xehe1
1 adj. Tamaina, pisu edo gorabehera txikikoa. Anton. larri1. Euri xehe eta hotza. Handi eta xehe, orotarik han bazen. Lurra legartsu, asko tokitan irina bezain xehe. 2 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo txikiak dituena. Ik. sarri 4. Iragaz ezazu zetabe xeheago batean. Hamar minutuz irakiten eduki eta gero, bahe xehe batetik pasatu dut. 3 adj. Xumea. Herri xehea, nekazariak-eta, ez ziren abertzaleak. Herri xeheari azken hitza eman nahi diotenak. Errukiago du jende xehea botere dutenak baino.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, laua, xaloa dena. Lañoa zelako eta xehea ezin gehiago, maite zuten orok. || (Adizlagun gisa). Ohore daukat xehe eta apal agertzea mundu guztiaren begietan.
5 adj. Zehatza. Erregela xehea. Azalpen aberatsa eta xehea.
6 adb. Xehetasun handiz. Ik. xeheki 2. Kontuak xehe egin. Xehe so eginez.