zero
1 iz. Elementurik gabeko multzoari dagokion zenbakia, hutsaren adierazgarri dena; zenbaki positiboen eta negatiboen artean dagoen tarteko zenbakia, 0. Zero bider zero berdin zero. Zenbaki positibo baten edo zeroren balio absolutua zenbakia bera da.
2 zenbtz. (Elementurik gabeko multzoa adierazteko). Kostua zero eurotik gertu dabil. Auzoko haur eskola berriak zero eta hiru urte bitarteko 68 haur hartuko ditu 2010. urtean.
3 zenbtz. (Izen zenbakaitzekin). Ik. -ik ez. Zorrotz mantenduko dugu irmotasun demokratikoa eta zero tolerantzia politika. Pozik dago herritarrek emandako erantzunarekin, horrek zero zabor bidean urratsak egiten lagunduko dielako. 4 iz. Azterketa eta kidekoetan, puntuazio minimoa. Zero atera du matematikako azterketan. Normalean bertsoa zerotik hamarrera puntuatzen dute.
5 iz. Eskala, kontagailu eta kidekoetan, zenbaketaren abiapuntua. Ik. huts3 2. Asteburua eta egunaren hasiera oso hotzak izan dira, eta termometroak zero azpitik izan dira hiriburu guztietan. Erlojua zeroan jarrita, segundoz segundo hasi ziren denbora zenbatzen. || Zero gradu inguruan egonen da tenperatura. || Hotz egiten zuen: 56 gradu zeropetik. 6 ord. Segida edo sail zenbakitu baten abiapuntua. (Izen baten ezkerrean). Aldizkariaren zero zenbakiaren aurkezpena egin zuten hilaren 10ean. Zero kilometrora hurbildu ziren.