Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza eragile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eragile
1 adj./iz. Eragiten duena. Munduak lehen kausa bat galdegiten du, eragile bat eskatzen du. Haren heriotzaren eragile gertatu diren ezbeharrak. Gorputz madarikatu, nire zorigaitz guztien eragilea! Batzorde eragilea.
2 Aipatzen dena eragiten duena. (Izen soilaren eskuinean). Ik. eragin1 6; negar-eragile. Ipuin irri-eragilea. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.
3 iz. Zerbait eragiten duen pertsona. Euskara batuaren eragilea. Eragile eta bultzatzailea. Dorre haren eragile buruzagia.
4 iz. Ekonomian, politikan, hezkuntzan edo gizarteko beste alorren batean parte hartze aktiboa eta eragin zuzena duen pertsona, talde edo erakundea. Ardura herritar guztiona da, baina agintari eta eragile politikoek dute erantzukizun gorena.
5 adj. Eraginkorra, nahi edo espero den ondorioa lortzen duena. Hezueriaren aurkako sendagairik eragileena. Sakramentu santuetan hain erremedio eragileak utzi zizkizun, zu bekatutik libratzeko. Asmoak ez direla deusetarako ere, eragileak ez badira.
6 adj. mekan. Gurpilez, ardatzez eta kidekoez mintzatuz, ibilgailu edo makina bat mugiarazteko indarra transmititzen duena. Gurpil eragile bat lokatzetan sartzen bada, ibilgailua ez da mugituko eta, azeleratzen badugu, gehiago sartuko da. Ezinbestekoa da ponparen ardatz eragilea horizontalean jartzea.
7 iz. mat., log. Eragiketa baten adierazle den ikurra.

Esaera zaharrak

Beharra, eragile handi.

Aztergaia: eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau64
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

bero-eragile

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus