Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kanpora bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kanpora
1 adb. Etxe barnea ez den eremura. Eskailera tolestu eta kanpora eramaten du.
2 adb. Norberarena ez den herrira edo herrialdera. Ikastera kanpora bidali nahi dut semea.
3 postpos. (-tik edo -z atzizkiaren eskuinean). Leihotik kanpora begira zegoen. Fraide-serorak herritik kanpora igorri ditu. Joan zen herritik kanpora. Erruz saldu da Bizkaian, dakidanez, eta handik kanpora ere zabaltzea mereziko luke. Goazen herriz kanpora!
4 postpos. Kanpoan. (-tik edo -z atzizkiaren eskuinean). Ik. kanpo 4. Arrain bitxi hauek uretatik kanpora bizi dira. Arraunlari batzuek, ordea, Oriotik kanpora lan egiten dute. EAEtik kanpora egoitza duten elkarteak. Txapelketatik kanpora geratu da. Gelatik kanpora ere katalanez solastatzen dira ikasleak! Sistema baten osagaiak ez dira deus sistemaz kanpora. Sail jakin horietatik kanpora, zenbait gai ezin uki ditzake gure aldizkariak. Urritasun garaietan edo sasoiz kanpora elikagaiak eskuratzeko zailtasuna izan da elikadura arloko industriaren akuilu nagusietakoa. Ez gara hemen xehetasunetan sartuko, lekuz kanpora bailegoke hori.
5 postpos. Aipatu dena alde batera utzirik. (-tik edo -z atzizkiaren eskuinean). Ik. kanpo 4. Hortik kanpora oso gutxi nekien nire gurasoen jatorriko lurraldeari buruz, ia ezer ere ez. Paper horiek burdinolari buruzkoak ziren ia denak, hortik kanpora soldadu garaiko gutunen bat, eta beste askorik ez. Komentuko giroa zen erabat; jolas orduetatik kanpora, erabateko isiltasuna gorde behar zen. Euskaldunez kanpora, bada hor, dakigunez, erdaldunik ere.
6 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Alde hemendik, kanpora!

Aztergaia: kanpora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-12-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: KANPORA (V-gip; SP, Lar, Dv, H), KANPORAT (kanpula, kanpulat S). Ref.: Lrq (kanpula, kanpulat); Iz ArOñ. a) (Sin ningún sintagma explícito que le preceda). Fuera (alativo). "Kanpora doa, il va dehors" SP. "Fuera, afuera, kanpora" Lar. "Kanpora aurthikitzea, jeter dehors" H. "Kanpula, dehors" Lrq. "Kanpulat, vers dehors" Lrq. Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. Heuskara, / ialgi adi kanpora. E 251. Ilkhi zedin, bada, Iesus kanpora. Lç Io 19, 5. Atheratzen du noizik behin kanporat, airatzera eta iguzkiztatzera. Ax 37 (V 22). Bijoa kanpora barrengo tristeza. Cb Eg III 241. Ager adi kanporat. Xarlem 503. Bere barruko aserrea kanpora ateratzen badu. Gco II 49. Okulluban ondo gorderik, / irten ez zezan kanpora. Mg in VMg 93. Batian kanpora urten, bestian barrura sartu. fB Olg 110. Goazen kanpora. Lard 6. Zerbait egitekok kanporat deitzen zutenetan. Laph 190. Kanpora irteten zait / biyotza malkotan! Bil 134. Eta Ellande badoa kanpora. Barb Sup 72. Mutillak leiua zabaldu ta kanpora begiratu eban. Altuna 39. Herresta ekarri zuen Bertha kanporat eta azken puskaraino irentsi zuen. Mde Pr 93. Xoria ihes doa kanporat. JEtchep 25. Nik ez zaitut kanpora jaurti nai. Lab SuEm 180. Begia muxu-zapiz estali ta badoa kanpora. MEIG IX 110 (Ref. a quedarse fuera de un juego). Falta egiten zuana kanpora joaten zan, eta azken gelditzen zanak irabazten zuan. Osk Kurl 78. (Ref. a otro país o población). v. KANPOETARA. Kanpora noa sei egunetarako. Txill Let 53. Gerra ematera kanpora yoan dala bere mugetatik ara? Or QA 84. (En exclam.). "Kanpora ortik! fuera de ahí" A. "Kanpora emendik! Bixkor!" Elexp Berg. v. fuera. Ken, ken ortik: kanpora demonioak; ur bedeinkatua betor. Cb Eg II 190s. Kanpora ortikan. Sor Gabon 28. Kanpora alper jale ori ortik. AB AmaE 203. Pagatu nahi ez badu fuera kanporat. HU Zez 189. Kanpora agurea! Aurrera Peru! Ag AL 33. Zuek pestia baño txarraguak zerate: kanpora emendik. Iraola 45. Aguro, kanpora, Nikanor! Erkiag BatB 157. Alde! Anka emendik! Kanpora esan dut! Lab SuEm 184. Kanpora ori ere! Ib. 200. (Con reduplicación intensiva). Konde jauna, kanpora-kanpora. AB AmaE 204. b) (Precedido de sintagma ablativo o instr.). Tr. La construcción con ablativo es de uso general en todas las épocas y dialectos; la construcción con instrumental se documenta escasamente. (Precedido de sintagma en ablativo). "Desterrar, erritik kanpora bota" Añ. "Oha hemendik kanporat, va hors d'ici" H. "Etxetik kanpora igorri zuten (AN-5vill)" Gte Erd 191. Iraitz zezaten mahastitik kanpora. Lç Mt 21, 39. Egotz balezate desterraturik Erresuma guztitik kanporat. Ax 576 (V 370). Amar tribuetako israeldarrak andik kanpora atereak ta erbestetuak izandu ziran. Ub 52. Joan zan erritik kanpora. AA III 490. Elizatik kanpora atera zuten. Lard 522. Gelatik kanpora bialdu. Ib. 497. Herrestan ateratu dira elizatik kanporat. HU Zez 15. Zelan urten neike nik neure marratik kanpora? Ag AL 70. Erritik kanpora eioazala. Ag Kr 70. Aprikarrok Españatik kanpora biraldutera. Echta Jos 56. Fraile-serorak herritik kanporat igorri ditu. Zerb IxtS 112. Leihotik kanpora begira zegoen. Mde Pr 167. Batzuk azpitik azaleraño ezik uretatik kanpora ateratzen ziran. Anab Poli 18. Euretariko batek Eibartik kanpora osteraren bat ein biar zebanian. SM Zirik 105. Zuk eta zu lako garbitzaileak euskeratik kanpora botako zeunkiez honelako berba guztixak. Osk Kurl 116. Urrengo goizean etxetik kanpora iges egin eban. Alzola Atalak 49. Etxetik hoinbertze gazte, / kanporat zorion eske / zoraturik bazoazte. Xa Odol 85. Adarraren soinu hori berantetsia zuen langile batek, brixtez, jauzian bezala, egin omen zuen lanetik kanporat. Larre ArtzainE 95. (Precedido de sintagma en instr.). Haren gorpitza, bela piker hiriz kanporat eman eta urtiki zuten. Tt Onsa 92. Izan bedi hiriaz kanporat eramana. Lg I 361. Bere emazte ta umeakin atera erazi zuan Jaungoikoak Loth erriaz kanpora. AA III 382

adib.: kanpo 1 iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean; dagokion izen sintagmak -tik edo -z atzizkia hartzen du). Ik. landan; at. Anton. barren. Elizatik kanpoan. Bere herritik kanpora. Leihotik kanpora begira. Sistema baten osagaiak ez dira deus sistemaz kanpora. Sail jakin horietatik kanpora, zenbait gai ezin uki ditzake gure aldizkariak. Ez literaturaren eremutik, baizik eremu horrezaz kanpotik.

kanpora 3141.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

kanpora

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, baina lehendik ere azpisarrera gisa jasoa dago kanpora forman. Ez da beharrezko ikusten kanporat forma ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasoa kanpo sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus