Euskaltzaindiaren Hiztegia

517 emaitza hi bilaketarentzat - [1 - 100] bistaratzen.

hi
izord. Singularreko bigarren pertsonaren izenordaina, hitz egiten ari denak aurrean duen entzulea adierazten duena. (Lagunarteko hizkeran baizik ez da erabiltzen). Ik. zu; heu. Hi heldu haiz lehen. Hi haiz mutila, hi! Hi haiz hi, gezurtia. Hi, Pello, zertan ari haiz? Aizak, hi! Hi heu haiz okerrena. Hik galdu behar gaituk. Ez dagokik hiri auzi hori konpontzea. Hire etxea erre dinagu. Ez dutela hirekin joan nahi. Orain hireak egin din. Hi bahaiz, ni banauk.

Esaera zaharrak

Elur-melur, ez nauk hire beldur; etxean badiat arto eta egur. Erakuts iezazkidak heure lagunak, nik gero hiri heure atunak. Hi arraza handiko, ni seme jauregiko; egur hori nork digu hautsiko?. Hiretzat nahi ez duana ez besteri opetsi.

Aztergaia: hi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

hika.

bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Bereak eta asto beltzarenak entzun beharko zizkidan lotsabako horrek. Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran dizkiot alproja horri. Isilik egoteko?, ez nireak eta asto beltzarenak bota gabe. Gureak eta asto beltzarenak aditurik gaude.
bereak (nireak, hireak...) eta bi (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ik. bereak (nireak, hireak...) eta asto beltzarenak (entzun, esan...); bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...);  + epelak entzun; gorriak ikusi; kristorena(k) egin; kristorena(k) eman; kristorenak entzun; kristorena(k) esan; kristorena(k) harrapatu; kristorena(k) hartu; elorrio(ak) ikusi. Aditu behar dizkit bereak eta bi. Zer esanik asko ez duen bertsolariak bereak eta bi ikusi beharko ditu aukeratu duen egitura luzea itxuraz betetzeko. Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.
bereak (nireak, hireak...) eta bost (entzun, esan...)
ad.-lok. Berebizikoak, egundokoak (entzun, esan...). Ari gara entzuten geureak eta bost. Argibideren bat edo beste itzuri bazaigu ere, ez da inoiz izan geureak eta bost ez ditugulako egin bilaketan. Ez dago gustura lantegian, bereak eta bost maiz aski esaten dizkiotelako. Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak. || Ez dut ikusten inork gaitzesten dituenik horrelakoak eta bost hizkuntzaren aldetik.
hialino
adj. fis. Beira itxura duena, beiraren gardentasuna duena. Ik. beirakara.

Aztergaia: hialino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hialino 3: I. Aizpuru 2 ("Hostoak ia-eseriak, edukiz lehen foliolo-parea zurtoinetik oso hurbil; folioloen ertza hialinoa, transluzidoa", "Hostoetan 2-6 foliolo-pare, 2-10(15)x(1)2-7 mm, eliptikoak edo obobatuak, +- mamitsuak, ertzean hialinoak eta transluzidoak"); UZEI ("Hiru kartilago-mota bereizten dira: hialinoa, elastikoa edo malgua eta fibrokartilagoa, substantzia interstizialeko zuntzen arabera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hialino : HiztEn; Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec; AB38; AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hialino : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; HiruMila; Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

hialuroniko
adj. biokim. Ik. azido hialuroniko.
Azpisarrerak

Aztergaia: hialuroniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

azido hialuroniko azpisarrera proposatu denez, honek ere sarrera beharko du, “adj. Kim.” markarekin soilik bada ere.

hiato
1 iz. hizkl. Bi silabatan banatzen diren bi bokalen segida. Hegoaldeko goi nafarreran, hiato batzuk silaba bakarrean (diptongo gisa) ahoskatzeko joera dago.
2 iz. anat. Irekidura, arteka.
3 iz. geol. Sekuentzia estratigrafiko bateko etena, higadurak edo sedimentaziorik ezak sortua. Higadura hiatoak.

Aztergaia: hiato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
hiazinto
iz. Zitoriaren familiako landare erraboilduna, hosto mehe eta luzeak, eta lore zuri, urdin, arrosa edo horiak, lurrintsuak eta mordoetan bilduak, dituena (Hyacinthus sp. ). Hantxe geratu zen nire gaztaroa, hiazintoz jositako sakanetan, txilarrez betetako tontorretan.

Aztergaia: hiazinto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

«hiazinto v. jazinto». // jazinto (Lcc), hiazinto, jazint(a), jaxinto (T-L), jakinto, jakintu. 1. "Jacinto piedra, aarri preziadua jazintoa" Lcc. "Hyacinthe" T-L. - Suzko eta iazintezko eta sufrezko halakretak. Lç Apoc 9, 17 (He hiazintazko, Ur (G), IBk jazintozko, Ip jazintezko, BiblE hiazinto; TB maredinharrizko, Ur (V) moredin koloreko, Dv moredinezko, Ol, IBe ubel). Zibitatearen murraillako fundamentak ziraden harri preziatu guziaz ornatuak: [...] hamekagarrena, iazintez. Lç Apoc 21, 20 (He hiazintezkoa, Ur (G), IBe jazinto, Ip jazinta, Ol yakinto, IBk jazintozko, BiblE hiazintoz). [Amaikagarren arri-errenkada] kazmin kolorea duana, eta deitzen dio Jazinto. AA III 580s (v. tbn. 351). 2. (Lcc, msLond ap. A, T-L), jakintu. Jacinto (flor). "Muscari, plante", "jacinthe" T-L. - Egingo dituzu amar kortiña liño fiñ biurtuzko eta jazintozko, eta purpurazko. Ur Ex 26, 1 (Dv moredin, Ol ubel, BiblE more). Ereiñotz eta iakintu gorri leunak. "Suave rubens hyacinthus". Ibiñ Virgil 39. Bere saiets zuriz iakintu guriak lorrinduz. Ib. 49.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu ap. ZTC-EPG.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hyacinthus sp.

Landarea adierakoa arautua dago, eta mineralaren adierakoa ere jasotzekoa da, lantaldearen ustez: «hiazinto 1 iz. Hyacinthus sp. 2 iz. Miner.»

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioartekotasunak agintzen duen forma.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Hyacinthus sp.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua hiazinto 1 iz. Hyacinthus sp. 2 iz. Miner.

hibernatu, hiberna, hibernatzen
du ad. Zenbait animaliak, neguko hotz gogorrei aurre egiteko, loaldi luzea egin, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apaletan mantenduz. (nor osagarririk gabe). Gaixo dagoenetik ez du lo besterik egiten; hibernatzen ari den hartza ematen du. Urriaren amaieratik apirilaren amaiera arte hibernatzen dute animalia hauek, lur azpian egindako gordelekuetan.

Aztergaia: hibernatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du, eta lantaldeak ez du ordain egokirik ezagutzen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hiberna, hibernatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

hibernazio
iz. Hibernatzea; hibernatze egoera. Animalia batzuk, hartza adibidez, odol berokoak dira urtearen parterik handienean, baina odol hotzeko bihurtzen dira neguko hibernazioan.

Aztergaia: hibernazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hiberniar
1 adj. Hiberniakoa, Hiberniari dagokiona.
2 iz. Hiberniako herritarra.

Aztergaia: hiberniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hibernia / hiberniar.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Teknizismoa (cf. orogeniak).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak; -tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Isildua.

hibridatu, hibrida, hibridatzen
1 da/du ad. Arraza edo barietate desberdinetako animaliak edo landareak, berez edo artifizialki, gurutzatu. Arrazak nahasten eta hibridatzen ari dira etengabe. Fruitu batzuk (sagarrak, aranak, mahatsa), Ipar Amerikako aldaera basekin hibridatuz hobetu ditugu.
2 da/du ad. Arte edo kultura motez eta kidekoez mintzatuz, elkarren ezaugarriak nahasi. Hibridatzen den kultura edo hizkuntza bati ere gauza bera gertatzen zaio, ugalketarako indarra galtzen du.
3 da/du ad. biol. Harizpi bakarreko bi azido nukleiko osagarrirekin harizpi bikoitzeko azido nukleiko artifiziala eratu. Orduan, harizpi bakarreko DNA txikia hibridatu egiten da birusaren RNA molekularen beste muturrarekin. Hibridatu gabeko RNA.
4 da/du ad. kim. Orbital atomiko bi edo gehiago, molekulan dituzten simetria-ezaugarriak hobetzeko, konbinatu. Geometria hori lortzeko, karbonoaren 2s orbitala hiru 2p orbitalekin hibridatzen da. Karbono atomo horiek berriz hibridatu behar dira.

Aztergaia: hibridatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hibrida, hibridatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

hibridazio
iz. Hibridatzea. Naturan ere gerta daiteke arrazen arteko hibridazioa. Azido nukleikoen hibridazioa.

Aztergaia: hibridazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
hibrido
adj./iz. Hibridaziotik sortu dena. Bekatariak tormentatzeko ardura duten munstro ikaragarri horiek naturaz kontrako hibridoak dira: erdi arrain, erdi txakur; erdi gizon, erdi txori. Latina bihurtu zen sortzear zegoen Mendebaldeko kultura hibridoaren hizkuntza ofizial.

Aztergaia: hibrido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartzekoa da] (1995-07-10)

hidatidiko
adj. med. Kisteez mintzatuz, txakur-teniaren larbak gizakiaren eta beste zenbait ugaztunen ehunetan eragindakoa. Kiste hidatidikoa.

Aztergaia: hidatidiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

hidatidosi
iz. med. Kiste hidatidikoek eragindako eritasuna.

Aztergaia: hidatidosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. kiste hidatidiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

hidra
1 iz. Ur gezetako polipoa, bi zentimetro ingurukoa, zelula erregarriak dituzten garroz hornitua dena (Hydra sp. ).
2 iz. Greziako mitologiako munstroa, moztu ahala berriro sortzen ziren zazpi buru zituena. Heraklesek, istripuz, Hidraren odolarekin pozoitutako gezi bat jaurti zuen.

Aztergaia: hidra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hidra: Hydra sp.; ur gezatako hidra: Hydra viridis.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Hydra sp.

hidratatu, hidrata, hidratatzen
1 du/da ad. Gai bati edo gorputz bati ura erantsi edo eman. Barazkiek gorputza hidratatzen eta toxinak kanporatzen laguntzen dute. Azala hidratatu. Gaixoak hidratatu egin behar dira, galdutako likidoak berreskuratzeko.
2 da/du ad. kim. Urarekin konbinatu.

Aztergaia: hidratatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hidratatu, hidrata, hidratatzen. du ad.

hidratatzaile
adj. Hidratatzen duena. Krema hidratatzailea.

Aztergaia: hidratatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

forma berri lantaldeak proposatua.

hidratazio
1 iz. Gai bati edo gorputz bati ura eranstea edo ematea; horren ondorioa. Ura garrantzitsua da larruazaleko hidratazio mailari egoki eusteko. Hidratazio egokiak mukosak ez lehortzea dakar.
2 iz. kim. Urarekin konbinatzea. Merkurio ioiek hidratazioa katalizatzen dute.

Aztergaia: hidratazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrato
iz. kim. Elementu edo konposatu baten eta ur molekula baten edo gehiagoren arteko konbinazioa. Zetonei ura gehitzen zaie hidratoak eratzeko.

Aztergaia: hidrato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ato Kim.

hidraulika
iz. fis. Fisikaren adarra, isurkarien propietate mekanikoak aztertzen dituena.

Aztergaia: hidraulika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrauliko
1 adj. Hidraulikari edo urari dagokiona. Energia hidraulikoa.
2 adj. Uraren bidez higitzen edo aritzen dena. Turbina hidraulikoari esker, energia hidraulikoa energia mekaniko bihurtzen da. Zentral hidraulikoak.

Aztergaia: hidrauliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hidriko
adj. Lurrazaleko urarena, ur horri dagokiona. Balantze hidrikoa. Erreka eta errekasto guztiak ere gainetik igaro dituzte AHTko lanek; sistema hidriko guztia eraldatu du horrek.

Aztergaia: hidriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh80 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu hidriko formarik.

hidriko 80: Aizu 2, Argia 8, Berria 12, Deia 2, EiTB 5, Elhuyar 5, Consumer 12, Espainiako Gobernua 4, Goiena, Gomylex 2, Jakin, Laneki 22, UEU 2, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hidriko 4, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: ura atxikitzeko gaitasun, urari eusteko gaitasun (TN, capacidad de retención hídrica, Nekazaritza), urak eragindako higadura (TN, erosión hídrica, Ingurumena), ur-baliabideak (TN, recursos hídricos, Ingurumena); balantze hidriko (balance hídrico, Medikuntza), ekonomia hidriko (economía hídrica, Biologia)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, nazioartekoa eta sarrera gisa jasotzekoa.

hidrodinamika
iz. fis. Mekanikaren alorra, isurkariek eragiten dituzten indarrak aztertzen dituena.

Aztergaia: hidrodinamika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrodinamiko
adj. Hidrodinamikarena, hidrodinamikari dagokiona. Energia hidrodinamikoa.

Aztergaia: hidrodinamiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hidrodisolbagarri
adj. kim. Uretan disolba daitekeena. Hala ere, ez dugu ahaztu behar, gaztari gazura kentzean, bertan disolbaturik dauden bitamina hidrodisolbagarriak eta laktosa galtzen direla. Anestesiko hidrodisolbagarria.

Aztergaia: hidrodisolbagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh70 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 69; ETC: 50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: hidrodisolbagarri izond. (Kim.) hidrosoluble, Adorez: 0; Labayru: hidrodisolbagarri 1 adj. hidrosoluble; NolaErran: 0 // Euskalterm: eu hidrodisolbagarri; es hidrosoluble; fr hydrosoluble; en water-soluble; ZTHB-Kim: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bitaminekin lotutako adibideren bat jasotzea komeni da.

hidroelektriko
adj. Uraren indarra erabiliz energia elektrikoa lortzen duena; energia elektriko horri dagokiona. Zentral hidroelektrikoa.

Aztergaia: hidroelektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hidrofilo
adj. Ura erraztasun handiz xurgatzen duena. Kotoi hidrofiloa. Molekula hidrofiloak.

Aztergaia: hidrofilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hidrofobia
iz. Urari neurriz gaineko beldurra izatea.

Aztergaia: hidrofobia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

hidrofugo
adj. Materialez mintzatuz, hezetasuna xurgatzen edo hartzen ez duena. Adreilu hidrofugoak.
hidrogel
iz. Polimero hidrofilo bigun eta elastikoa, ura xurgatzean nabarmen handitzen dena, baina forma galtzen ez duena. Aurrena moldeak sortu dituzte, eta gero hidrogelez bete dituzte; horrela, globulu gorrien itxura, neurria eta malgutasuna duten hidrogelezko milaka partikula egin dituzte.

Aztergaia: hidrogel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh60 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hidrogel 45: Elhuyar 39 (adib.: “Hidrogelek, hidro aurrezkiak adierazten duen moduan, urarekiko afinitatea dute”, “zelularen barnean dagoenean, pH-aren aldaketarengatik hidrogela puztu egiten da, eta, hortaz, farmakoa askatzen du”), Berria 4 (adib.: “Hidrogelak sare formako polimeroak dira”), Argia 2 (adib.: ”Materiala hidrogela da, hau da, lentillen osagai bera, baina askoz ere elastikotasun eta erresistentzia handiagoak ditu”). // LB: 60 (Elhuyar 41, UEU 12); ETC: 41

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu hidrogel formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: hidrogel, hidrogel fisiko, hidrogel injektagarri, hidrogel kimiko.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Ez dago hain hedatua eta oraingoz ez da sartuko.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

hidrogenatu, hidrogena, hidrogenatzen
da/du ad. kim. Hidrogenoarekin konbinatu. Soja olioa, industrian erabiltzeko, askotan hidrogenatu egiten da, eta prozesu horretan, osasunarentzat kaltegarriak diren koipeak sortzen dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Koipe hidrogenatuek luzaroago irauten dute zaharmindu gabe.

Aztergaia: hidrogenatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): hidrogenatu 68: Elhuyar 5 (adib.: “trans azidorik sortu gabe olioak hidrogenatzeko metodo bat argitaratu du Kaliforniako Unibertsitateko Francisco Zaera kimikariak”), Consumer 58 (adib.: “Aditiboei dagokienez, osagaien zerrenden arabera, Friper eta Act II dira horiek gehitzen ez dituzten bakarrak, beharbada beren landare koipe hidrogenatuek produktua hobeto kontserbatzen dutelako”), Berria (“Eroskik trans koipeak, hau da, partzialki hidrogenatutako landare koipeak, kendu ditu bere markako produktuetatik”), Argia 4 (adib.: “Azkenik, partzialki hidrogenatutako gantzak dauzkagu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu hidrogenatu formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es hidrogenar / fr hydrogéner: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: (Kim.) hidrogenatu / Labayru: - / Adorez5000: hidrogenatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle oso erabilia kimikan.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

hidrogenatu, hidrogena, hidrogenatzen

Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Kim.

hidrogeno
iz. Kolore eta usainik gabeko gasa, izadiko gairik arinena (H; zenbaki atomikoa, 1). Hidrogenoak, oxigenoarekin elkartuz, ura ematen du. Hidrogeno bonba.

Aztergaia: hidrogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hidrogeno: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: H.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hidrogeno: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" —] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

hidrogeologia
iz. geol. Geologiaren adarra, lurrazaleko eta lurrazpiko ur gezak aztertzen dituena. Marteko hidrogeologia aztertuko du Phoenix espazio zundak.

Aztergaia: hidrogeologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geol.

hidrogeologiko
adj. geol. Hidrogeologiarena, hidrogeologiari dagokiona. Ikerketa osatzeko, azterketa hidrogeologikoa egingo dute, klimak aztarnategian zer-nolako eragina duen ikusteko.

Aztergaia: hidrogeologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hidrogeologiko EB 3: F.M. Ugarte, Kobie 1980: "Hidrogeologiko maparen zeinuak", "UNESCO-k atera zuen zerrenda bat, mundu guztiko hidrogeologiko-mapak zeinu berdinak erabili zezaten", "Geologiazko zeinuak beltzean aurkeztuko dira, aldiz, beste margo batzutan, hidrogeologiko lanetarako ulergarri bezela behar ba dira, margoak internatzional erara, ahalik eta gehien moldatu beharko dira.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hidrogeologia : Euskalterm 2 (Hidrogeologi Bulegoa); hidrogeologiko : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hidrogeologia : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geol.

hidrografia
1 iz. Geografiaren adarra, lurrazalean ura nola dagoen banatua eta eratua aztertzen duena.
2 iz. Lurralde edo eskualde bateko uren multzoa. Lan horretan, Ingalaterrako fauna, flora, hidrografia eta orografia jasorik dago.

Aztergaia: hidrografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrografiko
adj. Hidrografiarena, hidrografiari dagokiona. Ebroko Konfederazio Hidrografikoa. Iparraldeko plan hidrografikoa. Ur errotak ere erabili izan dira eta horretarako sare hidrografiko egokia behar da.

Aztergaia: hidrografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

hidrokarburo
iz. Karbonoz eta hidrogenoz osaturiko gai konposatua. Butanoa hidrokarburo asea da. Bentzeno hidrokarburoak.

Aztergaia: hidrokarburo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-uro Kim.

hidrolisi
iz. kim. Gai organiko baten molekulak uraren bidez zatitzea eta, ondorioz, atal batek uretatik H+ ioi bat irabaztea eta besteak gainerako OH- ioia hartzea. Proteinen hidrolisitik lorturiko aminoazido askeek bi erabilera dituzte: (...).

Aztergaia: hidrolisi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrolizatu, hidroliza, hidrolizatzen
du ad. kim. Gai organiko baten molekulak hidrolisi bidez zatitu. Zenbait bakteriok zelulosa eta antzeko polimeroak hidrolizatzen dituzte, eta, ondorioz, azukreak sortzen dituzte.

Aztergaia: hidrolizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hidrolizatu (eta hidrolisatu) 4: J. Jauregi ("Tarte sinaptikoan aurkitzen dira transmisorea hidrolisatuko duten entzimak"), I. Irazabalbeitia ("Aminak, berriz, erraztasun handiz hidrolisatzen dira"), UZEI ("Plasman agertzen den proteina [...] tronbinaren eraginez hidrolizatua eta polimerizatua gertatzen da"), BiolGeol/DBHO ("Landare-zeluletako almidoia [...] maltosan eta glukosa-unitateetan hidrolizatzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hidrolizatu : HiztEn (hidrolisia gertatu edo gertarazi), LurE (hidrolisia egin), Euskalterm 3 (ad. eta iz.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hidrolizatu : ElhHizt (Kim.), EskolaHE (hidrolisia egin) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hidroliza, hidrolizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

hidrologia
iz. Lurreko urak eta beren propietateak aztertzen dituen zientzia. Zaragozako Unibertsitateko Hidrologia katedraduna. Hidrologia-planaren kontra eginiko txostena.

Aztergaia: hidrologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: hidrología.

hidrologiko
adj. Hidrologiarena, hidrologiari dagokiona. Ikerketa hidrologikoak.

Aztergaia: hidrologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

hidropesia
iz. med. Gorputzeko barrunbe edo ehun batean likidoa pilatzea. Ik. edema. Han zegoela, zangoak eta belaunak handitzen hasi zitzaizkion hidropesiagatik, eta larriki gaixotu zen. Umeak lau urte zeramatzan hidropesiak jota.

Aztergaia: hidropesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hidrosfera
iz. Lurreko ur masa, lurgaineko eta lurpeko urak barne. Uraren erresumari hidrosfera deritzo, eta ozeanoek osatzen dute ia-ia osorik. Atmosfera, litosfera eta hidrosfera.

Aztergaia: hidrosfera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
hidrostatika
iz. fis. Mekanikaren alorra, geldirik dauden isurkarien oreka-egoera aztertzen duena.

Aztergaia: hidrostatika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fis.

hidrostatiko
adj. fis. Hidrostatikarena, hidrostatikari dagokiona; geldirik dauden isurkariei dagokiena. Presio hidrostatikoa.

Aztergaia: hidrostatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

hidrotermal
1 adj. geol. Ur termalen eraginez sortu dena. Itsas hondoko tximinia hidrotermalak ezagutzeak plaken tektonikaren teoria osatzen lagundu du.
2 adj. Ur termalena, ur termala duena. Zor horren zati handi bat igerilekuak eta haren osagarri gisa eraikitako zentro hidrotermalak sortzen dute.

Aztergaia: hidrotermal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): hidrotermal 28: Elhuyar 20, Berria 6, EiTB, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: hidrotermal 26, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: hidrotermal.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu hidrotermal formarik aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Aski nazioarteko forma da, eta onartzekoa. Adierak bereizi beharko dira. Batetik, Geol. markakoa (tximinia hidrotermal) eta, bestetik, osasunaren munduarekin edo lotutakoa (zentro hidrotermal).

hidroxido
iz. Metal bat OH multzoarekin batuz eratzen den gai konposatua. Ia metal guztiak konposatu gisa daude naturan, adibidez, oxido, hidroxido, karbonato, silikato, sulfuro eta sulfato gisa.

Aztergaia: hidroxido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

hidroxilo
iz. kim. Hidrogeno atomo batez eta oxigeno atomo batez osaturiko erradikal kimikoa, alkoholen, hidroxidoen eta beste hainbat gai konposaturen osagai dena. Hidroxilo erradikala oso erreaktiboa da eta zelulako edozein konposatu organiko oxida dezake berehalakoan.

Aztergaia: hidroxilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

hidrozoo
1 iz. Hydrozoa klaseko animalia, ur gazi edo gezetan, bakarka edo koloniak eratuz bizi dena, eskuarki, belaunaldi sexualen (polipo eran) eta asexualen (marmoka eran) txandakatzea izaten duena.
2 iz. pl. Animalia horiek osatzen duten klasea.

Aztergaia: hidrozoo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hidruro
iz. Osagaitzat hidrogenoa eta beste edozein metal edo ez-metal dituen gai konposatua. Hidruroa lortzeko oso metal astunekin konbinatu behar da hidrogenoa.

Aztergaia: hidruro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-uro Kim.

hiena
iz. Afrikako eta Asiako ugaztun haragijalea, gautarra, txakurraren antza duena (Hyaeninae subfam.). Nola bizi elkarrekin hiena eta txakurra, aberatsa eta behartsua?

Aztergaia: hiena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Subfam. Hyaeninae.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Subfam. Hyaeninae.

hierarkia
1 iz. Erakunde edo talde baten mailakako antolaketa; multzo baten osagaien mailakako hurrenkera. Hierarkiaren goren mailan. Eskubideen hierarkia.
2 iz. Hierarkiaren arabera antolatutako erakunde edo talde bateko maila gorenean dagoen pertsona edo pertsona multzoa. Hierarkiaren erabakia.

Aztergaia: hierarkia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
hierarkiko
adj. Hierarkiarena, hierarkiari dagokiona. Egitura hierarkikoetan oinarritutako gizarte feudala.

Aztergaia: hierarkiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hierarkia, hierarkiko".

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

hierarkizatu, hierarkiza, hierarkizatzen
du ad. Hierarkia jakin baten arabera antolatu. Guztia aldi berean idaztea ezinezkoa denez, ideiak banatu, hierarkizatu eta ordenan jarri behar dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Egitura hierarkizatua. Gizarte hierarkizatuetan bezala.

Aztergaia: hierarkizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hierarkiko 1, Gç [galdera-markarekin emana OEH argitaratuan]: "Othoitzten zaitugu zure Relijione Sainduan konserbatzeaz, zure Pontife handiena eta elizan diren Hierarkiko Ordena gustiak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hierarkiko 9 jaso dira: J. Ortiz de Urbina; UZEI 2; J. Kalzada; Demografia 1986; K. Fernandez 2; J.L. Agote; Elhuyar; hierarkikoki 1: J. Jauregi; hierarkizatu 8: Biztanleria 1987; UZEI 3; Azurm; Lantziri; Elhuyar; J.M. Iturralde; jerarkizatu 1: SEIE; hierarkizazio 4:cf. infra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hierarka : HiztEn; hierarkhizagarri : DFrec 1; hierarkikeria : Euskalterm 1; hierarkiko : HiztEn; Euskalterm 13; hierarkikotasun : Euskalterm 1; hierarkikotu : Euskalterm 1; hierarkikotze : Euskalterm 1; hierarkismo : Euskalterm 1; hierarkizatu : AB38 1; HiztEn; Euskalterm 2; hierarkizazio : cf. infra // Ez ditugu aurkitu ap. AB50; LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hierarka , hierarkiko , hierarkizatu : ElhHizt; HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt; EskolaHE; Lur EF/FE eta EG/CE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA; PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hierarkiza, hierarkizatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

hierarkizazio
iz. Hierarkizatzea. Alderdiaren hierarkizazioari kontra eginez. Hierarkizazio horren jatorria, sexuaren araberako jokaera-estereotipoan dago.

Aztergaia: hierarkizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hierarkizazio (eta iherarkizazio, h. irudi) 4: J.M. Zabaleta ("Aurreko puntuan aipatu dudan hierarkizazio irudi hori bera baliatuz"), K. Olaetxea ("Espazioaren arkeologiak bultzaturiko kokapenen iherarkizazioari buruzko ikerketak"), J. Agirreazkuenaga ("Hierarkizazioa/Barne-funtzioa"), Argi idazteko ("Testuaren egitura bere osoan aztertu eta ideien hierarkizazioa eta nagusitasun/menpekotasun erlazioa garbiago ikusi ahal izango dugu"); jerarkizazio 1, P. Salaberri ("Ezaguna da baliabideen artean nolabaiteko mailakatze edo jerarkizazioak egin ohi zirela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hierarkizazio : AB38 1, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): hiérarchisation; en (Collins): hierarchical structuring, arranging in order (of importance) // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell, L. Ambruzzi), de (Langenscheidts).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

hieratiko
1 adj. Sentimendurik ez mugimendurik adierazten ez duena. Jarrera hieratikoa. Aurpegi hieratikoa. Erdi Aroko lehenengo tailuetan irudi hieratiko gisa ageri da Andre Maria.
2 adj. Idazkerez mintzatuz, antzinako egiptoarren idazkera hieroglifikoaren estilizaziotik sortu zena, papiro gainean idazteko gehien erabili zena. XIII. dinastiako testua, idazkera hieratikoz papiro batean idatzia.

Aztergaia: hieratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

hieroglifiko
adj. Hieroglifoz osatua; iluna. Idazkera hieroglifikoa.

Aztergaia: hieroglifiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

izond. erreferentziala dateke, jatorriz; baina forma hori, eta ez oinarriko izena, da gure artean ezaguna eta erabilia, prentsan eta.

hieroglifo
1 iz. Egiptoko idazkera zaharrenetako ikurra. Balio ideografikoa duen hieroglifoa.
2 iz. Ikur ulergaitza.

Aztergaia: hieroglifo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

hies
iz. med. Giza immunoeskasiaren birusak eraginiko egoera klinikoa. Hiesak erasanda hil zen, gazterik. Hiesaren birusa.

Aztergaia: hies

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

hiesdun
adj./iz. med. Hiesa duena. Guraso hiesdunen seme-alabak.

Aztergaia: hiesdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "hiesdun. Hiesa daukana".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Med.

hifa
iz. mikol. Onddoen mizelioa osatzen duten harizpi mikroskopikoetako bakoitza. Onddoaren hifak kizkurtu egiten direlako esaten zaio circinatum onddo horri.

Aztergaia: hifa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh65 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 64; ETC: 256.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: hifa iz. (Bot.) (Mikol.) hifa, Adorez: hifa: iz. (Bot.) hifa, Labayru: hifa 1s.f. Mic. hifa; NolaErran: 0 / Euskalterm: hifa (Biol. hifa begetatibo, hifa begiztasun, hifa eskeletiko, hifa generatibo, hifa heterokariotiko…)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mikol.

higadura
1 iz. Urak, haizeak eta kideko elementuek lurrazalean eragiten duten higatzea. Higadura-zikloa. Itsasoak eragindako higadura.
2 iz. Higatzea. Denboraren higaduratik libratzerik ez badut ere.

Aztergaia: higadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higakor
adj. g. er. Higatzeko joera duena, erraz higatzen dena.

Aztergaia: higakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

behin jaso da OEHn (TB 1828koa), baina sistemaren araberako eratorria da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

higanatu, higana/higanatu, higanatzen
da ad. Hireganatu. Higana laster nintzakek pozik; ai, baina zelan higanatu ni?

Aztergaia: higanatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higanatu, higana(tu), higanatzen. da ad.

higanot
iz. Frantziako Erresumako XVI-XVIII. mendeetako kalbinista. Leizarragak, bera higanota izan arren, ez zion Andre Mariari harako itsuskeria ezarriko.

Aztergaia: higanot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ala higanaut? Nik neuk klasikoetan bigarren forma ikusi dut beti" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  higanaut proposatu du.

 - [E115]:  higanaut Zub.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian erabaki zen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzuliko higanot (forma bakarra aski da euskara batuan).

higatu, higa, higatzen
1 da/du ad. Zerbaitek, erabiltzearen ondorioz, berritan zituen nolakotasunak galdu; erabileraz hondatu. Ik. histu. Soineko maiz erabilia laster higatzen da. Burdina bera ere higatzen da emeki-emeki. Etxean egon balira ez zituzten zapatak higatuko eta hartu zuten akidura hartuko debalde. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Soineko histu eta higatuak.
2 da/du ad. (Osasunaz, biziaz, edertasunaz edo kideko gauza abstraktuez mintzatuz). Aspaldi honetan osasuna higatua zuen. Zure edertasun ezin higatuzkoa. Lurralde bero hezeetan bere bizia higatzen. Lan gehiegiak adinak antzo higatzen du. Gazterik hil zen, lanak higatua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hitz higatuak.
3 da/du ad. Ahitu. Fedea hedatzen higatu zituen bere indarrak. Aitoren semeek maite, gerlari handia, berrogeita lau urtez higatu bizia.
4 da/du ad. Uraren, haizearen edo kideko elementuen eraginez, lurrazala gutxika-gutxika deseginez joan. Lurrazala fina da, urteen poderioz higatua.

Esaera zaharrak

Ganibetak geztera higatzen, eta gezterak ganibeta. Zintzarri mihigabea holtzean higa.

Aztergaia: higatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higatu, higa, higatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

higatu, higa, higatzen.

higatzaile
iz./adj. Higatzen duena. Amodioa, gauza tristea, bihotzen higatzailea. Ene semea zapata-higatzaile handia da.

Aztergaia: higatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higialdi
iz. Higitzea; zerbait higitzen den aldia. Gora eta beherako higialdietan.

Aztergaia: higialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-gi+a-.

higiarazi, higiaraz, higiarazten
du ad. Higitzera behartu. Errota hori higiarazten duen ura.

Aztergaia: higiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higiarazi, higiaraz, higiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

higiarazi, higiaraz, higiarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-gi+a-.

higibera
adj. Higikorra. Ur higiberen azpian.

Aztergaia: higibera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bera/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

higikorra.

higidura
iz. Higitzea, gauza baten egongune aldaketa. Ik. mugida; mugimendu. Izarren higidura. Higidura lasterra.
Azpisarrerak

Aztergaia: higidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Jatorrizko forma

mugimendu, higidura.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

higidura-kantitate.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  higidura-kantitate edo higidura kantitate. 1- Zerrendatik kendu egitea. || 1- Teknizismoa da ("higidura erlatibo", "higidura periodiko" edota "higidura zuzen" diran bezalakoxeak)

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Onartu egin da ohargilearen eskabidea, eta ez da oraingoz azpisarrerarik aipatuko.

higidura browndar
iz. fis. Fluido batean suspentsioan dauden partikulek duten zorizko higidura.
Loturak
higiene
iz. Osasuna zaintzeko eta hobetzeko printzipioen eta ariketen multzoa. Ik. garbitasun. Higienea eta infekzioen kontrola etorri ziren hemeretzigarren mendean. Higiene faltagatik. Higiene arazoak. Higiene eta osasun egoera txarrean.

Aztergaia: higiene

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

higiene (Vill); hijiene (Kk, Arti), hijieniko (Kk); papel ijieniko (SM).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

higiene 32, higieniko 2, higienista 1; hijiene 1, paper hijieniko 1: denak EB-EgAs.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

higiene, (osasunbide).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

higieniko
adj. Higienearena, higieneari dagokiona. Alde higienikoak eta ekonomikoak kontuan hartuz.
Azpisarrerak

Aztergaia: higieniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higienista
iz. Higiene gaietan eta higiene teorien aplikazioan aditua den pertsona. Mediku higienista. Teoria higienistak. XVIII. eta XIX. mendeetako higienistak.

Aztergaia: higienista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

higienista 1, A. Artiñano ("Sailak hauek dira: terapeuta, pediatra, higienista eta odontologoa"); cf. izond. ap. I. Galarraga ("ongi ikus dezakegu soilki Silvestre Perezen Planoa egokitzen zaiola zehaz-mehatz geografiari, gainerakoek orientabide higienista eta idealari atxikitzen zaizkio").

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "higiene († hijiene), higieniko, higienista".

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

higiezin
1 adj. Ezin higituzkoa. Ik. higigaitz. Harkaitz higiezinaren gainean.
2 adj./iz. Ondasunez mintzatuz, leku batetik bestera higi edo eraman ez daitekeena (adibidez, lurrak eta eraikinak). Ondasun higigarriak eta higiezinak. Ondasun higiezinen gaineko zerga. Higiezinen merkatua.

Aztergaia: higiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-gi+e-.

higigaitz
adj. Ia higiezina. Errotako harri higigaitza.

Aztergaia: higigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-gi+g-.

higigarri
1 adj. Higi daitekeena. Itsaspekoak, kanpoaldean, olatuen indarra baliatzea ahalbidetzen duen hegal higigarri multzo bat du.
2 adj. Ondasunez mintzatuz, higiezina ez bezala, leku batetik bestera higi edo eraman daitekeena. Ondasun higigarriak eta higiezinak.

Aztergaia: higigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "higigarri / Balore higigarrien titular: Titular de valores mobiliarios; Higigarrien kapital: Capital mobiliario; Higigarrietako inbertsio: Inversión mobiliaria".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

higika
adb. Higituz. Bi begi bizi beti higika dabilzkio.

Aztergaia: higika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka aditzekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

higituz.

higikari
1 adj. Higitzen dena, higikorra.
2 iz. fis. Higitzen ari den gorputza. Higikari baten ibilbidea.

Aztergaia: higikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higikera
iz. Higitzeko modua. Izarrek bi higikera dituzte: bata, bere ardatzean biraka, (...).

Aztergaia: higikera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

(h)igikera : Gazt MusIx, Zait Plat; MEIG IX; igiera : Gazt MusIx.

higikor
adj. Higitzeko joera duena. Ik. mugikor. Adar higikorretan. Aldakorra da gogoa, higikorra, berez, nahimena. Uraren ispilu higikorrera begira. Hondar higikorretatik urruti.

Aztergaia: higikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higikortasun
iz. Higikorra denaren nolakotasuna. Ik. mugikortasun. Koralak itsasoko arroka bati loturik ematen du denbora, ez du inolako higikortasunik, eta sortu den lekuan iraun beharko du bizi den artean.

Aztergaia: higikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:43 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

higimen
iz. Higitzeko ahalmena. Higimenik ez duten izakiak.

Aztergaia: higimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higitu, higi, higitzen
1 da/du ad. Zerbait edo norbait egongunez edo kokalekuz aldatu. Ik. mugitu. Goazen, higi gaitezen. Ez dadila etxetik higi. Zangoak estekaturik, ezin zitekeen higi. Baina nork higi harri handia? Ez zituen higitu bere begiak. Dagoen tokitik higitu gabe. Ez da higitzetik gelditzen.
2 du ad. Aritzera bultzatu. Kristauen bihotzak higitzeko. Haren etsenpluak prestu izatera higituko zaitu.

Aztergaia: higitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higitu, higi, higitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

higitu, higi, higitzen.

higitzaile
adj./iz. Higitzen duena. Indar edo kausa higitzaile ezezagunek mugituriko gorputzen mugimendua. O, izarren higitzaile handia!

Aztergaia: higitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higitze
iz. Zerbait edo norbait egongunez edo kokalekuz aldatzea. Ik. higidura. Ikusi al du norbaitek sekula arbolen higitzea baino higitze liluragarriagorik?

Aztergaia: higitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

higuin
1 iz. Norbaiti, batere gogoko ez duen edo pairagaitza gertatzen zaion zerbaitek edo norbaitek eragiten dion atzerakuntzazko sentipen bizia. Ik. nazka; narda. Baserriari higuina hartu zion. Bihotz askotan erlijioarenganako higuina erein zuten.
2 adj. Ipar. eta naf. Higuingarria. Bizio higuin horretatik sortzen diren kalteak.

Aztergaia: higuin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: higuin izan. du ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

higuin izan.

higuin izan
du ad.-lok. Atzerakuntza-sentipen bizia izan. Ik. higuindu. Higuin dut txerrikia. Higuin ditu haragiaren gutizia lohiak. Bekatuari ihes egiten zaio, berez higuin diren gauzei bezala. || Elkarri dioten higuin bizia.

Aztergaia: higuin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: du ad.

higuina eman
ad.-lok. Atzerakuntza-sentipen bizia eragin. Edari mingots, higuina ematen dutenak. Benetan, jasangaitza zait, higuina ematen dit. || Hori pentsatzeak nazka eta higuinik biziena ematen dio. Ez dit ezerk gorroto eta higuin gehiago ematen nekazari ardozaleegiak baino.

Aztergaia: higuina eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-07-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: HIGUIN(A) EMAN (V-gip). Dar asco; producir repugnancia. "Igúiña emon, causar aversión" Iz ArOñ. "Pepinuak iguiña emoten dost" Elexp Berg. Nori emango ez dio igui alako konserba euli ito ta atsituz beteak? Mg CC 231. Edaari mingotx ta iguina emoten dabeenak. Mg CO 94. Marxen gaikeri (materialismo) zarpallak de los Rios-i iguin emoten dautso. Eguzk GizAuz 78. Higuina ematen zion amari. Osk Kurl 37. Sekretu-gordetzeak iguin ematen didalako. Berron Kijote 184. Gaur izena entzutiak iguin emoten daust. Gerrika 282

adib: higuin 1 iz. Norbaiti, batere gogoko ez duen edo pairagaitza gertatzen zaion zerbaitek edo norbaitek eragiten dion atzerakuntzazko sentipen bizia. Ik. nazka; narda. Baserriari higuina hartu zion. Edari mingots, higuina ematen dutenak.

higuina eman 5: Berria 4 (“Benetan, jasangaitza zait, higuina ematen dit; niregatik, uztazue”), EiTB (“Frizerri higuina emango lioke zurekin elkartzeko ideiak berak ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

higuin eman 1, Piarres Xarriton (“Loriak ez dio higuin ematen Arrazoiari, baina, hartarik sor daiteke”); higuina eman 15: Berria (“Ez naiz horretan sartuko: higuina ematen didate gazteen ekimenak instituzionalizatu nahi dituzten agintari guztiek”), Juan Garzia 2 (“Egia esatera, Hendrik ez zitzaidan sekula gustatu: lauretatik, hura zen gutxien gustatzen zitzaidana; une haietan, baina, berebat beldurra, amorrua eta higuina ematen zidan”), Lopez de Arana (“Nolanahi ere, eztabaidek higuina ematen didate”), Javi Cillero (“ez zuen saiakera libururik irakurtzen, Senekaren odolustearen ondorengoa bazen; ez zuen pentsamendu biguneko liburuxkarik irakurtzen, eta higuina ematen zioten bestelako pentsamenduek; ez zuen bidaia libururik irakurtzen, inperialista hutsak zirelakoan”), Joan Mari Irigoien (“Narda eta higuina eman zidan amak eta zerbait erraitekotan ere egon nintzen... baina ez zen oraino ene ordua...”), Koldo Izagirre 2 (“Himno guztiek, baita metalik gabe gaitaz jotakoek ere, higuina eman diezazuketen arren, segur naiz hunkitu eginen zaituela alargun horren fiertasun xaloak”), Joxean Agirre (“Neuri bederen, denboraren amaraunak estali dituen hondakin horiek higuina ematen didate”), Juan Martin Elexpuru (“Higuina eman zidan egoera hark, eta langintza lehenbailehen amaitzea erabaki nuen”), Elizen arteko Biblia (“badakizu higuina ematen didana erdaingabeekin eta edozein arrotzekin ezkontzeak”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Beste teknika batzuk ere aditu izan nizkien koadrilakoei, baina ez nengoen oso seguru, eta higuina ematen zidaten, egia esan”), Asisko Frantzizko (“higuina ematen zioten maukek, amorrua txanoak, eta haren luzera eta laztasuna jasan ezineko zama iruditzen zitzaizkion”), Jon Muñoz (“Alemanez josita zegoan Paris, eta higuina ematen zidaan horrek”), Jasone Osoro (“Higuina ematen zigun”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, nazka eman bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa higuin sarreran.

higuinaldi
iz. Higuinezko aldia. Imajinatze hutsak eragindako gorputz osoaren astinaldi (eta zergatik ez, higuinaldi) baten ondoren.

Aztergaia: higuinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua
higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten
du ad. Higuintzera behartu. Betetasunak higuinarazi digu gozoa. Eskolan arbasoen hizkuntza higuinarazten zieten.

Aztergaia: higuinarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

higuinarazi, higuinaraz, higuinarazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-.

higuindu, higuin/higuindu, higuintzen
1 du ad. Gorrotatu. Higuin dezagun bekatua. Nola higuinduko dugu Jesusek maitatu zuen lana? Higuintzen dut neure burua. Eta munduak higuindu gaitu, munduarenak ez garelako.
2 du ad. Higuina eman. Bere hitz leun gezurrezkoez higuindu gaitu betiko. Okitu eta higuindu egiten nau hori entzuteak.
3 da ad. Nazkatu. Orduantxe higuindu nintzen betiko. Hirietako bizitzaz higuindurik egon.

Esaera zaharrak

Txiroak arlotea higuin.

Aztergaia: higuindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1995-01-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

higuindu, higuin(du), higuintzen. du eta da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

higuindu, higuin(du), higuintzen.

higuingarri
adj. Higuina eragiten duena; gorrotagarria. Ik. nazkagarri; higuin 2. Usain txarreko piztia higuingarriak. Edari higuingarri bat. Higuingarri zait hari musu bat ematea. Bizimodu hau higuingarria da. Etsai higuingarrien mendean. Eskoletatik erlijioa kendu duen lege higuingarria.

Aztergaia: higuingarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1995-01-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+g-.

higuingarritasun
iz. Higuingarria denaren nolakotasuna.

Aztergaia: higuingarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

erabili gabea da, baina sistemaren araberakoa.

higuintza
iz. g. g. er. Higuina, nazka. Bekatuaren higuintza. Zuretzat higuintzarik baizen ez dutenei. Munduaren alderako higuintza santu batez. Bere buruaren kontrako higuintza. Higuintza itsu bat erregetasunari buruz. Higuintza hartu.

Aztergaia: higuintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

higuina, nazka.

higuintze
iz. Higuina hartzea, nazkatzea. Jainkoaren zerbitzuan ez da asetzerik eta ez higuintzerik.

Aztergaia: higuintze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

hihaur
izord. Ipar. hi izenordainaren era indartua. (-r- bakunarekin). (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. heu; herori. Madarikatua hihaur ere! Hartan kondenatzen dukek hihaurek heure burua. Gaztetasuna hihauri joan baitzaik segur.

Esaera zaharrak

Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena.

Aztergaia: hihaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-01-26 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. hi izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatika Batzordeari dagokio argibideak eskaintzea.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.