Euskaltzaindiaren Hiztegia

70 emaitza hitz bilaketarentzat - [1 - 50] bistaratzen.

hitz
1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba; solas 2; ele2. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Hitz andana luzea. Ikuspegi formaletik, hitz-hurrenkera kanonikoa hizkuntza baten egitura sintaktiko sinpleena da.
2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz.
3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.
4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Herriaren hitza. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.
5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.
6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Hitz eratorriak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. 45.000 hitz; 57.000 adiera.
7 iz. Hitzematen dena betetzeko borondatea erakusten duen adierazpena. Ik. promes; agintza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Aditzaile onari, hitz gutxi. Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik. Idia adarretik eta gizona hitzetik. Ulertzaile onari, hitz gutxi.

Aztergaia: hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: hitz-aspertu, hitza atxiki, hitza bete, hitza hautsi, hitza jan, hitzaren jabe egon, hitzari eutsi, hitzean egon, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitz(-)erdika, hitz eta pitz, hitzetik hortzera, hitzezko, hitz-jario 1 iz.: ezin atertuzko hitz-jarioa. 2 izond.: zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara, hitz(-)mitz, hitz(-)mizti izond., hitz-motel izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: bi hitz, hitza atera, hitz batean, hitz batez, hitz-batu, hitz berri, hitz bi, hitz-egite, hitz-elkarketa, hitz elkartu, hitz-erdi, hitz estali, hitz-etorri, hitzez, hitzez hitz, hitzez-hitzezko, hitzez-hitzezkotasun, hitz gutxiko, hitz-joko, hitz lau, hitz neurtu, hitz-ordena . Eta adib. gisa: hitz dautzut (edo, hala erabakiko balitz, dizut) ez garela haserretu. Eta: hitza eman.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hitzezko, hitz egin, hitz eginarazi, hitz eragin, hitzeman, hitza bete, hitza jan, hitza hautsi, hitzari eutsi, hitzean egon, hitzaren jabe egon, hitza atxiki, hitz eta pitz, hitz-erdika, hitzetik hortzera, hitz-jario, hitz-mitz, hitz-mizti, hitz-aspertu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "... iruditzen zait gerora hitz beraren aldaeren arteko hautua egingo duzuela: negar/nigar, biligarro/birigarro ... bat aukeratuz; baina biak gordez hitz/berba eta horrelakoetan. Alegia, abade/apaiz kasuan biak, baina apaiz/apez kasuan bietako bat. (1993-02)

hitz batean
1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.
2 adb. Laburbilduz. (Aditza ezabaturik). Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

Aztergaia: hitz batean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ean.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz batez
adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

Aztergaia: hitz batez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bat-ez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz berri
iz. Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

Aztergaia: hitz berri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz bi
iz. Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.
Loturak

Aztergaia: hitz bi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. bi hitz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz egin
ad.-lok. Zerbait hitzez eta ahoz adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Euskara batuan hitz egitea. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

Aztergaia: hitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " hitz egin / hitzegin: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

hitz eginarazi
ad.-lok. Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

Aztergaia: hitz eginarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz egite, hitz-egite
iz. Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.
hitz elkarketa, hitz-elkarketa
iz. hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.
hitz elkartu
iz. Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

Aztergaia: hitz elkartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-elkartu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz eragin
ad.-lok. Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

Aztergaia: hitz eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz eraketa, hitz-eraketa
iz. hizkl. Hitz berriak sortzea edo eratzea. Eratorpen edo elkarketa bidezko hitz eraketa. Hitz-eraketak bere ordena finkoa du.

Aztergaia: hitz-eraketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-ERAKETA Composición gramatical. * Morfologia [...] eta, hortik urruti xamar, hitz eraketa. MEIG VIII 108

LB: 10; EPG: 1; ETC: 12

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

hitz 6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzeko modukoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta eraketa sarreretan.

hitz erdi, hitz-erdi
1 iz. Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz-erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz-erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.
2 iz. Ezer ere ez; zerbait. (Baiezko ez diren esaldietan, esan, entzun, atera eta kideko aditzekin). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe. Ez dit utzi hitz-erdi bat esaten! Lagunekin hitz erdi bat egiteko gauza ez dela. Beste hitz-erdi bat amaren kontra, eta neronek akabatuko zaitut! Hitz erdirik esaten ausartzeke. Ez zekien hitz-erdirik ere arrebaren heriotzaz. Ez diat beste hitz erdirik entzun nahi haren kontra! Ez nion hitz-erdirik ere atera.
hitz erdika, hitz-erdika
1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.
2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Ik. zehar-esan. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

Aztergaia: hitz erdika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz erditxo, hitz-erditxo
iz. adkor. Hitz erdia. Hitz erditxo bat esatea aski duzu. Hitz erditxo bat hari esan gabe, nola pasatu parean?

Aztergaia: hitz-erditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ-ERDITXO. (Dim. de hitz-erdi). a) (En oraciones negativas). Ni palabra, ni media palabra. Ze itzerditxo baten ere zer esatekorik arkitu etzioten. Aran SIgn 62. Itz erditxo bat ari esan gabe, / nola pasatu parean? Iparg 344. Iñork ez dauka itz erditxo bat / esaterikan Aldazi. Basarri 94. Ezta itzerditxo bat ere! Lab SuEm 185b) Alusión. Andra Josepari esango baziñio itz erditxo bat. Apaol 119. Antxe bai itzerditxoak [...] ostoak baño ugariagoak! ADonostia Itzald II 21.c) Palabra (dim.). Itz-erditxo bat esatea aski dezu. Ldi IL 111. Itzerditxo bat [...] egingo dauskun adiskidea. Ibarg Geroko 40 (ap. DRA). Joan aurretik barkatu itz erditxo bat. Etxde JJ 76. Egingo al degu itz erditxo bana? Auspoa 127, 49 (ap. ELok 143)

adib: aurrera egin 1 Aurrerantz joan. Toni atean dago, aurrera egiten ausartu gabe. Ukondoka aurrera egin zuten. Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.

hitz erditxo 2: Consumer (“Izan ere, Nobel saria eman ziotela jakitean eskaini zuen prentsa-aurrean, kazetari batek Europan aintzat hartua zegoen galdetu zionean, hitz erditxo bat eskaini zidan”), Berria (“Kontzertua amaituta abeslari eta gitarra jotzailearekin hitz erditxo bat egiteko aukera izan zuela esan zigunean, ezinezkoa zitzaion emozioa ostentzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz erditxo 21: Patxi Zubizarreta 14 (“Adiskideari ilea moztua zion eta, hitz erditxorik ere esan gabe, orraztu eta orraztu hasi zitzaion, asaldura kontrolagaitz batek hartua”), Mirentxu Larrañaga (“Sekula hitz-erditxorik ere ez, aspaldiko zure lagun minari”), Karlos Zabala 3 (“Nire nebak txoro-txoro egina nindukan, sorgindua nengoen, haren fanatiko porrokatua nintzen, norbaitek haren kontra hitz erditxo bat esan eta nire etsaia zen betiko”), Imanol Zurutuza (“Masailak gorri, harridurari eutsi ezin dion sumendia begitandu zaio senarrari, eta, laguntze aldera, hitz erditxo bat egiten saiatu da bera ere”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Lehenago ere, Bixente Barandiaranek hitz erditxo bat idatzi nonbait eta han joan omen zen Keneri Donostiako Altzara, txikitu egin behar zuela esaka, Urkiko bertso-jartzaile gaixoa bere aitaren adinekoa izango zen arren”), Asisko Frantzizko (“Halako errege handia etorri Frantziatik zu ikustera, zugandik hitz on batzuk entzutera, eta zuk hitz erditxo bat ere ez diozu esan”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

hitz estali
iz. g. g. er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

Aztergaia: hitz estali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-estali.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz
adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

Aztergaia: hitz eta pitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ ETA PITZ, HITZA ETA PITZA, HITZ ETA MITZ. a) Palabrería, torrente de palabras. Cf. HTIZ-MITZ. v. bits. * Ainbeste itz eta pitz. Erkiag BatB 195. b) (hitz eta pitz G-bet), HITZA-PITZA. (Uso adv.). "Beti hitza ta pitza ari da (AN-gip)" Gte Erd 291. * Aldamenean yoian lagunak itz eta pitz eragoion. Erkiag Arran 171. Ta, berari gogoko jakozan kontuaz itz eta pitz geniarduela, bat-batean au bota eutsan prailleari. Etxabu Kontu 95.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta 11 (Esapideetan). Ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Gero eta gehiago. Hori entzunik, ikasleak orduan eta gehiago harritu ziren. Han ari da jo eta ke lanean. Lan eta lan beti. Hitz eta pitz ari zen. [hitz] hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa hitz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta pitz sarreretan ere.

hitz etorri, hitz-etorri
iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.
hitz gurutzatu
iz. pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

Aztergaia: hitz gurutzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hitz gurutzatu 9, Berria (adib.: “Horregatik, euskarazko hitz gurutzatuak eginzaleek larunbatean izango dute Euskal Herriko hitz gurutzatuen III. txapelketan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hitz gurutzatu 12: Iñaki Arranz 4 (adib.: “Zehaztasun urriko definizioak hastapeneko hitz gurutzatu haietan, izan ere inork ez zuen erantzuna aldizkariko erredakziora bidali”), Ramon Saizarbitoria 4 (adib.: “Noski, apaizei eta burukideei zor zaien begiruneagatik, handik atera eta sukaldera joan nintzen hitz gurutzatuak egitera”), Pedro Alberdi (“Izan ere, bizi guztian zenbat hitz gurutzatu izango zituen Manuelekin?”), Iñaki Mendiguren (“Galdetu zidan ea bukatu al nuen egunkaria irakurtzen, erabat hotz eta lasai zegoen, eta hitz gurutzatuak egin nahi zituela esan zidan”), Xabier Mendiguren Elizegi (“hitz gurutzatuak betetzen aritzen nintzen”), Koro Navarro (“egunkariko hitz gurutzatuak egiten saiatzen naizenean bezala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gurutzegrama* e. hitz gurutzatu. Atsegin du egunkariko hitz gurutzatuak egitea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crucigrama / fr mots croisés: Elhuyar: hitz gurutzatuak; gurutzegrama / Nolaerran: hitz gurutzatu / Zehazki: hitz gurutzatu(ak) / Labayru: hitz gurutzatuak, gurutzegrama / Adorez5000: hitz gurutzatuak, gurutzegrama, hitz gurutzaketa.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf araua: “gurutzegrama iz. h. hitz gurutzatuak.” Baina hitz gurutzatu sarrerarik ez zen jaso.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzeko hitz sarreran.

Kategoria

iz.

Numeroa

pl.

hitz gutxiko
adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

Aztergaia: hitz gutxiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gutxiko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz gutxitan
1 adb. Hitz gutxi erabiliz, labur-labur. Ik. hitz batean; labur beharrez. Hitz gutxitan azaldu ditudan ekintza hauek lan izugarria dute. Batez ere, hitz gutxitan esanda, oso urte hezea izan da. Hitz gutxitan esateko, euskaltzale sutsua eta bultzatzaile apartekoa zen.
2 adb. Laburbilduz, hitz gutxitan esateko. Hitz gutxitan, ez berak, ez abokatuek, ez funtzionarioek zehazten ez dakiten legezkotasunaren linbo surrealistan dago. Hitz gutxitan, frankismotik trantsiziorako zubi lana egin zuen lemazaina izan zen Suarez.

Aztergaia: hitz gutxitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ GUTXITAN. En resumen. (No incluimos ejs. del tipo hitz gutxitan esan, hitz gutxitan laburtu, etc.). Hitz gütitan, zer da kantore honen gozoa? Bp II 113. Iraun sendo, egin penitenziak ta, itz gutxitan, jarri konfesore aitu baten obedienzia osoan. Mg CC 235. Itz gutxitan: zuekin eta zuen su-emalle oriekin gañezka egiña naukazute. Lab SuEm 191. v. tbn. Goñi 23. PMuj in MEIG I 90

adib: hitz 2 iz. (Zenbait esapidetan). Hitz gutxitan esana. Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz.

hitz gutxitan 98: Aizu 2, Deia 5, Elhuyar 10, Elkar 4, Consumer 18, HABE, Berria 42, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin 4, Argia 9, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz gutxitan : Berria 9 (“Hitz gutxitan, inkontzientearen eraginez, gizonak emakumea sortu egiten du”), Jose Morales 3 (“hitz gutxitan, nor bere zoroak bizi du, Manilov izan ezik.”), Migel Angel Mintegi (“Hitz gutxitan, lan makurrari ipinitako azken puntua”), Josetxo Azkona (“Bai, poltsaren barrukoaren parekoa ginela, hitz gutxitan”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibide gehiago gehitu; horietako bat Lab SuEm-en tipokoa izan liteke, hau da, “hitz gutxitan: xxx” egituraduna (2021-11-23).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

hitz jario, hitz-jario
iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.
hitz joko, hitz-joko
iz. Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.
hitz laburrez
adb. Hitz gutxitan. Pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez ematen dizkie azken berriak.

Aztergaia: hitz laburrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZ LABURREZ (SP). En pocas palabras. "Hitz laburrez, en peu de paroles" SP s.v. laburra. Ea zuk eta nik egun, hitz laburrez edo luzez, elgar adi dezakegunez. HU Zez 49. v. tbn. Elzb PAd 55. Elsb Fram 124. Ox 202. Or QA 127. Etxde JJ 104. Ardoy SFran 56. MEIG II 68.

adib: labur 1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan.

hitz laburrez 1, Jakin (“Aita Barandiaranek oraingoan izan dutena hitz laburrez azal daiteke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz laburrez 37: Herria 28 (“Hitz laburrez aipatzeko nola iragan den Euskal Kultur Erakundearen biltzar nagusia Lapurdiko Getarian joan den larunbatean, martxoaren 15-ean erran nezake”), Michel Oronoz 3 (“Bide nabar, beheiti ari direlarik, airea zafratuz Basoi pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez emaiten dizkie azken berriak”), Karlos Zabala 2 (“Tsarrak bekoz beko, begiz begi so egin zion ostera ere, eta galdetzen hasi zitzaion hitz laburrez”), Asisko Frantzizko 2 (“ulki santu berari apalki eta arren eskatzera, Jaunak aurrez erakutsi eta Frantziskok hitz laburrez idatzitako bizimoldea bere aginpide gorenaz onets zezan”), Bernardo Atxaga (“Eta orain, zure hizketaldia amaitzeko eta kontatu diguzun horrek guztiak eragin osoagoa izan dezan mahainguruaren gai orokorrean, esaidazu hitz laburrez: nola definituko zenuke zuk denbora?”), Itxaro Borda (“Kafea hartzen ginaudela hitz laburrez bere afera agertu zidan”).

Bestelakoak

labur 1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan. [hitz] hitz laburrez adb. Hitz gutxitan. Pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez ematen dizkie azken berriak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, adibide azaldua da orain eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, lehendik ere jasoa dagoelako azpisarrera gisa hitz sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa labur sarreran ere.

hitz lau
iz. Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

Aztergaia: hitz lau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-lau.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

prosa.

hitz neurtu
iz. Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

Aztergaia: hitz neurtu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-neurtu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

neurtitza.

hitz ordena, hitz-ordena
iz. hizkl. Hitzen ohiko ordena perpausaren barnean. Jakina denez, euskararen hitz-ordena izan da, XX. mendean zehar, euskararen aztertzaile eta arautzaileen gai eta kezka nagusietako bat. Lan berri horretan euskararen hitz ordena lantzen da.

Aztergaia: hitz-ordena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh116 2021-03-23 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hitz(-)ordena 90.// LB: 198, EPG: 8, ETC: 177

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitz(-)ordena 8. // Elhuyar: hitz-ordena (Hizkl.) secuencia, orden de las palabras/directive (écrite); Adorez: hitz-ordena: iz. (Hizkl.) orden gramatical, orden de las palabras; hitz-ordenak garrantzi handia du euskaraz: el orden gramatical tiene mucha importancia en euskara; Labayru: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

adib: ordena 2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

hitz 6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan. ordena 2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibidea da lehendik eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegietan ere jasoa. Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ordena.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa mantentzekoa ordena sarreran.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta ordena sarreretan.

hitz-aspertu
iz. Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

Aztergaia: hitz-aspertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitz-batu
Hitzartu.

Aztergaia: hitz-batu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

bakarrak erabili du tradizioan (Or Tormes), eta forma garden-osoa dagokiola uste du lantaldeak (eta ez hizpatu trinkotua).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-batu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

hitzartu.

hitz-jario
adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Hitz-jario ezjakina.

Aztergaia: hitz-jario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 iz.: ezin atertuzko hitz-jarioa. 2 izond.: zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jario 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

hitz-mitz
iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.
Loturak

Aztergaia: hitz-mitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hitz-mitz edo hitz mitz. 1- Idazkera aldatu: hitz-mitz. || 1- Marratxorik gabeko idazkeraren beharrizanik ez dago, era honetako hitz konposatuetan marratxodun idazkera mesedegarriagoa baita hizkuntzarentzat; marratxorik gabekoa, ostera, iluna, bigarren elementua identifikaezina da eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Batzorde hau bat dator ohargileak dioenarekin, eta idazkera bakarrekoak aipatuko dira («hitz-mitz» eta «hitz-mizti»), grafia hori baitagokio 25. arauak erabaki zuenari (ik. "II.2.d" atala); eta aldaketaren berri emango zaie euskaltzainei.

hitz-mizti
adj. Berritsua.
Loturak

Aztergaia: hitz-mizti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  hitz-mizti edo hitz mizti. 1- Idazkera aldatu: hitz-mizti. || 1- Marratxorik gabeko idazkeraren beharrizanik ez dago, era honetako hitz konposatuetan marratxodun idazkera mesedegarriagoa baita hizkuntzarentzat; marratxorik gabekoa, ostera, iluna, bigarren elementua identifikaezina da eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Batzorde hau bat dator ohargileak dioenarekin, eta idazkera bakarrekoak aipatuko dira («hitz-mitz» eta «hitz-mizti»), grafia hori baitagokio 25. arauak erabaki zuenari (ik. "II.2.d" atala); eta aldaketaren berri emango zaie euskaltzainei.

hitz-motel
adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

Aztergaia: hitz-motel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez da forma hau azaldu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

itz-motel, hitz motel, hitzmotel hirutan azaldu dira G-EB-EgAs; (h)itz totel(ka) ere G-EB: Arozena, A. in: Antzerti, 1933; Labayen, A.M.: Teatro osoa euskeraz; Navarro, K.: Kim; Laboa, M.E.: Istorio harrigarriak; Lertxundi, A.: Euli zamorroa; hiztotelka: Izagirre, L.: Gela hegalaria.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: hizmotel [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-07-10)

 - [E302]: "hizmotel erabiltzen da Zarautzen, hitz bakarrean ahoskatuz. Hitz fosil bezala har ote daiteke? Egokiago ote hobesten den hitz-motel?" (1995-07-10)

hitza atxiki
ad.-lok. Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

Aztergaia: hitza atxiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza bete
ad.-lok. Agindu dena, hitzeman dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

Aztergaia: hitza bete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza eman
1 dio ad.-lok. Bilera eta kidekoetan, batzarburuak hitz egin nahi duenari hitz egiteko baimena eman. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion.
2 dio ad.-lok. Norbaiti iritzia emateko aukera eman. Bide demokratiko guztiak aintzat hartzeko eskatu dute, herritarrei hitza ematea barne.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: comprometerse / PUrib: "hitza eman / hitz eman: comprometerse".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da, baina ‘hitz egiteko aukera eman’ adierarako bakarrik. ‘agindu’ adierarako hitzeman arautua dago, eta horren ‘hitza eman’ erabilera libretzat har daiteke.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -a.

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

AS nahiz adibide azaldu gisa jaso daiteke hitz sarreran.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

1 Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. 2* e. hitzeman.

hitza hartu
1 du ad.-lok. Bilera edo batzar batean hitz egin, edo, mintzatzeko txanda iristean, hitz egiten hasi. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion: (...). Kazetarien aurrean hitza hartu zuen bakarra patroia izan zen. Ondoren euskaltzainburuak hartu zuen hitza. Galderen txandan, militar batek hartu zuen hitza, haserre.
2 dio ad.-lok. Norbaiti esan edo agindu duena gogoan hartu dela edo betearaziko zaiola adierazi. Horrela diozu, eta guk hitza hartzen dizugu. —Beraz, hurrengoan nire kontu...! —Primeran!, hitza hartzen dizut!

Aztergaia: hitza hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta hartu sarreretan.

hitza hautsi
ad.-lok. Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

Aztergaia: hitza hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitza hitz
Emandako hitza bete egin behar dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Bai gizona!, hitza hitz. || Hitza hitz omen da.
Loturak

Aztergaia: hitza hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-09-25 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HITZA HITZ (Lh). (Fórmula para recalcar la obligación de una promesa). Hitza hitz. JEtchep 28. Bai gizona! Hitza hitz. Ardoy SFran 262. Hitza hitz; bertzenaz gizona hits. EZBB II 26. "Sa parole vaut de l'or, hitza hitz du" Herr 29-3-1956, 4. Ene hitza hitz da. Larz Iru 68. Hitza hitz omen da. MEIG V 113. EH2018: adib: hitz 7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

adib: hitz 7 iz. Agintzen den gauza. Hitza hitz. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman).

hitza hitz 44: Aizu (“Eskuartean dauzkan aferen artean, Hitza hitz trantsizio energetikoaren ituna azpimarratu ahal da”), Deia (“Hitza hitz. Txillardegirekin solasean”), Berria 27 (“Auher andanak RMItik aterako dira, hitza hitz dio lehendakari nazionaliberalak, eta RSA ukitzeko eskainiko zaizkien bi lan aukera baino ez dituzte ukatzen ahalko”), EiTB 2 (“Lilianak opari bat emanen dit bere ahizpari ekartzeko, eta ez dut ahantzi, hitza hitz, Liliana”), Jakin 5 (“Hitza hitz, paperezko euskal prentsak beharko du guztien sostengua oraindik”), Argia 2, Erlea 2, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitza hitz 28: Herria 10 (“Hitza hitz alabainan, ez dea hala?”), Berria 4 (“«Hitza hitz ala gizona hits», zioen euskal atsotitza eman zion laguntzaile batek, gogorarazteko auzapezak emandako hitza jan duela”), Itxaro Borda 5 (“Baina beranduegi zen gibel egiteko, ez zena gaiztaginetan eskualdunen artean nola, hala hitza hitz”), Aingeru Epaltza (“Ni leku madarikatu horretatik hilotza nola aterako burua ahitu beharrean, eta haiek zalapartan: "hitza hitz, hitza hitz! " Zaharrena ez”), Edorta Jimenez (“Geltokian bertan hitz batzuk esan agintariek, eta gure treneko buruak, Thomasek, hitza hitz truk, beste batzuk esan behar”), Jon Alonso, Txillardegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide formulaikoa da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

hitza jan
ad.-lok. Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

Aztergaia: hitza jan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzaldi
1 iz. Jendaurrean gai jakin bati buruz egiten den jarduna. Ik. mintzaldi; disertazio; diskurtso. Oñatin egin zuen hitzaldi ezagunean. Euskaltzaindiko sarrera hitzaldian.
2 iz. Sermoia, predikua. Meza nagusiko hitzaldia. Jesusen mendiko hitzaldi gogoangarrian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hitzaldi-areto.

Informazio osagarria
Zerrendako forma osatua(k) baztertuz, osagaietako bat jaso da

hitzaldi

hitzaldia eman
du ad.-lok. Metzeltinek "Pirinioetako hizkuntzak" izeneko hitzaldia emango du Baluarteko biltzar aretoan. Hiru hitzaldi eman zituen euskal foruei buruz.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzaldia eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzalditxo
iz. Hitzaldi laburra. Hitzalditxo bat egin nuen behin, gero argitara emana.

Aztergaia: hitzalditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

hitzaren jabe izan
ad.-lok. Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.
hitzari eutsi
ad.-lok. Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

Aztergaia: hitzari eutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzarmen
iz. Norbaitzuek zerbait egiteko elkar hartzea; elkar-hartze hori jasotzen duen izkribua. Ik. abeniko; akordio;  + itun1; kontratu; tratatu2 2; paktu. Euskaltzaindiaren eta euskal erakundeen arteko hitzarmena. Lege baliorik ez duen hitzarmena. Europako hauteskundeetara elkarrekin joateko hitzarmena ixtekotan dira. Bi alderdiek astearterako hitzarmena lortzea espero dute.

Aztergaia: hitzarmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzarmen kolektibo
iz. Langile talde edo sindikatu batek eta enpresaburu edo sektore jakin bateko enpresaburu-elkarte batek adosten duen akordio edo hitzarmena, lan baldintzak finkatzen eta arautzen dituena. Hauek dira sindikatuak Gipuzkoako eraikuntzaren hitzarmen kolektiborako eskatzen dituen puntu nagusiak. Metalgintzako hitzarmen kolektiboa.
hitzarmena egin
du ad.-lok. informazioa trukatzeko hitzarmena egin dute Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak eta Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: hitzarmena egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzarmena izenpetu
du ad.-lok. Hamabi urte dira gurean gatazka politikoaren amaiera zekarkeen hitzarmena izenpetu zutenetik.

Aztergaia: hitzarmena izenpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzarmena sinatu
du ad.-lok. Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du hainbat erakunderekin. Aipatu berri ditugun hiru erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean.

Aztergaia: hitzarmena sinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.