uko egin
1 ad.-lok. Borondatez utzi. Ik. ukatu 3. Munduari uko egin diotenak. Gauazko loari uko eginez. Uko egiezue zuen aberastasunei. Bizimodu hura haurtzaroan ikasi zuena besterik ez zen, eta ez zion bere nahiari ukorik egin behar, mendian basagizonen artean bizitzeko. 2 ad.-lok. Leialtasuna edo atxikimendua zor zaion gauza edo pertsona arbuiatu. Ik. ukatu 4. Bera baino goragoko zerbaiten alde gizona bere buruari uko egitera behartzen duen indar ezkutua. Arnegatua da kristau erlijioari osoki uko egiten diona. || Uko oso bat egin nahi ez badiozu zeure buruari. 3 ad.-lok. Eskatu edo agindu dena egingo ez dela adierazi. Ik. ukatu 5. Epaiketaren hasieran deklaratzeari uko egin zion, auzitegiak bera epaitzeko autoritaterik ez zuela argudiatuta. 4 ad.-lok. Zerbaitek izaterik edo izatasunik ez duela adierazi; zerbait esan den bezala edo esan den bezalakoa ez dela adierazi. Ik. ukatu 1. Ez dago hemen egiari uko egiterik. 5 ad.-lok. Nekearen nekez, zerbaitek huts egin. Ez naiteke ibil, belaunek uko egiten didate.
6 ad.-lok. Nekearen nekez indarra galdu; nekeagatik, beldurragatik edo egoskorkeriaz zerbait egiteari utzi. Ik. ukatu 6. Zaldiak uko egitera zihoazen, hatsantuak, ezinduak.