Euskaltzaindiaren Hiztegia

10 emaitza higuin bilaketarentzat - [1 - 10] bistaratzen.

higuin
1 iz. Norbaiti, batere gogoko ez duen edo pairagaitza gertatzen zaion zerbaitek edo norbaitek eragiten dion atzerakuntzazko sentipen bizia. Ik. nazka; narda. Baserriari higuina hartu zion. Bihotz askotan erlijioarenganako higuina erein zuten.
2 adj. Ipar. eta naf. Higuingarria. Bizio higuin horretatik sortzen diren kalteak.

Aztergaia: higuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: higuin izan. du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

higuin izan.

higuin izan
du ad.-lok. Atzerakuntza-sentipen bizia izan. Ik. higuindu. Higuin dut txerrikia. Higuin ditu haragiaren gutizia lohiak. Bekatuari ihes egiten zaio, berez higuin diren gauzei bezala. || Elkarri dioten higuin bizia.

Aztergaia: higuin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.

higuina eman
ad.-lok. Atzerakuntza-sentipen bizia eragin. Edari mingots, higuina ematen dutenak. Benetan, jasangaitza zait, higuina ematen dit. || Hori pentsatzeak nazka eta higuinik biziena ematen dio. Ez dit ezerk gorroto eta higuin gehiago ematen nekazari ardozaleegiak baino.

Aztergaia: higuina eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HIGUIN(A) EMAN (V-gip). Dar asco; producir repugnancia. "Igúiña emon, causar aversión" Iz ArOñ. "Pepinuak iguiña emoten dost" Elexp Berg. Nori emango ez dio igui alako konserba euli ito ta atsituz beteak? Mg CC 231. Edaari mingotx ta iguina emoten dabeenak. Mg CO 94. Marxen gaikeri (materialismo) zarpallak de los Rios-i iguin emoten dautso. Eguzk GizAuz 78. Higuina ematen zion amari. Osk Kurl 37. Sekretu-gordetzeak iguin ematen didalako. Berron Kijote 184. Gaur izena entzutiak iguin emoten daust. Gerrika 282

adib: higuin 1 iz. Norbaiti, batere gogoko ez duen edo pairagaitza gertatzen zaion zerbaitek edo norbaitek eragiten dion atzerakuntzazko sentipen bizia. Ik. nazka; narda. Baserriari higuina hartu zion. Edari mingots, higuina ematen dutenak.

higuina eman 5: Berria 4 (“Benetan, jasangaitza zait, higuina ematen dit; niregatik, uztazue”), EiTB (“Frizerri higuina emango lioke zurekin elkartzeko ideiak berak ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

higuin eman 1, Piarres Xarriton (“Loriak ez dio higuin ematen Arrazoiari, baina, hartarik sor daiteke”); higuina eman 15: Berria (“Ez naiz horretan sartuko: higuina ematen didate gazteen ekimenak instituzionalizatu nahi dituzten agintari guztiek”), Juan Garzia 2 (“Egia esatera, Hendrik ez zitzaidan sekula gustatu: lauretatik, hura zen gutxien gustatzen zitzaidana; une haietan, baina, berebat beldurra, amorrua eta higuina ematen zidan”), Lopez de Arana (“Nolanahi ere, eztabaidek higuina ematen didate”), Javi Cillero (“ez zuen saiakera libururik irakurtzen, Senekaren odolustearen ondorengoa bazen; ez zuen pentsamendu biguneko liburuxkarik irakurtzen, eta higuina ematen zioten bestelako pentsamenduek; ez zuen bidaia libururik irakurtzen, inperialista hutsak zirelakoan”), Joan Mari Irigoien (“Narda eta higuina eman zidan amak eta zerbait erraitekotan ere egon nintzen... baina ez zen oraino ene ordua...”), Koldo Izagirre 2 (“Himno guztiek, baita metalik gabe gaitaz jotakoek ere, higuina eman diezazuketen arren, segur naiz hunkitu eginen zaituela alargun horren fiertasun xaloak”), Joxean Agirre (“Neuri bederen, denboraren amaraunak estali dituen hondakin horiek higuina ematen didate”), Juan Martin Elexpuru (“Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen”), Elizen arteko Biblia (“badakizu higuina ematen didana erdaingabeekin eta edozein arrotzekin ezkontzeak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Beste teknika batzuk ere aditu izan nizkien koadrilakoei, baina ez nengoen oso seguru, eta higuina ematen zidaten, egia esan”), Asisko Frantzizko (“higuina ematen zioten maukek, amorrua txanoak, eta haren luzera eta laztasuna jasan ezineko zama iruditzen zitzaizkion”), Jon Muñoz (“Alemanez josita zegoan Paris, eta higuina ematen zidaan horrek”), Jasone Osoro (“Higuina ematen zigun”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, nazka eman bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa higuin sarreran.

higuinaldi
iz. Higuinezko aldia. Imajinatze hutsak eragindako gorputz osoaren astinaldi (eta zergatik ez, higuinaldi) baten ondoren.

Aztergaia: higuinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten
du ad. Higuintzera behartu. Betetasunak higuinarazi digu gozoa. Eskolan arbasoen hizkuntza higuinarazten zieten.

Aztergaia: higuinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

higuindu, higuin/higuindu, higuintzen
1 du ad. Gorrotatu. Higuin dezagun bekatua. Nola higuinduko dugu Jesusek maitatu zuen lana? Higuintzen dut neure burua. Eta munduak higuindu gaitu, munduarenak ez garelako.
2 du ad. Higuina eman. Bere hitz leun gezurrezkoez higuindu gaitu betiko. Okitu eta higuindu egiten nau hori entzuteak.
3 da ad. Nazkatu. Orduantxe higuindu nintzen betiko. Hirietako bizitzaz higuindurik egon.

Esaera zaharrak

Txiroak arlotea higuin.

Aztergaia: higuindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higuindu, higuin(du), higuintzen. du eta da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

higuindu, higuin(du), higuintzen.

higuingarri
adj. Higuina eragiten duena; gorrotagarria. Ik. nazkagarri; higuin 2. Usain txarreko piztia higuingarriak. Edari higuingarri bat. Higuingarri zait hari musu bat ematea. Bizimodu hau higuingarria da. Etsai higuingarrien mendean. Eskoletatik erlijioa kendu duen lege higuingarria.

Aztergaia: higuingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

higuingarritasun
iz. Higuingarria denaren nolakotasuna.

Aztergaia: higuingarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

erabili gabea da, baina sistemaren araberakoa.

higuintza
iz. g. g. er. Higuina, nazka. Bekatuaren higuintza. Zuretzat higuintzarik baizen ez dutenei. Munduaren alderako higuintza santu batez. Bere buruaren kontrako higuintza. Higuintza itsu bat erregetasunari buruz. Higuintza hartu.

Aztergaia: higuintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

higuina, nazka.

higuintze
iz. Higuina hartzea, nazkatzea. Jainkoaren zerbitzuan ez da asetzerik eta ez higuintzerik.

Aztergaia: higuintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.