1 emaitza arrazoi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArauB | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z1:BatHizt | 1993-10-28 | Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z3:EEBS:01 |
arrazoi(n)
arrazoi: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu. / AS: arrazoizko.
aurkezpena aldatzeko eskatuz, azpisarreren bidez: arrazoi(a) da ; arrazoi eduki [hemen aipa liteke aurreko itzuliko oharra: "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu"] , arrazoi eman, arrazoi gaizto , arrazoi izan , arrazoi txar .
-n zalantzazkoa
- [I102]: "-> arrazoindu/arrazongarri/arrazonamendu, era horretako hitz guztietan bezala (cf. arrain / arrantzale / arrandegi / arranzopa)" (1995-01-10)
- [K104]: komenigarri ikusten dut arrazoi ukan moldea jasotzea: arrazoi duzu eta ez arrazoia duzu" (1994-05-19)
- [E306]: "'arrazoi izan' azpisarreraren ordez, 'arrazoi(a) izan' proposatzen dugu (testuan, aipatu berri da 'arrazoi(a) duzu' adibidea, 'arrazoia daukazu'-ren ordez hobestekoa den formatzat emana; gainera, 'arrazoi(a) izan' azpisarrera dator OEHn eta Euskal Hiztegian); 'arrazoia eman' ere onartzea proposatzen dugu; beraz: 'arrazoi(a) eman'; dena den, argitu egin behar litzateke, beharbada, 'norbaiti arrazoi(a) eman' esapideaz ari garela, zeren, horrekin batean 'zerbaiten/zerbaitetarako arrazoia(k) eman' egitura ere badago (seguru aski, kolokazioa da); XX. mendeko corpusean azken horren agerraldi asko daude, baina '-i arrazoi(a)' eman esapidearenak oso gutxi dira (oker ez bagaude, bakarra: Zeren, alde batetatik, Gipuzkoako kontseilulari trebe eta argia goratu nahi izan dute, bestetatik ezezkoa eman diotenei arrazoia eman beharrez #mdash# Amatiño, Zenbat gara, Zeruko Argia, 1974); Interneten, berriz, 'arrazoia eman' oso ugaria da: Nabarmendu behar da Arartekoak erreklamatzaileari arrazoia eman dion kasuen ia bi herenetan (www.ararteko.net/html/Rev02E.htm); Tontxu Campos, Babcock: Europak arrazoia eman digu (www.egunkaria.com/010713/gaur/iritzia/hondo.html); Igarle izan zen eta denborak arrazoia eman dio (www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=743)..." (2002-09-02)
- [E208]: 'oso gaizki dago, ene ustez, bizkaitarron arrazoia daukazu gaizki esanda dagoela esatea. Hor zalantzarik gabe, gurea 'arrazoia duzu' forma hedatuagoaz azaldu behar da, besterik ez'.
- [E116]: 'Nik uste dut XK-k dioena, gaizki ulertu ez badut behintzat, bat etor daitekeela lan taldeak egiten duen proposamenarekin. Ez daude elkarren kontra. Lerro hori (arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu) lehendik arautua zegoen , eta hola agertu zen lehenbiziko itzulian. Orain proposatzen dena kontuan hartuz gero, hau geldituko litzateke: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi'.
- [E123]: 'Ni, aurkezpen horrekin guztiz bat nator eta uste dut ongi egokitzen dela XK-k esaten duenarekin'.
- Erabakia: Erabakia (2003-07, 2003-09, 2003-10): 'OK nire proposamena: arrazoi | EArau: arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu [eta AS gisa] arrazoi(a) da g.g.er. 'bidezkoa da' / arrazoia eduki batez ere Bizk. / arrazoi eman Heg. / arrazoi gaizto 'arrazoi txarra, erantzun desegokia' / arrazoi izan / arrazoi txar 'erantzun desegokia, zakarra': zintzo ari denak ez du arrazoi txarrik merezi / baina bigarren buelta amaitzen denean "arrazoia daukazu" horren kontua berriz ere ikusi behar da. Ezin da esan bestea hobea denik, lekukotasunak kontuan hartuta'.
- Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): a) Isildu egingo da sarrerako oharra, "arrazoia daukazu h. arrazoi(a) duzu dioena; eta b) hirugarren azpisarrera Euskaltzaindiak erabakitako forman eskainiko da: "arrazoi eman Heg.".
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.