; a2) eun bana (Izt C) / ehuna (Lç, Arti Ipuin); irureun bana dukat (Izt C) / hirurehuna ø; laureun bana erreal (Izt C) / laurehuna ø; bost eun bana (Izt C) / bostehuna ø; bosteun bana franko (EusJok II) / bostehuna ø; a3) hiru bana (Uzt EBT) / hiruna 23: IE 3 (HU, JE Ber eta JEtchep); G 16 (Cb EBO, Izt C, Moc Damu, Sor Bar, Tx B I, Tx B III, EusJok, Or Eus, A Ardi, Uzt Noiz); B 4: fB, Echta Jos, Kk; EB 1 (MEIG); b) piska bana (Lar Carta a Mb), pixka bana (Jnn SBi, Munita), piskaban (Goñi) eta piskabana (It Fab, JanEd I).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) ø/ø; a2) ø/ø; a3) iru bana (1) / hiruna (B 1, G 1, IE 1, EB 7); hamabi bana (EB 1) / hamabina (EB 1); b) pixka bana (G 1) / pixkana 23.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec:bina (2), binaka (3), bosna (5), bostna (2), hamarna (5), hamazazpina (1), hiruna (7), hogeina (2), launa (1), pixkana (5), pixkanaka (11), zazpina (1), zortzina (1); AB38:bina (2), binaka (20), binakako (2), bosnaka (5), hamarna (1), hamarnaka (1), launa (2), launaka (1), pixkana (1), pixkanaka (4), seina (1), seinaka (1); AB50:bina (1), binaka (1), hiruna (2); Euskalterm:bina (3), binaka (1), binakako (3), hiruna (1), launa (1); HiztEn:milana; bederatzina, bina, binaka, bosna, hamabina, hamabosna, hamahiruna, hamaikana, hamalauna, hamarna, hamarnaka, hamaseina, hamazazpina, hemeretzina, hemezortzina, hiruna, hirurogeina, hogeina, launa, launaka, seina, seinaka, zazpina, zortzina; pixkanaka; LurE:milana; bederatzina, bina, binaka, bosna, bosnaka, hamabina, hamabosna, hamahiruna, hamaikana, hamalauna, hamarna, hamarnaka, hamaseina, hamazazpina, hemeretzina, hemezortzina, hiruna, hirurogeina, hogeina, launa, launaka; pixkana, pixkanaka.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

mila eta berrehun; mila berrehun eta bi; bosna mila pezeta zor dizkigute / AS: mila bana: mila bana pezeta ordaindu dugu bazkaria, mila esker, milatan Sin. miletan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mila arraio .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

milana, milatan; mila esker.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  mila arraio(a): Iparraldekoek erabaki beharrekoa. || Lantaldearen oharra aintzat hartuaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Azpisarrera gisa jasoko dira lantaldeak aipatu dituenetako hiru: mila arraio / mila deabru / mila demonio. Eta gerora lantzekoen multzoan jasoko da batzordean aipatu den esker mila berria.

mila arraio
interj. Haserrea edo harridura adierazteko erabiltzen den esapidea. Mila arraio!, horixe da gizonaren suertea! Nor mila arraio izan ote da niri hemendik diru biribil polit ederrak ostu dizkidana?

Aztergaia: mila arraio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS: mila arraio(a).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek esango dute gaur ere -a-dunak diren Iparraldean (mila arraioa!, mila deabrua!).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mila sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabilera-oharrak

eta mila deabru!, mila demonio! bezalakoetan erabiltzen da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  mila arraio(a): Iparraldekoek erabaki beharrekoa. || Lantaldearen oharra aintzat hartuaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Azpisarrera gisa jasoko dira lantaldeak aipatu dituenetako hiru: mila arraio / mila deabru / mila demonio. Eta gerora lantzekoen multzoan jasoko da batzordean aipatu den esker mila berria.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.