erakutsi1, erakuts, erakusten
1 du ad. Ikusarazi, begien aurrean ipini; ikusten utzi. Norbaiti gauza bat erakutsi. Bere salgaiak erakusten dituen merkataria. Irudi baten bidez erakutsi. Makurtzen zenean bularrak erakusten zituelako. Gorputz zuria biluzik erakutsi zionean. Idatzi nion gutuna bere emazteari erakutsi ziola.
2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Bere bihotzeko ezkutuak erakutsi zizkion. Gertaera horrek erakusten digu zein onuragarria gerta daitekeen adiskide on baten laguntza. Oker dagoenari egia erakutsi. Erakutsi duten eskuzabaltasuna. Guregana erakutsi duzuen leialtasunagatik.
3 du ad. Zerbait egiteko jakituria edo trebetasuna eman. Ik. irakatsi1. Ez dakienari erakutsi. Eskulanak egiten erakusteko eskola. Nola joka erakutsiko ziguten gidariak. Amak erakusten die janaria bilatzen. Umeei hitz egiten erakusteko. Euskara erakusten. Kristau ikasbidean erakusten diren gauzak.