Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza argumentu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

argumentu
1 iz. Argudioa. Argumenturik bikainenak ere ez dio aburua aldaraziko. Argumentu hau honda dezakeenik ez da jaio.
2 iz. Film, antzezlan, eleberri eta kidekoetan, istorioaren laburpena; kontakizunaren haria. Ik. trama. Argumentu sinple horretatik abiatuta, oso istorio polita eta hunkigarria egin du.
3 iz. mat. Funtzio matematiko baten aldagai askea.
4 iz. mat. Zenbaki konplexu bat planoan adierazten duen bektoreak abzisa-ardatzarekin osatzen duen angelua.
5 iz. hizkl. Perpaus bateko aditzarekin lotura estua duen osagaia (adibidez, subjektua, osagarri zuzena edo zehar-osagarria), aditzak adierazten duen gertaeran partaide dena. nor, nor-nork eta nor-nori-nork bezalako deiturak, intuizio zuzen batean eraikiak dira, aditzak hautatzen dituen argumentuak zenbat eta zein diren kontuan hartzen ditu. Perpaus hauek guztiek ezaugarri komun bat dute: datibo argumentu bat erakusten dute.

Aztergaia: argumentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau46
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

argumentu, arrazoi(n)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'Beharrezkoa da? Ez da argudio nahikoa?'

 - [E116]: 'uste dut utzi behar dela. Leizarragak erabiltzen zuen. Eta Duvoisinek, Mirandek, Villasantek... Beraz, uste dut utzi behar dela. Hori da nire proposamena'.

 - [I102]: '(EBB) PS definizioan gutxienez argudio eman beharko litzateke. Gainera, nire ustez, gramatikarako utzi beharko litzateke (cf.: aditz baten argumentuak)'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-07): 'utzi zegoen moduan'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.