Euskaltzaindiaren Hiztegia

53 emaitza gehi bilaketarentzat - [1 - 53] bistaratzen.

gehi
mat. Batuketa adierazteko erabiltzen den hitza. 5 gehi 7 berdin 12.

Aztergaia: gehi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'eragiketa sinboloaren deitura'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hau ez da "hitz" bat, ezin deklinatuzkoa baita, ikastola giroan inperatibo batetik sortua izanik. Zeinu baten izena bada, nola esan, adibidez erdarazko "quita de la ecuación ese más y pon un menos"? Ken ezazu ekuaziotik *gehi hori eta ipini *ken bat? Zer da *gehia, *kena, *biderra eta *zatia ? Eta ez gaitezen engaina, azken hau ez da zati-a, *zati (ezazu)-a baizik. / Nik aspaldi proposatu nituen plus, minus, inter eta per aseptikoak, deklinatzeko inolako problemarik ez dakartenak, ez zenbaki negatiboekin ez eta gradu, musikarekin edo neurriekin ere: minus bost, minus zazpi gradu, 5 per 4 konpasak, oholaren neurria hiru per lau per zazpi da (3x4x7). Eta zenbaki negatiboekin behintzat horrela esaten da: -8 = minus zortzi" (1995-06-16)

gehiago
1 zenbtz. asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien konparatibozko era. (Izen sintagma bati dagokiola, haren eskuinean; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu). Ik. areago; haboro. Anton. gutxiago. Diru asko, diru gehiago. Etxe berri gehiago erosi ditu. Gogo gehiago agertzen dute orain. Urrats bat gehiago. Denbora gehiago behar du. Lo gehiago egin. Han eta leku gehiagotan. Arreta gehiagoz zaindu.
2 zenbtz. (Izenordain zehaztugabe bati edo galdetzaile bati dagokiola, 'aipatzen denaz beste' adierarekin). Ik. beste1 2. Zerbait gehiago. Ez naizela ezer gehiagoren jabe. Zer gehiago egin dezakezu? Beste zenbat gehiagori ere ez ote die esan? Eta nork gehiago?
3 zenbtz. (Izen sintagma ezabaturik). Diru asko zuen eta orain gehiago du. Beti gehiago nahi du. Markiegik eta beste gehiagok. Ez zuen gehiagoren beharrik. Ez nazazula gehiagotara hertsa. Horretarako eta gehiagotarako gai da. Inoiz baino gehiagoren eske.
4 adb. Orain lau aldiz gehiago balio du. Beharrezkoak ditugu, gero eta gehiago, erdaratiko hitzak. Denok, nork gehiago, nork gutxiago, aldatzen dugu hizkuntza.
5 zenbtz. (Desberdintasunezko erkaketako bi alderdiak agertzen direla). Zuk baino diru gehiago dut. Animalia batzuek gehiago irauten dute beste batzuek baino.
6 adb. Aurrerantzean. (Ezezko esaldietan). Ik. berriz 1; berriro 1. Ez zaio gehiago ahaztuko. Ez nire aurrean gehiago jar. Ez zuen gehiago Ama Birjina ikusi. || Ipar. Aita-amek, aita-ama bilakatu direnetik, ez dakite gehiago zer den amodioa. Gehiago ez zuen nehork kasurik egiten.

Esaera zaharrak

Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino.

Aztergaia: gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: are gehiago, ezin gehiagoan, gehiagoko(rik) gabe, gehiagorik, gehiagotan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gehiago dena , gehiago gabe , gehiago izan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

are gehiago, gehiagorik, ezin gehiagoan; gehiagotan; ik. erabilia den gehiagoko gabe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gehiago ere (‘batez ere, gehienbat’, esaterako: ‘elizaz ezkonduko gara, gurasoengatik gehiago ere’).

 - [E409]:  Gehitxoago azpisarrera sartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak onartu dira, baina bestelako formarik ez da orain erantsiko (gehitxoago, berriz, arauak jasoa du sarrera gisa).

gehiago dena
lok. Are gehiago. Gehiago dena, egia ez da holakoa. Ez dute deusik ordaintzen eta, gehiago dena, ez omen dute legez deusik ordaintzen ahal. || Onetsia, eta oraindik gehiago dena, ederretsia.

Aztergaia: gehiago dena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiago sarrerari dagokion azpisarrera.

gehiago ezin
1 adj. Gorena, ezin hobea. Jaunaren amodio gehiago ezina.
2 iz. Zerbait gehiago egiteko ezintasuna. Gehiago ezinaren amorruz.

Aztergaia: gehiago ezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEHIAGO EZIN a) Supremo, mayor imposible. Jaunaren amoriyo / geiago eziña. Echag 65. Biotz barrengo poza / geiago eziña. Ib. 129. Jendetasunean geiago-eziña, oparotasunean neurri-gabea. Berron Kijote 150. b) (Uso sust.). Imposibilidad de hacer más. Geiago eziñaren amorruz, ontzi-lagunak doi-doi biurtu zirala. Anab Poli 66. Geiago-ezin baten esian urratu gaitezan arte. Gand Elorri 148. c) (Uso adv.). En grado sumo. v. EZIN GEHIAGO (s.v. 1 ezin). Harma lanjerosa da geiago ezina. Xa Odol 136

gehiago ezin 1, Karmel (“Erretiratu egin zen; gaixotasunak edo gehiago ezinak erretirora eraman zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehiago ezin 1, Aingeru Epaltza (“Nik nahi baino gutiagotan, bistan da; horien maiztasuna areagotzeko komenigarritasunaz lotzen nintzaionean, "egun inspiratuak" zirelakoan zuritzen zuen gehiago ezina”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aski liteke azpiadiera gisa jasotzea gehiago 2 adieran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Azpiadiera gisa jasotzekoa gehiago sarreran.

gehiago ezinean
adb. Ezin gehiago, ezin gehiagoan. Alferrik da esatea osoro eta gehiago ezinean maitatzen dituztela euren umeak.

Aztergaia: gehiago ezinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEHIAGO EZINEAN En grado sumo, más imposible. Alperrik da esatea osoro ta geiago eziñean maitetuten dituela euren umeak. Ag Kr 107. Len bere maite, oin bere maite / Zaitu geiau eziñian. Enb 151 Con todas sus fuerzas, al límite de sus fuerzas. Kolpe aiek guztiak jasan bear geiago eziñean. Anab Aprika 62. Geiago eziñean ari zala [igitzen]. Ib. 31

gehiago ezinean 1, Karmel (“lana ezustean galtzen bat-batean, gehiago ezinean etsi beharrean…”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehiago ezinean 3: Berria (“Beste batzuk bidean galdu ziren: gehiago ezinean hil ziren, edo etsaiak hil zituen, edo nork bere buruaz beste egin zuen”), Josu Zabaleta (“Iheslaria, gehiago ezinean eta beldurrak herbaldurik, erortzear zen ia; horretan ahuntzak zaintzen ari zen haur bat etorri zen, zigor batekin, eta giza piztia nardagarri hari joka eraso zion”), Ramon Saizarbitoria (“Beti zetorkion gogora egun hura, gerra amaitu eta askoz geroago - hamar urte bai, berrogeita hamarrean edo -, berak jada hogeita hamalau edo hogeita hamabost urte inguru zituela, gehiago ezinean, eta baita besterik ezinean ere, Etxe Maitera inguratu zen eguna, jakin beharra baitzuen emakume batek onar ote zezakeen gabezia hura”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Aski liteke azpiadiera gisa jasotzea ezinean azpisarreran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Azpiadiera gisa jasotzekoa ezinean azpisarreran.

gehiago gabe
Gehiagoko gabe. Gehiago gabe, andrearen esan hutsarekin, Jose ziegan sartu zuten.

Aztergaia: gehiago gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiago sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gehiagoko gabe (arautua izateaz gain, erabiliagoa dela adierazi nahi da, definitzaile gisa aipatzean).

gehiago izan
ad.-lok. Hobea izan, maila garaiagokoa izan. Ik. gutxiago izan. Garai horretan edozein euskaltzale da ni baino gehiago. Ni bezainbat edo gehiago ziren pertsonak.

Aztergaia: gehiago izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiago sarrerari dagokion azpisarrera.

gehiagoko
adj. Gehiagoko edo gutxiagoko neurrian. Hori baino gehiagoko buruhausterik badugu. Gehiagoko xehetasunetan sartu gabe. || Balio gehiagoko lana. Ezin gehiagoko poza.
Loturak

Aztergaia: gehiagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

gehiagoko iz.ak jaso ditugu hemen, ez izlag. eta izond.ak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ge(h)iagoko 18: G 1 (Munita: "Guzti-guztia eta gehiago piñuak eman zuan, eta geiagoko orrekin [...] erloju jator bat ipintzeko asmoa artu zan"); IE 17 (Harb 3: "Gehiagokoez orai ez minzatzea gatik", "Susana falso testimoniotik [libratu zuen] berze gehiagokoekin", "Baina hauk eta gehiagokoak liburua ez sobera handitzea gatik utzten ditut"; Ax 2: "Emaiten deraue aberatsei beretzat behar duten baiño gehiago, gehiagoko hura probetara parti dezaten amoreakgatik", "Behar du [...] hala beztitu eta ez gehiago. Zeren gehiagokoaz desohoratzenago du bere burua, ohoratzen baiño"; Lg II: "Ez da egia ez darotzudala gehiagokorik agindu?"; HU 2, adib.: "Bertzek baino goraxago eta bizixago behar-bada, bainan gehiagokorik ez"; JE Ber 2, adib.: "Donostian, holetan, bertzela dabiltza gauzak eta gehiagokoak dira"; Barb 3, adib.: "Horren ordaintzekoa balinbadugu ere, ez dugu, zorigaitzez, gehiagokorik"; Ox: "Dritxolariak behar duen ozarkeria doi hura; gehiagokorik ez"; Zerb IxtS 2, adib.: "Gehiagokorik pairatu gabe"; StPierre: "Etzuketela hortan gehiagokorik atera"); Ik. OEH argitaratuan gainera Zby Pel: "Zer egin ziniro gehiagokorik orai enetzat?"; gehiagoko(rik) gabe (eta aldaerak) 51: B 42 (fB Ic II 7, adib.: "Zure aragizko pekatu-guriak, geijagoko bagarik, ez deutsa inori kastidadia galdu eragiten"; Ur MarIl: "Geijagoko baga neskatillatxu onek baxerritar ezer ez egijan bat"; Ag 8, adib.: "Geiagoko barik io buruan"; A BeinB: "Kaltzerpetik oratuaz geiagoko baga, garraisika ta alarauka asi zan"; Itz Azal: "Irazean edo geiagoko bagarik"; Otx 3, adib.: "geiagoko barik zaldi ganera igon"; Eguzk GizAuz 3, adib.: "Gizartekeri, baltsakeri ta abar, gaberik goizera, geiagoko barik etorri ete dira?"; Erkiag 7, adib.: "Baiña zerbaiten truke, ez geiagoko barik"; Bilbao IpuiB 8, adib.: "emen itxiten nozue geiagoko barik"; SM Zirik 2, adib.: "ixil-ixillik danak entzun zitxuan ta geiagoko barik juan zan bere errekaura"; Alzola Atalak: "Eta geiagoko barik, emen amaitzen dogu gaurkoan"); G 5 (Zab Gabon: "Eta geiagoko bage artu zuan [...] solomo ederra"; Ag G: "geiagoko gabe, sartu zan sukaldera patxada osoan"; Urruz Zer: "Eta geiagoko gabe preso?"; Berron Kijote: "Geiagokorik gabe, bere lantzoia tinkaturik ekin zion"), IE 4 (Hb Egia: "Badu minik aski, gehiagokorik gabe"; Barb Sup 2, adib.: "Eta hantxet, gehiagokorik gabe, makilka berehala hasi ziren"; Xa Odol: "Jainkoari eskerrak hortan gelditurik: / geiagokorik gabe bi erhi mozturik"); Ik. OEH argitaratuan gainera Prop 1897: "Benedikatu nuen, eta gehiagokorik gabe jarraiki nintzaion ene urhats bideari", eta aipatuak: A Ezale, Enb; geiagoko izan G 1: Izt C ("Eta oraindik ere geiagokoa dana, egunik euritsuenetan ere gordetzen dau bere neurri din diñakoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ge(h)iagoko 3, IE-EB (Lander: "ez diozkala gehiagoko dituzken euskal-hitzak atheratuko"; Jnn Bihotz-2: "gehiagokorik zer egin zezaken?"; XArb: "Nahiago dut gehiagokorik erran gabe gelditu"); ge(h)iagoko(rik) gabe (eta barik) 9: B 3 (Ag Kr: "Baña zelan geiagoko barik?"; Bilbao IpuiB OEHko testuinguru berean; J. Garitaonaindia: "paparrean eskegita eroateak bakarrik, geiagoko barik, salbauko ez gaituana"); G 1 (Alt LB: "geiagoko gabe, iritxi ziran"), IE 4 (Barb OEHko testuinguru bera; B. Mendisco: "gehiagokorik gabe, agurtzen zaituztet"; Xa Odol OEHko testuinguru bera; Herr 1989: "bururatzen da partida gehiagokorik gabe"); EB 1 (E. Larre: "gehiagokorik gabe barrika baten gainerat igan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gehiagoko : DFrec 9 (guztiak izlag.), AB38 3 (hauetan g. abiadura 'máxima velocidad'; gero eta g. 'progresivo'), AB50 3 (2 'adicional', 1 'subasta'), Euskalterm 9 (guztiak izlag.) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gehiagoko : DRA ('superior'); gehiagoko gabe , barik : PMuj DVC (sin más ni más) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ago-ko (cf. aurreragoko).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gehiagoko xehetasunetan sartu gabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hau ez al da librea? Cf., adibidez, bera baino handiagoko bizikleta erosi zuen edo mendia bezain azkarreko fede baten etsenplua eman daukute.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldearen proposamena (libre samarra izan liteke, baina ez da ohargileak aipatzen dituenen pare-parekoa, horien parekoa "Salomon baino gehiagoko bat" perpausekoa baita).

gehiagoko(rik) gabe
Besterik gabe. Eta gehiagoko gabe, hemen amaitzen dugu gaur.
gehiagorik
zenbtz. Gehiago. (Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da batez ere). Ez diot kalte gehiagorik egingo. Gehiagorik ezin pairatuz. Ez ote du gehiagorik merezi? Biziak ez ote du unibertsitateak baino gehiagorik irakasten? Deus gutxi da hori, horratik; gehiagorik nahi genuke.
Loturak

Aztergaia: gehiagorik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gehiagotan
adb. Aldi gehiagotan. Behin eta berriz eta gehiagotan. Gehiagotan argitaratu ditu. Askotan asmatu du, baina gehiagotan huts egin. || Behin baino gehiagotan aipatzen du heriotza.
Loturak

Aztergaia: gehiagotan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an

gehiagotasun
iz. Gehiago denaren nolakotasuna. Horretan omen datza euskararen gehiagotasuna inguruko erdarekiko.

Aztergaia: gehiagotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gehiagotu, gehiago/gehiagotu, gehiagotzen
du/da ad. Ugaritu, gehitu. Urteek kopetako zimurrak gehiagotzen zizkioten. Abere mota hori ez da gehiagotu ez gutxiagotu gure artean.

Aztergaia: gehiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gehiagotu, gehiago(tu), gehiagotzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gehiagotu, gehiago(tu), gehiagotzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-agotu

gehiagotze
iz. Ugaritzea, gehitzea. Nabaritzen badute behintzat han aurrerapena eta gehiagotze bat dutela karitatean.

Aztergaia: gehiagotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gehiegi
1 asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien konparatibozko era, komeni den edo egoki den baino gehiago dena adierazten duena. (Izen sintagma bati dagokiola, haren eskuinean; kasu atzizkiak hartzen baditu, mugagabean hartzen ditu). Ik. larregi; sobera. Anton. gutxiegi. Bekatu larri gehiegi ditut neure gain. Lan hori egiteko ez zaizkigu urte gehiegi gelditzen. Alde gehiegi dago batetik bestera. Ez zion jaramon gehiegirik egiten. Biguntasun gehiegirekin. Etxe gehiegitan gertatua.
2 (Izen sintagma ezabaturik). Ik. lar. Gehiegi edaten zuen. Ez dut uste gehiegi ardura duenik. Aski eta gehiegi dira. Zerbait, ordea, ikusi dut, beste gehiegik ere ikusi dutena. Ez dizu gehiegitarako balioko.
3 (Izenondo gisa, mugatua). Konfiantza gehiegia sortzen baitigu. Oi, eskuzabaltasun guztiz gehiegia! Edan gehiegiak hondatu ditu. Maiteminduen mintzaerari gehiegia izatea, hiperbolezkoa, berez omen dagokio.
4 (Izen gisa). Gehiegia beti da txarra.

Aztergaia: gehiegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gehiegitan, gehiegizko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gehiegiko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gehiegitan, gehiegizko

gehiegian
adb. Gehiegi, neurriz gain. Ik. gehiegiz. Ardoa gehiegian ez dela ona. Zer ote dio filosofoak?, ezer ez gehiegian; erdiko neurrian dago bertutea.
Loturak

Aztergaia: gehiegian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEHIEGIAN En exceso. Ardaoa geiegian eztala ona. Ag AL 57. Geiegian eta larregian sariturik. Itz Azald 6. Neurriz dala su-garra, / geiegian da txarra. JanEd II 26. Olakoek geiegian izandakoa, berak deus ez izatea. Berron Kijote 107. Gure etxeko frutuak, bere garaikoak, emen geiegian dagoenetik. Ataño MLanak 16

gehiegian 7: Consumer (“Oso lagungarria izaten da data idaztea, elikagai bakoitzari jarraipena egin eta denbora gehiegian ez edukitzeko gordeta”), Berria (“Zer ote dio filosofoak?, ezer ez gehiegian, erdiko neurrian dago bertutea”), EiTB (“Hemendik aurrera ez ditut denbora gehiegian erabiliko aurikularrak, kalte egiten dute, abusatuz gero!”), Jakin (“Eskaintzaren gehiegian eta merkatuaren saturazioan bilatzen dute errua zenbaitek”), Argia (“Gatza ere atsegin omen dute, baina gehiegian urgabetu eta hilko ditu”), Laneki 2 (“Horren adibide dugu immunoeskasia-egoeretan gertatzen dena (hiesa, diabetesa, linfoma…), edo antibiotikoak denbora gehiegian hartzean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehiegian 6: Karlos Zabala 2 (“Florentek neskatxa nagi baten gisa hezi zuen gehiegian”), Koro Navarro 2 (“Baina hainbesteraino zegoen aldatua ezaugarri horien nolakotasun nagusiaren gehiegian, eta komunikatzen zuten adierazpenean, non zalantza ere egiten bainuen norekin ari ote nintzen hizketan”), Bat-bateko bertsolaritza (“Eskola-sistemak oroimena gehiegian landu eta erabili zuen garai baten ondoren, badirudi oraingo joera oroimena eskolatik kanpo uztea dela”), Juan Garzia (“Bizi baita maitasuna den kandela izekiaren erdian / argi-muki moduko bat, hura moteldu nahi duena; / eta deusek ez baitirau ontasun berdin-berdinean; / ezen ontasuna, handituz handituz, azkenean / bere gehiegian berean da hiltzen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa bi adieratan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gehiegi sarreran.

gehiegikeria
iz. Gehiegizkoa denaren nolakotasun gaitzesgarria; egokitasuna edo neurritasuna gainditzen duen egitea. Liberalen gehiegikeriak. Neurriz, gehiegikeriarik gabe. Gehiegikeria izugarriak eginez. Esan zituen gehiegikeriengatik.

Aztergaia: gehiegikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gehiegiko
adj. Gehiegizkoa. Gehiegiko argitasunik gabe.
Loturak

Aztergaia: gehiegiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiegi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

gehiegizkoa.

gehiegitan
adb. Aldi gehiegitan. Gehiegitan gertatua.
Loturak

Aztergaia: gehiegitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-an

gehiegitasun
iz. Gehiegizkoa izateko nolakotasuna.

Aztergaia: gehiegitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gehiegitu, gehiegi/gehiegitu, gehiegitzen
da ad. Ugariegi izatera heldu. Israeldarrak Egipton gehiegitu egin zirelako.

Aztergaia: gehiegitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gehiegi(tu), gehiegitzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -egi-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

gehiegitxo
zenbtz./adb. adkor. Gehiegi. Ik. gehiegixko; lartxo. Gehiegitxo hitz egin zuen.

Aztergaia: gehiegitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-txo

gehiegixko
zenbtz./adb. Gehiegitxo.

Aztergaia: gehiegixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-xko

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "forma hau ez da "neutroa", mendebaldeko euskaldunen belarrietarako behintzat; -sko eta -xko, bi-biak onetsi behar dira" (1995-06-16)

gehiegiz
1 adb. Gehiegi, neurriz gain. Ik. gehiegian. Guztia neurriz, ezer ez gehiegiz. Ordura arte konpainiei gehiegiz pagatu zitzaiena itzultzeko eskatzea.
2 adb. Normaltzat jotzen dena gainditzeagatik. Kosta egiten da esatea, baina hobe da gehiegiz bekatu egin gutxiegiz baino.
Loturak

Aztergaia: gehiegiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEHIEGIZ (Dv (G)). Por exceso. "Ez geiegiz ez gutxiegiz, ni por exceso ni por defecto (Zav ms)" DRA. Ardi-errapeak / ez dek perill ler ditzan / geiegiz esneak. It Fab 185s. En exceso. Guztia neurriz, ezer ez geiegiz. EgutAr 1934, 34 (ap. DRA). Illeroko dirutza baño geiago illen batean jasotzea gertatuko balitzaio [...], utzi beza geiegiz eskuetaratu zaiona. EAEg 1-2-1937, 953. Nere esan-egiñak geiegiz itz eragiten dizute. Zait Sof 27

gehiegiz 1, Argia (“CTCak eten bai... baina ordura arte konpainiei gehiegiz pagatu zitzaiena itzultzeko eskatzea ahaztu zuen administrazioak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehiegiz , Joxe Azurmendi (“"Kredo" tradizional zaharrak krisiak eraitsi zituenez gero, jende pila bat hemen horrelaxe ibili baita denbora askoan, exker pinpirin, kristautasun progre baten eta estetizismo amoralaren artean dilindan, bietatik pixka batez, ezertatik ez gehiegiz, razionalitatea asko aipatu eta gutxi definituz, baina arrazoiaren jabe seguru eta lasai, problemarik gabe”).

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Hedatu gabea adiera horretan.

gehiegizko
adj. Gehiegizko begirunez begiratzen zioten. Gehiegizko edanak gaitz egiten du. Egin dezakeen gaitza ere ez da gehiegizkoa izango. Hori gehiegizkoa da!
Loturak

Aztergaia: gehiegizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zko

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak
gehiegizko pisu
iz. Pertsona batentzat normaltzat hartzen den pisua baino handiagoa izatea. Gehiegizko pisuak osasunean du eragina, bizitza laburtu eta kaskartu egiten baitu. Gure herrian, lau gaztetik batek du gehiegizko pisua.

Aztergaia: gehiegizko pisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gainpisu forma aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gehiegi eta pisu sarreretan.

gehien
1 adb. Dagokion aditzak adierazten duena mailarik handienean. (asko eta kideko zenbatzaile zehaztugabeei dagokien superlatibozko era, -a artikuluarekin, edo maizago, artikulurik gabe). Hona zerk harritzen nauen gehien. Gizarteaz gehien arduratzen direnak. Burua gehien galtzen zion gauza. Jaunari gehiena atsegin zaiona. || Ikusi zituen gauzetatik gehien-gehien gura izan zuena. Gizonak, gehien-gehiena, laztasunean ikasten du.
2 zenbtz. Zerbaiten kopuru handiena. (-ik atzizkia har dezakeen izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin edo gabe; dagokion izena zenbakarria denean, aditzarekiko komunztadura singularrean egiten da). Orduan baitute arrisku gehiena. Arriskurik gehien duenean. Arrainik gehiena harrapatzen den tokia. Gizonik gehien dagoen tokia. Amerikarren antz gehien dutenak sobietarrak dira. Ardorik gehien edan duena. Herri hartako jenderik gehiena euskalduna da. || (Izen sintagma ezabaturik). Agertzen den guztia edo gehiena behintzat. Gauza horietan arimarena da lanaren gehiena.
3 zenbtz. (Izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkiekin, pluralean). Euskaldunik gehienek hala uste dute. Emakume gazte gehienek ontzat hartu zuten. Bereizgarri horietarik gehienak ezagunak dira. Euskal Herriko baso gehienei gertatzen zaie hori. Herririk gehienetan. Hemengo herririk gehienetako kanta zaharrak. || (Izen sintagma ezabaturik). Gehienak laborantzatik bizi ziren. Nahiago zuen gehienen kontra mintzatu. Iritzi bera dute oraingo gehienek. Han ibili garen gehienok. || Gehien-gehienak.
4 zenbtz. (Izen zenbakaitz baten eskuinean, kasu atzizkiekin, singularrean). Sukaldeko zokoan egon da denborarik gehienean. Orobat gertatzen zaio jenderik gehienari.
5 adj. Nagusia, bere garrantzia, maila edo adinagatik lehena dena. Paueko gorte gehiena. Bertute gehienak dira lau. Etxeko gehiena.

Aztergaia: gehien

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'dagokion aditzak adierazten duenaren mailarik handienean' adieran, gehien hedatua da (136 ager.: B 59, G 49, IE 18, EB 10) eta gehiena Gkoa (66 ager., eta 1 Bko Ag AL); gehienik ere aski hedatua da, eta nagusia IEan (204 ager.: B 6; G 24; IE-ZuAm 166; EB 8); beste bi adieretan #mdash#b) 'gehienetan' eta c) 'gehienez'#mdash# gehien (9 ager.) eta gehienik (4 ager.) erabili dira.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) adieran: gehien : 201 ager. (B 19, G 24, IE 2, EB 112, EgAs 44); gehiena : 23 ager. (G 4, EB 16, EgAs 3); gehienik : 48 ager. (B 1, G 5, IE 13, EB 19, EgAs 10); b) adieran gehienik (9 ager.) eta c) adieran gehien (4 ager.) eta gehienik (6 ager.) jaso dira.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 'nagusia': etxeko gehiena; seme gehiena. 2 adlag. / AS: gehiene(t)an, gehienez (ere), gehienik.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

osatzeko eskatuz: izond. eta adlag. ez ezik, zenb. ere bada (ik. ap. EuskHizt A 2 a eta b atalak), eta AS gisa gehituz: gehienera (ere) .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gehiene(t)an, gehienez (ere), gehienik

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en(a)/-enik adlag.ei txosten sistematikoa dagokie: cf. ahalik eta gehien(a), gutxien(a)/gutxienik (atsegin zaiena), ongien(a)/ongienik (ezagutzen duguna), etab.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. 'nagusi' / adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: gehien jota. Gehien baten. Gehienetan. Gehienean. Kategoriak: a) gehien (znb), b) adj: jende gehiena, ume gehienak, c) det: indarrik gehien.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gehien ere (‘gehienez’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta kontuan izango dira lantaldearen eskabideak («... 2 adlag. 3 zenbtz.»), azalpenak-eta H1.1 lantaldearen esku utziz; gehienera (ere) azpisarreraz gain, jasotzekoa da beherago aipatzen den gehienik ere azpisarrera.

gehiena
Ik. gehien.

Aztergaia: gehiena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

gehiena adlag. eta ahalik (eta) gehiena bakarrik jaso ditugu. Ikus ondoan testuinguruak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ge(h)iena 72: B 1 (Ag AL); G 69 (Mb IArg I 6, Cb 3, Ub, Gco 5, AA 12, It Fab 2, Izt C 2, Lard 4, Aran SIgn 3, Sor Bar, Bv AsL 2, AzpPr, Iraola, Inza Azalp 2, Tx 3, Azl Ram, Ir YKBiz 2, ABar Goi, Lab EEguna, SMitx Aranz, JAIraz Bizia, Anab 8, Uzt Sas, Vill Jaink 2, MAtx Gazt, Berron Kijote 2); IE 2 (EZ Noel, Hb Esk); ahalik gehiena (eta aldaerak) 7: G 1 (Mb IArg I); IE 6 (Lç, EZ Man I, INav, He Gudu, FIr) // Ik. OEH argitaratuan, gainera, den gehiena Zby RIEV 1909: "Mihia da gauzarik / Baliosena / Edo tzarrena, / Ongi edo kalterik / Den gehiena / Egin duena".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ge(h)iena 31: G 10 (El Día 1934, J.M. Azkue, M. Oñatibia, MItziar, ErlijOEO/3, J. Agirre 2, Ataño Zigor, L. Dorronsoro, Basarri); IE 2 (Eskual 1919, Lf); EB 19 (K. Mendibehere, J.M. Torrealdai 3, Azurm, UZEI, Lasa, Industri kontuak 1985, M. Aramendi, LanIntel, E. Osa, F. Mendizabal, Lurgintza 2, Plangintza 1985 2, E. Berazubi, A. Uranga, I. Azkune, J.M. Barandiaran, GaztEntz/7); ahalik (eta) gehiena EB 6: A. Sagarna, R. Saizarbitoria, X. Galarreta, J.R. Etxebarria.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gehiena : DFrec 63 (hauetan 5 adlag., adib: "Puntuak batuz gehiena duena geratu ohi da txapeldun", "Marmolez egindako egiaztapenetan gehiena erabiltzen diren margotzaileak aipatu"), AB38 4 ('la mayoría' eta 'mayor cantidad'), HiztEn (adibideen artean), LurE (adibideen artean) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geiena : DRA (izond. 'primogénito'; adibideen artean), PMuj DVC (1 lo más; geienak = los más, la mayoría; 2 postura, cantidad ofrecida, puja); gehiena : EuskHizt (adibideen artean), HiruMila (izond. 'primogénito'; adibideen artean) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Forma lehiakideekin batera berrikustekoa

adlag.aren formen banaketa honela da nagusiki: Bizk. gehien, Gip. gehiena, Ipar. gehienik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Gip.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Nafarroan ere bada gehienik (iagoenik, iago_ gehiago-tik abiaturik). Hau onartuz gero bestelako superlatiboak ez genituzke sartu behar? Nik ez dut argi ikusten.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere hartan jasoko da lantaldearen proposamena, formen banaketari dagokion oharra isilduz (gehien sarreran aipatuak daude beste bi formak).

gehienbat
adb. Batez ere, batik bat; parterik handienean. Batzuk urduri, gazteak gehienbat. Liburuaren Euskal zatiak gehienbat errazak eta egokiak dira. Idazlan berriak arinak dira gehienbat. Gure artean gehienbat erabiltzen diren gaiak. Estatuaren eskuetan gelditu zitzaigun gehienbat irakaskuntza.

Aztergaia: gehienbat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gehiendu, gehien/gehiendu, gehientzen
1 da ad. g. er. Nagusitu. Negarra gehiendu zitzaion.
2 g. er. Heldua, heldutasunera iritsi dena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Haur eta gehiendu guztiak. Gizon edo emazte gehiendu batekin lan egiten dute.

Aztergaia: gehiendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gehien(du), gehientzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

heldu; nagusitu.

gehiene(t)an
adb. (Denbora adieraziz). Oinez ibiltzen zen gehienetan. Nire lanbideak bestetara eraman nau gehienean. Beti edo gehienean. Gehien-gehienetan.
Loturak
gehieneko
1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio handiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina ateraz. Bada gehieneko eta gutxieneko bat.
2 adb. Gehienera, gehienez. Berrehun gramo egunean, gehieneko.
Loturak

Aztergaia: gehieneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Adiera ilun-nahasikoa

adiera soiltzean (superlativo/superlatif), bitxi geratuko litzateke

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bada gehieneko eta gutxieneko bat.

gehienera (ere)
adb. Gehienez ere. Gehienera ere, ikuskizunaren itsusiak gogaitzen nau, baina ez lotsatzen. Bakarrik joango naiz, gehienera ere Batista nire koinatuarekin.
gehienez (ere)
adb. Zerbaiten gehienekoa mugatzeko erabiltzen den esapidea. Urtean behin gehienez. Ez dira asko: ehunetatik bat gehienez ere. || Ezin da aldatu, gehien-gehienez apurtxo bat hobetu.
gehienezko
adj./iz. Gehienekoa. Gogoratu behar da gehienezko puntuazioa 18koa dela.
Loturak

Aztergaia: gehienezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-07-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh225 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu gehiene(z)ko, gehiegi(z)ko, gutxiene(z)ko formak jasotzeko. Ik. ondoan testuinguruak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

geiegiko G 16 (Izt C 2, Lard 3, EusJok, Inza Azalp, Or Aitork 3, Vill Jaink 2, Gazt MusIx 3, Berron Kijote); ge(h)iegizko 100 (B 3, G 42, EB 55 / Ag 8, Cb Eg III 2, Gco I 4, Arr May, Bv AsL 3, Inza Azalp 4, Alz Ram, TAg Uzt 2, EA OlBe, Zait Sof 5, Etxde AlosT 2, NEtx LBB, Zait Plat, Anab Aprika 2, Vill Jaink, MAtx Gazt 2, Ibiñ Virgil 2, Lab SuEm 2, A. Irigaray in MEIG; MEIG 55); ge(h)ieneko (eta -iy-) 8: B-G 6 (Izt C 2, Itz Azald, Ag Kr, Etxde JJ, JAIraz Bizia), IE 2 (SP Phil, HU Aurp); eta OEH argitaratuan, gainera: Gte Erd ("Bada geieneko eta gutxieneko bat"); gutxieneko (eta gut(t)ieneko, gutxinekoz, gitxijeneko) 64: G 16 (A G, EusJok 2, JanEd II, Or 3, Tx B I 2, Etxde JJ 2, Uzt Sas 4, Salav); IE 40 (Dv Dial, Laph, Arb Igand 8, HU 12, JE 4, StPierre, Barb 3, Zub, Zerb 5, Lf Murtuts 2, Larz Iru, Ardoy SFran); EB 8 (MEIG); eta OEH argitaratuan, gainera: Lap ("Den gutieneko adimendua duten guziek konprenitzen dute"); gutxienezko EB 1 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geiegiko 2, B-G (J.A. Ugarte, Ker Didaje); ge(h)iegizko 129: B 4 (Osk Atorra, L. Baraiazarra, Larrak, Amoroto); G 17 (Comunio santua 1906, Inza Azalp 2, Muj, K. Agirre, L. Mitxelena, P. Iztueta, Jaukol, Lab, Garm, J. Lekuona, JKort Erl II, I. Begiriztain, L. Dorronsoro, BerTxapel 1982, Agur 1973, BoletinObSS 1971); EB 108 (A. Azkargorta, A. Cazabon 2, A. Loizate, A. Sarriegi 2, A. Urretavizcaya, AdminLan, Agenda 1990, Argia 1989, D. Urbistondo 2, Egin 1977 eta 1992, Egoeraren definizioa, Eguna 1989 eta 1990, EHAA 1988, Elhuyar 3, G. Ansola 3, G. Nazabal, GAO 1989, Gasteiz, Habe 1990, Hemen 1988, HezkSaila 1982 eta 1985, I. Iñurrieta, I. Sarasola, I. Segurola, I. Urbieta 2, I. Uria 2, J. Agirre, J. Amenabar, J. Landa, J. Urrujulegi, J.A. Berriotxoa 2, J.K. Igerabide, J.M. Goñi, J.M. Lasagabaster, J.M. Lekuona, K. Bizkarra, Kimika 1990, Kuxkux/5, Lécluse-ren Hiztegia, M.A. Unanua, M.E. Ituarte, M.E. Laboa 3, Natura/OHO, Osabide Hezkuntza 1989, P. Sastre, Saioka/8, T. Sarasola, Txill 2, UZEI 4, Vill 3, X. Gartzia, X. Kintana, X. Mendiguren B., X. Olarra, A. Alonso, Bitez, E. Gil Bera, Egunk 1993 eta 1994, Elgoibarren 1993, Emakunde 1993, Fisika/3, GIE, I. Aldatz, I. Mendiguren, I. Ugarteburu, Ikastola 1992, Intelektuala, J. Muguruza, J.A. Arrieta, J.A. Lema 2, J.M. Arzalluz, J.M. Irigoien, M.J. Garcia, MAtx 2, P. Ituarte, R. Manjon, UnescoAlb 1992, X. Letona, Zehar 1993); ge(h)ieneko 29: B 1 (L. Uruburu); G 1 (Etxde 16 Seme); EB 27 (Etxde 2, EHAA 1985-1994 artekoak 16, Kezkak 1987-88, M. Arrue, Koperatiben Legea 1993, GAO 1993 2, NPAO 1994 4); gehienezko 65, EB (Biztanleria 1987, KLLegea 1984, ArauErab 1988, XedBilduma 1989, J. Olazabal, M. Gartzia, Elhuyar, EHAA 1982-1993 artekoak 29, GAO 1989-1991 21, BEO 1990, BideSein, HezkSaila Txostena 1994, BAO 1991-1993 8); gut(x)ieneko 60: G 3 (NekArd, Elizdo Atzertokia, Ataño Nora); EB 57 (A. Arejita 3, A. Sarriegi, ArauErab 1988, E. Etxebarren, Amatiño 2, J.J. Zabaleta, KultUrtekaria 1985 2, P. Saez, AdminEusk 1994 2, ArrPress 1993, B. Urkizu, EHAA 1994, GAO 1991-1993 13, HezkSaila Batx 1994, HezkSaila Txostena 1994 2, Hizkuntza/6, J.J. Agirre, J.M. Zalakain, Koperatiben Legea 1993 5, M. Arrue, M. Garikano, NPAO 1994 8, P. Aristi, X. Arana); gutxienezko 69, EB (A. Urrutia, AAO 1989 2, BEO 1990, E. Jimenez, Egin 1989 eta 1992, EHAA 1985-1993 15, Enseiucarrean 1986, EtxegintzaOztopoak 1984, GAO 1989-1991 26, Hemen 1988, P. Salaburu, Programazioa 1983, V. Huici, BAO 1993, Beleko, Eutsi/2, F.J. San Martin, G. Piedra, HezkSaila Barnet 1993 3, HezkSaila Txostena 1994 3, HizkLiter 2, LanSaila 1993, X. Arana).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gehiegiko : DFrec 1, Euskalterm 1; gehiegizko : DFrec 17 (eta geiegizko 3), HiztEn, Euskalterm 35; gehieneko : AB50 2, Euskalterm 5; gehienezko : DFrec 1, AB50 19, HiztEn, Euskalterm 28; gutxieneko : DFrec 2 (gutieneko, guttieneko), AB50 7, LurE (AS), Euskalterm 30; gutxienezko : DFrec 1 (eta gutienezko 5), AB50 27 (eta gutienezko 2), HiztEn, Euskalterm 31 // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gehiegiko : EuskHizt (AS), PMuj DVC; gehiegizko : EuskHizt (AS), HiruMila (excesivo), ElhHizt (excesivo, -a; exagerado, -a; extremado, -a; desmedido, -a), EskolaHE (AS), Lur EG/CE (exagerado, excesivo, desmedido, desmesurado) eta EF/FE (exagéré, démesuré, excessif), DRA (geiegizko: exagerado, excesivo); geieneko : PMuj DVC (superlativo); gehienezko : HiruMila (máximo), ElhHizt (máximo), Casve EF (maximun), PMuj DVC (geienezko: máximo); gutxieneko : EuskHizt, ElhHizt (mínimo), EskolaHE (AS), PMuj DVC (al menos, a lo menos, por lo menos, siquiera, cuando menos, por de pronto, en todo caso); gutxienezko : HiruMila (mínimo), Casve EF (minimum), PMuj DVC (mínimo) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

gehienezko 950.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehienezko 95.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: máximo; gehienezko epe: plazo máximo; gehienezko estalpen-indize: índice de cobertura máxima; gehienezko kalifikazio: calificación máxima; gehienezko zenbateko: importe máximo.

def: [s.u. gastu] gastu muga, gastu-muga Aurrekontu bat edo aurreikuspen ekonomiko bat egiterakoan ezartzen den gehienezko gastua. Datorren urteko aurrekontuen gastu muga 122.256 milioi eurokoa izango da. adib: balaztatu du ad. Balaztari eraginez, ibilgailu edo tresna bat geldiarazi edo haren abiadura moteldu. Ik. galgatu; frenatu. Gidariak, oinezkoa ez harrapatzeagatik, bat-batean balaztatu zuen. Sistema hori gai da trenaren jarduna kontrolatzeko eta, tarte bakoitzeko gehienezko abiadura gainditzen badu, trena automatikoki balaztatzeko. // emakida iz. Admin., Zuz. Administrazioak pertsona edo enpresa bati zerbitzu edo ondasun publikoren bat ustiatzeko ematen dion baimena. Ik. kontzesio 2. Emakidaren gehienezko iraupen epea berrogeita hamar urtekoa izango da eta behin betiko esleipenaren erabakia jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da. // [s.u. seme] seme-alabaorde Semeordea edo alabaordea. Seme-alabaordea 9 hilabetetik beherakoa bada, gurasoen atsedenaldiaren gehienezko iraupena 8 astekoa izango da, seme-alabaordea etxera iristen denetik hasita.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

berria da, baina oso hedatua; lehian ari da, hala ere, gehieneko formarekin. Kontuak argiagoak izan litezke gehiegizko / gehiegiko eta gutxieneko / gutxienezko bikoteetan, baina denak batera ikustea komeniko ote den aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Oraingoz ez da aipatuko, eta ikusiko da lehiak zer ematen duen.

gehiengo
1 iz. Gehienak. Halaxe uste du euskal gizartearen gehiengoak. Herriaren gehiengoa.
2 iz. Batasun bat osatzen duten multzoetako handiena. Legebiltzarreko gehiengoa. Gehiengo osoa. Bigarren bozketan gehiengo soila nahikoa da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gehiengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: On izango litzateke gehiengo mota desberdinei buruzko azpisarrerak gehitzea, Zuz. marka jarri eta adibideak emanez: - erabateko gehiengo Zuz.: Senatuak jarritako betoa erabateko gehiengoz onetsi beharko da (EKren 90. Art.) - gehiengo soil Zuz.: Gobernuaren lehendakariak konfiantza-arazoa ager dezake Diputatuen Kongresuan, eta konfiantza lortu dela ulertuko da, diputatuen gehiengo soilak haren aldeko botoa emanez gero (EKren 112. art).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta ikusiko da zer proposatzen duen Zuz. arloko forma bereziak landuko dituen lantaldeak.

gehiengoa lortu
du ad.-lok. Hautagaitza bakar batek ere ez du gehiengoa lortu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gehiengoa lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gehienik
adb. Gehien. Gehienik harritu nauena. Gehien-gehienik.
Loturak

Aztergaia: gehienik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en(a)/-enik

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak
gehienik ere
adb. Gehienez ere. Amak, gehienik ere, hogeita hamabi urte izango ditu.

Aztergaia: gehienik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-07-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gehienik ere modukorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gehienik ere (eta be) 8 aldiz: L. Unzueta ("gehienik be olatuek itxasatxaren aurka egindako hausketaren hotsa heldu jaken"), Azurm ("gehienik ere laukoa [orain ere korrientea] erabiltzen zuela"), Baga-bigaMat ("tartekatzea da gehienik ere lor daitekeena"), EHAA 1985 ("Unibertsitate-ikasketak, gehienik ere, hiru ziklotan egituratuko dira"), J.A. Lakarra ("izen eta urtekako sailkapen hutsa dela, gehienik ere eskema balioa izan dezakeena"), A. Alonso ("Gehienik ere bi tantoko diferentzia soilez galtzea lortu zuten"), X. Kintana ("Gehienik ere, euskara batuaren osaeran euskalki ezberdinek izan behar duten partaidetasunaz edo batasunerako aukeratzen diren hitzen egokitasunaz egin daiteke eztabaida"), X. Amuriza ("Gehienik be gau ilunetan argitasun bat bialtzen eben zerura, batez be Bilbo aldeko gorritasun ha, Laba Garaiena ei zena").

Sektore jakin bateko informazioa

X. Amuriza SemafG (1996-06-12: "laketu egingo zaizu, gehienik ere "ez duk hainbesterako izango" esanez"; 1996-08-17: "Gehienik ere hitz diplomatikoen joanetorri garatuko da"; 1996-09-29: "Gehienik ere higuinaz beste inplikaziorik eskatzen ez dizun irakurketak minutu batzutan ondo distraitu zaitzake"; 1996-10-17: "Horrek, gehienik ere, estatuaren batasun bortxatuaren askatzea ekarriko luke"; 1996-10-22: "Sanzena, gehienik ere, inprudentzia semantiko bat izan da", etab.)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (ezta Labayrurenean ere).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

berria da lantaldearen informazioen arabera; ezin esan liteke "gaizki eratua" denik, baina behar al da gehienez ere, gehienera ere hedatuagoak hor egonik?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Google-k 2.360 agerraldi inguru ematen ditu oso modu diferenteko dokumentuetatik hartuak. Baina egia da Ereduzko prosa gaur corpusean, esaterako, gehienik ere-k 8 agerraldi / 502 agerraldi gehienez ere-k. Ez dakit merezi duen sartzea; bestalde, kalterik ere ez du egiten”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da, eta gehien sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

gehientasun
iz. g. er. Nagusitasuna. Pedroren gehientasuna. Hango mintzairaren gehientasunak iraun zuela oraindik.
gehientsu
1 adb. Gehien edo. Gehientsu edaten den edaria.
2 zenbtz. Gehiena edo. (Izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin). Ik. gehientsuen. Talka-indar gehientsua karrozeriak har dezan. Geure dietan irensten dugun sodio gehientsua prozesaturiko elikagaiena da.
3 zenbtz. Gehienak edo. (Izen sintagma baten eskuinean, pluralean). Ikusle gehientsuen gogoko izan da. Onddo eta perretxiko gehientsuak uda amaiera aldean pixkanaka agertzen dira. || (Izen sintagma ezabaturik). Itsu-itsuan ezkontzen dira gehientsuak. Guztiak, edo gehientsuak behintzat.

Aztergaia: gehientsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

gehientsuen
zenbtz. Gehientsua. Uda gehientsuena baserrian eman ostean. Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak. Alderik gehientsuenetatik dator aurrera erdara. || (Izen sintagma ezabaturik). Planetaren % 70 urez estalita dagoen arren, ur horren gutxienekoa da edateko modukoa eta, gainera, gehientsuena poloetan izozturik dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: gehientsuen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gehientsuenetan.

Atzizkien araberako erabakiak

-en superl.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gehientsuenetan
adb. Gehienetan-edo. Ohartzeke, gehientsuenetan gertatzen den bezala. Astero joaten nintzaiola, baina gehientsuenetan ez nuela ezer ere erosten.

Aztergaia: gehientsuenetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehientsuen sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gehientxo
zenbtz. Gehientsua. Dena ez bada ere, egiteko dago gehientxoa.

Aztergaia: gehientxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-txo/-tsu: ez da argia atzizki bion banaketa, baina izan dezake zerikusirik Ekialde / Mendebalde banaketarekin; cf. -xe(ago) / -txo(ago) banaketa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gehientsu.

gehigarri
1 iz. Gehitzen den gauza. Ik. emendakin. Sariaren gehigarri gisa. Gehigarritzat eman.
2 iz. Eranskina. Liburuaren gehigarria.
3 iz. Gai bati ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion gaia. Ik. aditibo. Garagardoak berezko dituen osagaiez gain, gehigarri bat ere badu, E-405 egonkortzailea.
4 adj. Zerbaiti gehitzen zaiona. Giza eskubideak bermatzea, zigor gehigarriak kentzea. Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian jasotako baldintzak.
Azpisarrerak

Aztergaia: gehigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa eskainiz: gehigarrizko izlag.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-

gehigarrizko
adj. Lau entsegu edo gehiago eginda gehigarrizko puntu bat lortzen da.
Loturak

Aztergaia: gehigarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: -garri-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehigarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gehikuntza
iz. Gehitzea. Ekoizpenaren gehikuntza.

Aztergaia: gehikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gehitu, gehi/gehitu, gehitzen
1 du ad. Zerbaiti, bere gisakotik edo motakotik gehiago erantsi. Ik. emendatu. Bekatuei bekatuak gehituaz. Ez diot esanari deus gehituko. || "Ezagutzen duzu?" gehitu zuen neskak.
2 da/du ad. Norbait edo zerbait bere gisakotik edo motakotik gehiago izatera igaro edo igaroarazi. Ez dakigu etsaiak gehitu ala urritu ote zaizkigun. Irabaziak gehitu eta ugaritzeko. Mendibururen idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain. Gogortuko zaizu bihotza, eta lotsa gehituko. Gehitzen doazkio kezkak. Zorrak gehituz zihoazen.

Aztergaia: gehitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gehitu, gehi, gehitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gehitu, gehi, gehitzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "bakarrik hegoaldean, eta Zuberoan ere egia aitor adiera bereizi batekin 'pertsona bat heldu, heldutasunera iritxi'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Gehitu (Zub.) jende gehitü: jende heldu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

gehitxo
zenbtz./adb. beh. Gehiegitxo.

Aztergaia: gehitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† gehitxo e. gehiegitxo, gehiegixko".

Informazio lexikografikoa
Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gehiegitxo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Beh. kendu

 - [E126]: Honen arabera gehio-ren modukoak ere onartu behar genituzke? Ez dakusat batere garbi kontu hau.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua.

gehitxoago
zenbtz./adb. Gehixeago. Eguneroko huskeria baino ogi gehitxoago egokitu zitzaidan.

Aztergaia: gehitxoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gehitxoago azpisarrera sartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak onartu dira, baina bestelako formarik ez da orain erantsiko (gehitxoago, berriz, arauak jasoa du sarrera gisa).

gehitze
iz. gehitu aditzari dagokion ekintza. Irabazien gehitze hori, zerk ekarri du? Hasiera eta amaiera, jaiotzea eta hiltzea, gehitzea eta gutxitzea.

Aztergaia: gehitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aumento.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gehixeago
zenbtz./adb. Zerbait gehiago. Ik. gehitxoago. Orain gehixeago balio du. Lehen baino gehixeago. Apur bat gehixeago. Xehetasun gehixeagorekin.

Aztergaia: gehixeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ago, -xe-ago

gehixko
zenbtz./adb. beh. Gehiegixko.

Aztergaia: gehixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gehiegixko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Arestian errandakoak honako ere balio du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.