Euskaltzaindiaren Hiztegia

72 emaitza hitz bilaketarentzat - [51 - 72] bistaratzen.

hitzarmena izenpetu
du ad.-lok. Hamabi urte dira gurean gatazka politikoaren amaiera zekarkeen hitzarmena izenpetu zutenetik.

Aztergaia: hitzarmena izenpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzarmena sinatu
du ad.-lok. Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du hainbat erakunderekin. Aipatu berri ditugun hiru erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten 2012ko maiatzean.

Aztergaia: hitzarmena sinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

hitzartu, hitzar, hitzartzen
1 du ad. Zerbait egiteko ados etorri, elkar aditu. Hitzartu zuten anaiek bezala maitatuko zutela elkar. Azkenean, erdibideko 37 zuzenketa hitzartu dituzte hiru alderdiek.
2 da ad. Bat etorri, ados jarri. Ez al zinen denario batean nirekin hitzartu?

Aztergaia: hitzartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

58 ager.; IE-ZuAmeko forma; XX. mendeko G eta EB ere azaldu da; agerraldi guztiak 1850tik aurrerakoak dira; [da ad.]: 15 ager. L eta behin G (Ir YKBiz); hitz hartu : Larz Iru; hitz-hartu : HU Aurp, Mde Po; hitzartu : Laph, Lf Murtuts, Larz Iru, Larz Senper, Ardoy SFran; itz-artu : Ir YKBiz; [du ad.]: 18 aldiz, L-Z-BN; EB: Mde HaurB (hitz hartu, hitz-artu); hitz-hartu : HU Aurp, Lf Murtuts; hitzartu : Laph; Jnn SBi; Zerb IxtS, Const, Zub; hitzartü: Ip Hil, Const, Casve SGrazi. 25 kasutan ezin erabaki izan da aditz-mota.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

16 ager.tik 6 [da ad.] dira; 4 [du ad.]: IE-EB-EgAs azaldu da: [da ad.]: (hitz-hartu behin; hitzartu 5 aldiz); Ezezaguna, in: Euskaltzaleen Biltzarra, 1920; Ezezaguna, in: Eskualduna, 1919; Larzabal, P. in: Gure Herria, 1953; Mendisco E., B.: Armendaritzea haur begiez; Arbelbide, X.: Piarres Lafitte. Bere bizia; Aduriz, J.A.: Santa Grazi. Pastorala; [du ad.]: (hitzartu, hitzartü, izartu); Ezezaguna, in: Eskualduna, 1924; Ezezaguna, in: Otoizlari, 1978; Muniain, K. in: GAO, 1989; Casenave H., J.: Santa Grazi. Pastorala; 6 ager.tan ezin izan da erabaki zein aditz-mota den.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzartu, hitzar, hitzartzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

hitzartu, hitzar, hitzartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hartu: kasu hau Ipar. da nagusiki, eta hor loturik idazteko joera dute gaur.

hitzatze
iz. Epilogoa. Ik. hitzaurre. Bi ondorio nagusi nabarmendu ditu J. Kortazarrek liburuaren hitzatzean.

Aztergaia: hitzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-12-15 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hitzatze 1: Lécluse-ren Hiztegia ("Lehen emanaldian muina zen Gramatikari egile beraren Dissertation... aitzin-solas gisa ezartzea egoki iruditu bazitzaigun, oraingoan Examen... eman dugu guztiaren hitzatze, interesik falta ez duelakoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hitz-atze : HiztEn (azken hitza, idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den testua); LurE (azken hitza; idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den izkribua); hitzatze : DFrec 2 (tituluak-edo: M. Zarate "Hitzatze gisa"; B. Amundarain: "Hitzatze"); AB38 1 (epílogo) // Ez dugu aurkitu ap. AB50; Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

hitz-atze : EuskHizt (*1977 azken hitza, idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak); ElhHizt (epílogo, recapitulación); EskolaHE (azken hitza; idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen den izkribua); PMuj DVC (itz-atze: epílogo); hitzatze : HiruMila (epílogo, consideraciones al final de un libro) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE; Casve EF; HaizeG BF; Lh DBF; DRA.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil (hots, aski bide egin gabea dirudi, hiztegian jasotzeko).

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

loturik idatzia identifikagaitza litzatekeelako onartu da forma honetan, hitzaurre ez bezala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-05): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-01-25) Hitz batean idatzia onartu da: "hitzatze".

hitzaurre
iz. Liburu edo idazki baten atarian ezartzen den izkribua, gehienetan haren autoreaz bestek idatzia, hura irakurleari aurkezteko egiten dena. Ik. aitzinsolas; sarrera 5; atariko. Bigarren argitaraldiari hitzaurrea. Argitaratzaileak hitzaurrean dioenez. Hitzaurrea Orixek egin zion.

Aztergaia: hitzaurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzaurregile
iz. Idazlan bati hitzaurrea egiten dion pertsona. Beti uste izan da badela halako gogaidetasun bat autorearen eta hitzaurregilearen artean.

Aztergaia: hitzaurregile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua
hitzean egon
ad.-lok. Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

Aztergaia: hitzean egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzeko
adj. Hitzari eusten diona, hitza betetzen duena. Ik. berbako. Hitzeko emakumea da Edurne. Badakite hitzeko gizonak garela. Jainko bat hain ona, hain hitzekoa. Hitzekoa izan.

Aztergaia: hitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzeko emakumea da Edurne.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"hitzeko emakumea da Edurne".

hitzeman, hitzeman, hitzematen
1 du ad. Norbaitek bere burua, beste norbaiten alderako, zerbait egitera edo ematera behartu. Ik. agindu2 4; promes egin;  + zin egin; berba eman; promestu. Hitzematen dizut ez dudala berriro egingo. Euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izango garela fededun. Haren alde ahalegina egiteko hitzeman ziola. Zer hitzeman zion Jainkoak? Zerua hitzeman digu.
2 Agindua, promesa. (Partizipio burutua izen gisa). Ez zezakeen hitzemana jan.

Aztergaia: hitzeman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

hitzeman eta hitza eman nagusitu dira gaur.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)itz eman : 19 ager., G 11 (J. Agirre, J.M. Azkue, Urruzuno, A. Barriola, A. Menan, Zaitegi, M.A. Urreta, Villasante, Mauro Estibalizkoa eta A. Begiristain; B. Muxika eta A. Apaolaza), EB 8 (De Rijk, M. Ugalde, X. Arbelbide, I. Mendiguren eta J.J. Zabaleta); (h)itz-eman : 6 ager., G 4 (F. Mendizabal, A. Sorarrain, J.L. Zurutuza eta P. Berrondo), IE 1 (P. Larzabal), Zub. 1 (A. Aguergaray Bordaxar); (h)itzeman : 43 ager., G 7 (A. Zarranz, P. Bermejo, I. Baztarrika, Orixe, J. Lekuona, M.M. Zubiaga eta Eusk. Litur. batzordea); IE 19, batez ere Gure Herria (J. Saint-Pierre, Lafitte, P. Larzabal) eta Eskualduna-n, eta, besteak beste, Iratzeder, E.T. Inchauspe, J. Heguy, Soubelet eta Landartek ere erabili dute eta 5 aldiz Catichima edo Fedea laburzki...; EB 17 (Oihenart taldea, E. Kortadi, S. Garmendia, Itxaropena, T. Peillen, J. Goikoetxea, I. Mendiguren, P. Zabaleta, Itun Berria, J.M. Satrustegi, A. Letamendia, EHAA, etab.); hitzeman-arazi ere Eskualduna-n erabili da; itzemon 1 (S. Barandiaranek, Iliasena, Iliada euzkeraz obran); (h)itza eman : G 4 (K. Eleizegi, A. Elustondo, J. Azpeitia, A.M. Labayen), IE (T. Monzon); EB 17 (J.M. Torrealdai, I. Fernandez, SEIE, M.K. Garmendia, X. Mendiguren Bereziartu, L. Dorronsoro, A. Pontesta, X. Mendiguren Elizegi, D. Amundarain, K. Muniain, I.M. Barriola eta Egin, EHAA eta Zeruko Argia-ko zenbait artikulutan).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

(h)itz eman : DFrec 9; LurEn (AS); (h)itz(a) eman : HiztEn (AS); (h)itza eman : DFrec 15, Euskalterm 6; hitz-emate : Euskalterm 4; hitzemaile 'apuntador': Euskalterm; (h)itzeman : DFrec 24, AB38 3, HiztEn (S), Euskalterm 5.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

hitzeman, hitzematen. du ad.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

eman gehienak bereiz ematekoak diren arren, loturik idaztekoa da hau batzordearen ustez; Hitz-elkarketa/4 liburuan, aldiz, bereiz idaztea proposatu zen.

hitzemate
iz. Zerbait egingo dela aginduz ematen den hitza. Ik. promes. Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte-galerak ordaindu behar dira.

Aztergaia: hitzemate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh52 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

hitzeman 1 du ad. Norbaitek bere burua, beste norbaiten alderako, zerbait egitera edo ematera behartu. Ik. agindu2 4; promes egin; zin egin; berba eman; promestu. Hitzematen dizut ez dudala berriro egingo. Euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izango garela fededun. Haren alde ahalegina egiteko hitzeman ziola. Zer hitzeman zion Jainkoak? Zerua hitzeman digu. 2 (Partizipio burutua izen gisa). Agindua, promesa. Ez zezakeen hitzemana jan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

HITZ-EMATE "Promesse, hitzemaite" Gèze. Hitz emate edo protestazione hori egiñ. He Phil 79. Esparantxa eta hitz-emaite orotan. Mst III 21, 1 (Ip hitzeman oro; SP y Ch agintza). Jinkoak boroga-erazi dü hitzemaite hoien egia. Ip Hil 146. Eliza-bidez egin ditzagun gure itz-emateak. NEtx LBB 45. v. tbn. Mde HaurB 13. Onaind in Gazt MusIx 150.

hitzemate 37: Berria 5 (“Hitzemate horren arabera, Jaurlaritzak 2012ra arteko epea jarri zion bere buruari, aurrekontuaren %0,7a lankidetzara bideratzeko”, “GFAM-Lurra elkarteak, Fred Larrañagak eta Bizitegia elkarteak eroste hitzematea izenpetu zuten uztailaren 24an, Maite Errekart Kako baserriaren jabearekin. Urri arteko epea dute behar duten diru guztia eskuratzeko”, “Politikarien hitzemateak ikusita, nekazariak esnea banatzen hasiko dira”), Deustuko Unibertsitatea 20 (“Diru kopuru zehatza ordaintzeko hitzemate huts eta soila, pezetatan edo kotizazio ofizialean onartutako moneta atzerritarrean adierazita”, “Aurreko paragrafoko kasuetan, irizpena zein erakunderi eskatu eta horrek lehenbailehen adierazi behar du irizpena noren edo nortzuen zuzeneko ardurapean egongo den; pertsona horiei galdatuko zaie 335. artikuluko bigarren paragrafoan xedatutako zin-egite edo hitzematea”), Gomylex 12 (“Hitzemate hori ez bada betetzen, kalte galerak ordaindu behar dira, hitzemandako ezkontzari begira gastuak egin direnean (KZren 43. art.)”); hitz emate 4: Berria (“Lehendakari karguaren zin egite ekitaldia (orain hitz emate ekitaldia) modernizatu nahi zen, baina batean kale, bestean bale”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

hitzemate : Berria (“Agintza gehiegi egin zaizkigu hainbat bileratan, eta hitzemate horietatik bakar bat ere ez da bete”), hitz-emate 5: Urtzi Urrutikoetxea (“Baina denbora joan ahala naturaren agindua gure hitz-emate serioena baino indartsuagoa zela konturatu ginen, eta hari jarraitu behar izan genion, bai guk, gazteok, bai gizonek, bai eta zenbait emakumek ere, ulertzekoa denez, natural-natural”), Pello Lizarralde (“Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion”), Ander Irizar 2 (“Lajosen iragana horrelako hitz-emate eta ekimen arduragabez betea zegoen, eta nik gaztetxokeriatzat hartzen nituen”, “Horixe ba, hogei urteren ondoren etxera itzuliko da! Hona dator, eta hemen - zergatik ukatu? - denoi zor digu zerbait: dirua, hitz-emateak, zinak.”), Javi Cillero (“Tatuaje egitea bizitza osorako egiten den hitz emate bat bezala duzu, ezin duzu zeure gogara ezeztatu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen kategorian ere erabilia, eta sarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

hitzetik hortzera
1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.
2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

Aztergaia: hitzetik hortzera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzez
adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut. Gogorakizunak hitzez adieraztea.
Loturak

Aztergaia: hitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: oralmente.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitzez hitz
adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.
Loturak

Aztergaia: hitzez hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: literalmente.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

amreditak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hitz sarrerari dagokion azpisarrera.

hitzez hitzeko
adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.
Loturak
hitzez hitzekotasun
iz. Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.
Loturak
hitzezko
adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

Aztergaia: hitzezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

hitzik esan gabe
adb. Ezer esan gabe. Josebari begira geratu zitzaion hitzik esan gabe. Irakurketa amaitutakoan, hitzik esan gabe, altxatu eta eskailera aldera abiatu zen.

Aztergaia: hitzik esan gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-09-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: “Ez burua bakarrik, nik dena galdu nuen kobrezko jainkoaren irudia kutxatik atera eta hain berezkoa zuen ibilera makur harekin kalean behera abiatu zenean esku odoltsuak bizkar atzean eta hitzik esan gabe” (Argia), “Gehienak, ordea, sistema berrian murgilduko dira hitzik esan gabe.” (Berria); EPG: “Horrela bizi izan zen jauregian, hitzik esan gabe, hirurogeita hamabost urtez.” (Xabier Olarra); ETC: “Elkarri so egin zioten, hitzik esan gabe, nor bestearen pentsamenduak irakurri nahirik“ (Anjel Lertxundi)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: hitzik esan gabe: sin decir palabra; Adorez: hitzik esan gabe: sin decir palabra; Labayru: 0

Bestelakoak

esan1 2 du ad. (Esapideetan). Hitzik esan gabe. Egia esan, ez nuen delako liburua gogoko. Oraingoz, egia esan, ez zait iruditzen batasuna irispidean dagoenik. Horrela, ez goaz inora; errekara goaz, hobeki esan. Hemen ezer ez; hobeki esan, Jainkoaren bakea. Bestela esan, batak ez daude besteen ondoan jartzeko neurrian. 1922an euskaltzaletu nintzen, nolabait esan. Azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu. Nork esan, itsasotik hiru mila metrora, horrenbeste ur? Hutsune horiek, ordea, esan bezala, aise bete ditzake lanak. Lehen esan bezala. hitz 2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta esan sarreretan.

hitzik ez atera
1 ad.-lok. Ezer ez esan. Amets honek hagitz nekatu zuen faraoia eta hala ere ez zuen hitzik atera. Ez dut gehiago hitzik aterako, elizako aitzindariek manaturik baizik.
2 ad.-lok. Norbaitek beste norbaiti ezer esanaraztea lortu ez. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera.

Aztergaia: hitzik ez atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. (s.u. atera)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa hitz eta atera sarreretan.

hitzontzi
adj. adkor. Berritsua, asko hitz egiten duena. Ik. hitz-jario; kalakari. Gizon hitzontziak. Gure herri xumeetan, zenbat hitzontzi! Hitzontzi, huts ontzi.

Aztergaia: hitzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

hitz untzi IE 1 (EZ Eliç); hitz-ontzi EB 1 (Mde HaurB); hitzuntzi 7 (Ch, Monho, Gy, Zby); itz-ontzi G 1 (And AUzta); itzontzi G 16 (Cb Eg III, Izt C, A Ardi, Ag G, Zait Sof, NEtx LBB, Or Aitork, Txill Let, Zait Plat, NEtx Antz); (h)i(t)zuntzikeria IE 3 (Elzb PAd, Mih, Hb Egia); itzontzikeri G 1 (Jaukol Biozk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

(h)itzontzi 5; hitzuntzi 1 (IE); itz-ontzi 1 (G), itzontzikeria 1 (G), izontzi 1 (B).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: itzontzi (3); AB38: hitzontzi (2); AB50: hitzontzikeria; HiztEn: hitzontzi, hitzontzikeria; LurE: hitz-ontzi, hitzontzi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz.

hitzontzikeria
iz. Berritsukeria. Horiek guztiak ez dira hitzontzikeria ero bat eta funsgabeko bat baizen. Hitzontzikeria hutsa.

Aztergaia: hitzontzikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

hitzordu
iz. Bi pertsonak edo gehiagok elkar ikusteko tokia eta ordua hitzartzea. Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu. Badut bihar hitzordu bat Maiterekin. Albret plaza berrian da hitzordua. Hitzordu bat eskatu zion Chirac-i berari. Zuzendariarekin hitzordua eskatuta daukat.

Aztergaia: hitzordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu; badut bihar hitzordu bat Maiterekin.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Iñakirekin hitzordu bat hartu dugu; Badut bihar hitzordu bat Maiterekin.

hitzots
iz. Hitzen hotsa. Ik. berbots. Daviden hitzotsa aditu zuen.

Aztergaia: hitzots

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-12-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

berbots.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus