Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

eraso egin
dio ad.-lok. Ik. eraso1. Etsaiari eraso egin behar diogu, berak lehenengo kolpea noiz emango zain egon gabe. Kamioiei eraso egin zieten gerrillariek. Hiriari eraso egin behar diogu.

Aztergaia: eraso egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-01-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eraso egin 1, Or SCruz ("Oinbesterik ere etzun egin gizagajoak, eta etsaiak eraso egin zion") // Ik. OEH argitaratuan erasoketa : SMitx Unam ("Ta an asi zuten erasoketa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eraso egin 35: Kondairan zehar ("Ejerzito alemandarrak bere indar guztiekin eraso egin zion Errusiari hegoaldetik"), K. Alkorta 2 (adib.: "Txalupek eraso egin zioten"), J. Goikoetxea ("Eraso ere egin zidaten behin soldaduek"), J.M. Angulo ("Azido hoiek ugerkortasun haundia izaten dute, eta loturako eztainuari ere eraso egiten die, gogortasuna galeraziz"), Hemen 1987 eta 1989 2 ("Udal-polizia eta polizia autonomikoak eraso egin zieten bildutakoei", "Gela beroaren erditzalean, errefreskagarri azukretuen mila iragarki tronpagarrik egin zidaten eraso"), J. Zubikarai ("Etxeari eraso egingo zan unea"), J. Butron ("Bigarren mailako harrapakari honek ez dio kirikiñoari erasorik egiten"), K. Mujika ("Hilobirako bidean, judutarrek eraso egiten diote segizioari"), I. Mendiguren 2 ("Etxera itzuli eta, beste etsairik ezean, elkarri egiten omen diote eraso", "Jendeari eraso egin eta odola edaten zioten"), Txiliku 2 ("Alfanjea zorrotik atera eta biei eraso egin zien", "Beltzari eraso egin nion ezpataz"), Lasa Denboraldi ("Eraso egiten dit, orduak eta orduak ematen ditu munduan ukitu nauen edozertaz lotsa nadin, eta haserratu egiten da nigar egiten badut"), A. Perez ("Ihes egiten dute, beste animalia batzuekin harremanak dituzte, eraso egiten dute, babestu egiten dira"), P. Aristi ("beste ekipoari kontra egin beharrean bakarka dabilenari egiten diote eraso"), K. Perez ("Franciscoren gizonekin eta beste hainbatekin Almagrori eraso egin zion"), GAO 1994 ("... edukitza horri ezin izango zaio erasorik egin interdiktuz"), HIESA 1995 ("Edonon eta edonoiz eraso egin dezakete"), Arte modernoa ("Bere azken ondorioetaraino darama arte lanaren desakralizazioa, arte lanak erabileraz gorago zeukan balioaren azken gordelekuei eraso egitean"), EstiLib ("Egunkariak ez dio eraso egiten pertsonaren intimitate eskubideari"), X. Diaz ("Ameriketatik urrez eta zilarrez gainezka zetozen itsasuntziei eraso egiten zieten"), B. Urkizu ("Benetan eraso egiten zaio; ezin aipatuko dugu, beraz, eman beharko liokeen "babesa""), Egunk 1996 ("Guardia Zibilaren kuartelari granadaz egin zioten eraso hurbileko mendi batetik"), A. Sokarros ("Speroneko golf instalazioei eraso egin die komando batek"), A. Zavala ("Orokietara jetxi, eta eraso egin zieten karlistei"), H. Cano 3 (adib.: "Zuhaitz batera igo, eta bertan eman zuela lehen gaua piztiek edo tribu basatiek eraso egingo ziotelakoan"), X. Mendiguren B. ("Koronelaren garun eraginkorrak [...] su artifizialekin erasoa egitea iradoki zigun"), I. Murua ("Kolpez kolpe jardun zuten Mexiko Berriko mendietan 1881eko udan zehar, meatzari, artzain edo soldadu, estatubatuar zein mexikar, ahal zuten guztiei eraso eginez"), J.E. Urrutia 2 (adib.: "Noizean behin mendiotatik jeitsirik, eraso egiten zieten hirietako auzo, herriska eta etxalte isolatuei"), I. Irazabalbeitia ("Grekoak ezpata altxatu eta eraso egiten dik"); eraso egile 1, A. Sokarros ("Eraso egileetatik bik barnean zirenak egoitzatik urrundu bitartean, beste hirurek lehergailuak jarri zituzten etxebarruan"); erasoketa (eta kimika-erasoketa) 6: Txill 2 (adib.: "Pilaren barruan, eta osatzen duten ekai kimikoen artean, kimika-erasoketa bat sortzen da"), M. Iturbe ("Jesusek herri-agintaritzari edo indar politikoari zorroztu zion erasoketa hor dago"), P. Ezkiaga ("Zaratarik gabe baina etengabe ari zuen bere erasoketa hotz eta lasaian"), GIE HizkLiter ("Pertsonen artean sortu ohi den elkarren aurkako erasoketa edo borroka"), L. Azurmendi ("guztiarekin amaitzea erabaki zenuen, barnean zenuen ekaitza gelditu zenuen, azken erasoketa galduz, ezereza nagusituz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

erasoegile : AB50 1; eraso egin : DFrec 3 (ZArg: "juzgadoari eginiko denuntzian eraso egin ziotenetako bat"; Aranzazu: "eskuin nahiz ezker muturrekoei gogor eraso eginez", Deia: "arabiarrek eraso egingo omen dute"), Euskalterm 1; erasoketa : AB38 1, AB50 1 // Ez ditugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eraso egin : ElhHizt (AS); erasoketa : HiruMila, DRA // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraso sarrerari dagokion azpisarrera.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus