Euskaltzaindiaren Hiztegia

16 emaitza arka bilaketarentzat - [1 - 16] bistaratzen.

arka
iz. Kutxa. Joan zen arkara gazta zati bat hartzeko asmoarekin. || Noeren arka (Ik. ontzi 3).

Aztergaia: arka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E406]: ba ote du tokirik 25.000ko zerrendan? (1993-03-08)

arkabuz
iz. Antzinako su arma, fusilaren antzekoa, ahotik kargatzen zena. Arkabuzekiko erasoa.

Aztergaia: arkabuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
arkadiar
1 adj. Arkadiakoa, Arkadiari dagokiona.
2 iz. Arkadiako herritarra.

Aztergaia: arkadiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-10-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkadiar 1, J.A. Arrieta (“aintzinako familia ilun haren oroitzapenetan arakatuz, Propontidako itsasaldera etorritako lehenengo arkadiar kolonoen garaietaraino iritsia ere banaiz”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkadiar: HiztEn-LurE (Arkadia sarreraren barruan).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

arkadiar: ZTC 1 (Urrezko abarra II: “arkadiar usadioa”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

Arkadia / arkadiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-09-19).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): arkadiarr iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

arkaiko
1 adj. Zaharkitua, antzinako garai bateko ezaugarriak dituena. Pentsamendu tradizional arkaikoa.
2 adj. Arteetan, garai klasikoen aurrekoa. Estilo arkaikoa.

Aztergaia: arkaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erantsi zaharkitu.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da onartu.

arkaingeru
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, arkaingeru-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. arkanjelu].

Aztergaia: arkaingeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. arkanjelu.

arkaismo
1 iz. Zaharkitua edo arkaikoa denaren ezaugarria.
2 iz. Hitz zaharkitua. Utz ditzagun alde batera gaur egungo euskaran galduta dauden arkaismoak.

Aztergaia: arkaismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

arkakarats
iz. Astoarrosa.

Aztergaia: arkakarats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz 14 dira corpusean, denak Altuna ("Baratz-erdijan arkakaratz [rosal] ederra eguan"; "Eta orregaz batera, arkakaratzaren gorengo adarrian, geldi-geldika, larrosa polit-ikuskarrija agertuten asi zan"; "...baña zuaz mutil orren leio-azpijan bixi dan arkakaratzera, ta, biarba, emongo dautzu biar dozuna", etab.); OEH argitaratuan lekukotasunik gabeko "alkaratz (A) "(G-nav), fruto del espino"" ere jaso da.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

arkakaratz B 1 (Zenbakiztiya: "Arkakaratz (larrosa) baten 5 bigi edo lora dira, bestian 3, ta irugarrenan 2").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkakarats : HiztEn-LurE, Euskalterm 2. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. arrosa, arkakarats (Rosa sp.) fitxako hustuketa Izendegian: andarrai : G. Larrañaga LandareJak; Bouda-Baum; arkakarate : Ortiz del Portillo; arkakarats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; PMuj DCV; arkakaratx : X. Irigarai; arkarakats : Bouda-Baum; Azkue DVEF; arkasats : Bähr Plantas; arkava : Ortiz del Portillo; arrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Saioka 7/NaturA; Txill EBatua; NZ; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; EHArauemailea; X. Kintana Hizt80; PMuj DCV; arrosondo : Polunin Flores de Europa; X. Kintana Hizt80; asta larrosa : B. Mujika; asto arrosa : Zerb Landare; errosal : Lcc Landare-izenak; errosea : Lcc Landare-izenak; itsu-larrosa : Bouda-Baum; larrosa : Carreras y Gandi GGPVN; Mg PAb; M. Aizpurua Arbaiun; Lcq; Gordailu IkastHiztegia; Bouda-Baum; LMuj DGT; EHArauemailea; luisalea : Ortiz del Portillo; Fz. Margarita Plantas; otsalar : X. Irigarai; Azkue DVEF; Etchamendi; otsotapar : Ortiz del Portillo; saparlarra : Fz. Margarita Plantas; txapala : Ortiz del Portillo.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: arkakarats : ElhHizt ('rosal silvestre (Rosa sp.)'); HiruMila (1 'escaramujo'; 2 'rosal silvestre (Rosa canina)'); EskolaHE ('basa arrosa (Rosa canina)'); DRA ('rosal silvestre'); alkakaratz : DRA-PMuj DVC ('fruto del espino'); alkaratx : DRA ('espino'). // eta ap. PMuj DVC: alkarakatx ('gávanzo, escaramujo'), alkarakatze ('rosal'), alkaratz ('fruto del escaramujo), arkakaratz ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkakarayxa ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo'), arkakats ('rosal silvestre, agavanzo, escaramujo, mosqueta'), arkarakats ('fruto del escaramujo y agavanzo'). // Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EuskHizt; Casve EF; Lur EG/CE eta EF/FE; HaizeG BF; Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. arrosa (2)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

basa-arrosa.

arkakuso
iz. Intsektu jauzkaria, kolore gorrixka edo arrekoa eta oso txikia, zenbait ugaztun eta hegaztiren odola xurgatuz bizi dena (Pulex irritans). Ik. kukuso. Arkakusoz betetako txakurra.

Aztergaia: arkakuso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arkakuso: Siphonaptera; arkakuso-plantain: Plantago psyllium; arratoi-arkakuso europar: Ceratophyllus fasciatus; arratoi-arkakuso indiar: Xenopsylla cheopis; giza arkakuso: Pulex irritans; katu-arkakuso: Ctenocephalides felis; txakur-arkakuso: Ctenocephalides cani; ur-arkakuso: Cladocera.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

arkakuso Sin. kukuso

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: arkakuso-plantain (ardi-belar formaren definitzaile gisa aipatua baita).

arkakuso plantain, arkakuso-plantain
iz. Kukuso-belarra. Ik. ardi belar.
arkaldu, arkal, arkaltzen
da ad. Arkara jarri. Ardi beltza arkaldu zaigu.

Aztergaia: arkaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

arkala, arkaldu, arkara, arkaratu formak begiratu dira.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan arkaltze 'celo de la oveja' (Herr 1963: "Kuriostasun partikatuz, jakin dugu ardi bakotxaren esnea xaz kontrolatua izan dela, eta uda huntan arkaltzea kontrolatu dute"); arkal denbora (Herr 1961: "... arkal denboran memento hortaz balia ditake zaldarearen janarazteko: 60 ardiendako ezar ditake ahari on bat"); arkera (Izt C: "Arkera dago (...) Arkera, Susara, Yel, Irausi..."; Or Eus: "Iges, elkarren billa doaz utzi-âla, ardi-arkera (ardi beroa) alboan baleuke bezala"); erkera-aldi (Ker Gen 31,10: "erkera-aldian, ardi ta auntzak estaltzen ebezan adari ta aker guztiak..." / Urt: "ardiak beroan sartzen ziren denboran"; Dv: "ernaltzeko aroa"; Ur: "ardiak umetutzeko denbora"; Ol: "ernalaroan"; Bibl: " arkal aro "). Ik. testuetako lekukotasunik gabeok ere: arkara , erkara, arkaratu , arkeratu, arkaldu, arkhaltu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkara : AB50 1, LurE, Euskalterm 1; arkaldu : AB50 1, Euskalterm 1. Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

arkal : DRA; arkaldu : HiruMila, DRA, PMuj DVC; Casve EF "-tü"; arkaltze : DRA; arkara : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FB eta EG/CE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; arkaratu : EuskHizt, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (eta arkaratu-azi). // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

Hiztegi berezituetako datuak

NekHizt: arkaldu (es ponerse en celo la oveja), arkara (es celo de la oveja).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

lekukotasun idatzi urrikoa da; ahozkoan, -ld- formakoa ezaguna du J-L. Davantek (eta cf. susara / susaldu bikote arautuarekiko paralelismoa).

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

arkal, arkaltzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ra/-l-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

arkara jarri.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "merezi?" (2002-09-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. arkara.

arkanbele
iz. Kakalardoaren antzeko intsektu handia, oskol beltza duena eta oreinaren adarren itxurako baraila handia ezaugarri duena (Lucanus cervus). Ik. akulamendi. Arkanbele urte, sagar urte.

Aztergaia: arkanbele

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: arkanbele: Lucanidae (fam.)

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Lucanus cervus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'intsektu hau esateko, gehiago erabili izan da arkamelu aldakia, hedatuxeagoa dena. Nik honexeri emanen nioke lehentasuna'.

 - [E116]: 'Lekukotasunen aurrean ez dut eragozpenik. Beraz, XK-k dioena onartzea proposatzen dut'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkanbele Lucanus cervus onartu'.

arkanjelu
iz. Goiaingerua. San Gabriel arkanjelua.

Aztergaia: arkanjelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Aingeru dela ontzat jotako oinarrizko berba, ez dago zalantzarik arkaingeru behar dela, bide batez, OEH-k proposatzen duen legez'.

 - [E116]: 'Ez, OEHk ez du hori proposatzen. Biak ematen ditu: 'arkanjelu' eta 'arkaingeru'. Gure gustuak alde batera utzirik ez da inolako dudarik lekukotasunak 'arkanjelu'ren aldekoak direla, diferentzia handiarekin gainera. EEBSeko adibideak era 'arkanjelu'ren aldekoak dira, bestea ez baita aipatu ere egiten. Beraz, nire proposamena da lan taldeak egindakoa ez aldatzea'.

 - [I102]: '(EBB) PS hizkuntza baten lexikoa berba-zaku huts bat ez dela kontuan hartuta, aukeran dauden forma bien artean aingeru-arekin hoberen ezkontzen dena proposatu diat. Gainera, [j] bat gutxiago zeukaagu eta hortaz arazo bat gutxiago. Hizkuntza gehienetan arkaingeruak aingeru-rako hizaren gainean daude oinarritutagaz. ángel/arcángel, fr. ange/archange, al. Engel/Erzengel, ing. angel/archangel, kat. àngel/arcàngel. Zergatik eman behar dugu euskaraz orduan tarteko forma bat, gaztelaniaren eraginez sortua, aukeran egokia eta erregularra den forma bazterturik?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'arkanjelu'.

arkara
adb. Ardiez edo ahuntzez mintzatuz, arreske. Ardia arkara da.

Aztergaia: arkara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ardia (eta ahuntza) arreske.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: 'arkara eta arkaldu sartzearekin erabat ados, baina kontuan izan beharko litzateke, zerrendaren bere lekuan sartu ez diren ahunzkara eta ahunzkaldu gehitu beharko liratekeela'.

 - [E116]: 'Bai. Uste dut sartu behar direla. Proposamen hori egiten dut'.

 - [I102]: '(EBB) ados. PS, kaletarrontzat adibide on bat ez litzatekek txarra izanen, alegia, erabilera argi utziko lukeen bat: "ardia arkara dago". Arkaldu: definizioa zein da? "arkara jarri"?'

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'sartu ahunzkara eta arkaldu ere. Eta adibideak: ardia arkara da eta ardi beltza arkaldu zaigu'.

arkasats
iz. Zurtoin igokari eta arantzatsuak dituen zuhaixka, bihotz itxurako hostoak eta mulkotan bilduriko ale gorri edo beltzak ematen dituena (Smilax aspera). Ik. endalar.

Aztergaia: arkasats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

arkasatz 1 (Izt C: "Probinzi onetako lurrak bere griñaz ematen dituen zuaitzik ezagutuenak dira Aretxa, Pagoa [...], Arantza beltza, Arantz-zuria, Arkasatza, Txillarra [...]").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

arkasats : HiztEn ("Ik. endalahar"); LurE ("iz. Bot. Huntzaren antzeko landare txikia #mdash# Smilax aspera)"; endalahar : HiztEn ("Iz. Bot. Liliazeoen familiako landare igokaria, lurrazpiko errizoma adarkatu batetik hazten dena (...) (Smilax aspera)"); LurE ("iz. Bot. Hosto zabalak eta zuztar aihentsuak dituen belar-landarea (Smilax aspera)"); Euskalterm: "zarzaparrilla". Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38 eta AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. arrosa,arkakarats (Rosa sp.) fitxaren hustuketa Izendegian: andarrai : G. Larrañaga LandareJak; asta larrosa : B. Mujika*; txapala : Ortiz del Portillo*; luisalea : Ortiz del Portillo*/Fernandez Margarita; arkakarate : Ortiz del Portillo*; otsotapar : Ortiz del Portillo*; arkava : Ortiz del Portillo*; asto arrosa : Zerb Landare; arkasats : Bähr Plantas; arkakaratx : X. Irigarai*.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: EuskHizt: arkasats: "iz. (1847). Zitoriaren familiako zuhaixka igokari zuztar-lodia, fruitu biribil gorri eta beltzak ematen dituena (Smilx aspera). Ik. endalar"; endalar: "iz. (*1905; endailar *1905; endoilar 1929). Arkasatsa, zitoriaren familiako zuhaixka igokari zuztar-lodia, fruitu biribil gorri eta beltzak ematen dituena (Smilx aspera)" // HLEH: arkasats: "iz. (*1905). Huntzaren antzeko landare txikia (Smilax aspera)" // HiruMila: arkasats: "(Bot.) zarzaparrilla (Smilax aspera)" // ElhHizt: arkasats: "(Bot.) Zarzaparrilla. Ik. endalahar"; endalahar: "(Bot.) Zarzaparrilla (Smilax aspera)" // EskolaHE: arkasats: "Bot. Huntzaren antzeko landare txikia (Smilax aspera)"; endalahar: "Bot. Hosto zabalak eta zuztar aihentsuak dituen belar landarea (Smilax aspera). Endalahar mota asko dira..." // PMuj DVC: arkasats G: "trepatroncos, herrerillo (pájaro)"; arkasats B: "zarzaparrilla (Bot.)"; endalar B: "zarzaparrilla (Bot.); endalardi: "zarzaparrillar" // DRA: arkasats: "Zarzaparrilla, planta pequeñita, parecida a la hiedra"; endalar: "Zarzaparrilla, planta pequeña parecida a la yedra". // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. endalahar / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

endalar.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Smilax aspera.

arkatz
iz. Barnean grafitozko hagatxo mehe bat duen zurezko zotz modukoa, idazteko edo marrazteko erabiltzen dena. Ik. lapitz2. Arkatzez idatzi.

Aztergaia: arkatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

arkatz, lapitz

Euskaltzaindiaren Arauak

arkatz Sin. lapitz.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

lapitz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Hitz jatorra lapitz da. Euskaltzaindiak bere zerrendan 1959eko adierazpenean gaitzetsiriko hitzak ez lituzke proposatu behar" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  arkatz Sin. lapitz dago zerrendan. Maila berekoak al dira?

arkazte
iz. Ardi gaztea, bi urte ingurukoa. Abrahamek zazpi arkazte artaldetik bakandu zituen.

Aztergaia: arkazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-10-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gazte.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

bi urte inguruko ardia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus