Euskaltzaindiaren Hiztegia

414 emaitza mi bilaketarentzat - [401 - 414] bistaratzen.

mizelio
iz. mikol. Onddoen atala, sustrai itxurakoa, hifaz osatua dena eta gehienetan lurrazpian egoten dena, onddoak inguruko elikagaiak xurgatzeko baliatzen duena. Perretxikoek bi parte dituzte: mizelioa eta karpoforoa.

Aztergaia: mizelio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 55 (Laneki 34); ETC: 139.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: mizelio iz. (Mikol.) micelio, Adorez: mizelio: iz. (Mikol.) micelio; Labayru: mizelio 1 iz. Bot. micelio; NolaErran: 0. / Euskalterm: mizelio, mizelio primario, mizelio sekundario (Biol.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, Mikol. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mikol.

mizenastar
1 adj. Mizenaskoa, Mizenasi dagokiona.
2 iz. Mizenasko herritarra.

Aztergaia: mizenastar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-02-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mizenas / mizenastar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

mizeniko
adj. Mizenas Peloponesoko antzinako hiri greziarrekoa, hiri hari dagokiona. Gerrari mizeniko handiak. Bortizkeriari esker lortu zen zibilizazio mizenikoaren aberastasuna eta zibilizazio hori Egeo itsasoaren jabe bihurtu zuen botere ekonomikoa.

Aztergaia: mizeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-11-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mizeniku , B. Otaegi (“Indoeuropar giza talde hauek "mizeniku" zibilizazioa ondatuko dute”); mizenastar , Atlantida (“Irudian, emakume mizenastarra aurkitu diren freskoen arabera. Ondoko irudian dugu Tira irlan desagertutako zibilizazioaren beste irudi bat bertan garaiko emakumeen janzkera agertzen delarik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

mizeniko 3, Filosofiako gida (adib.: “Himno homerikoak deitzen diren kantuek, bestalde, ez dute zertan Homerorenak izan; batzuk ohiturazkoak dira - batzuek jatorri mizenikoa dute, nabarmen -, beste batzuk otoitzak edo formulak eta abar”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es micénico / fr mycénienne: Elhuyar: mizenastar; Mizenasko / Nolaerran: - / Zehazki: mizenastar / Labayru: Mizenasko, mizenastar / Adorez5000: mizeniko, mizenastar.

Erdaretako formak

es micénico / fr mycénienne / en Mycenaean / de Mykenische.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Aski da mizenastar arautua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua.

mizke
1 adj. bizk. Gurikeriara emana. Aberetxo mizke bat, zeinaren portaera ez baitzen aurrerantzean dibertigarritzat hartu.
2 adj. bizk. Mardula. Hosto, lore, garau mizkeak eman behar lituzkeen kimua.

Aztergaia: mizke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

1 gurikeriara emana. 2 mardula.

mizkeria
iz. bizk. Gurikeria. Hemen ez dago mizkerian ibiltzerik.

Aztergaia: mizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

gurikeria.

mizketu, mizke/mizketu, mizketzen
da/du ad. bizk. Gurikeriara eman edo eraman. Hainbeste denboran traturik onena ematen egon eta gero lotsabako bat mizketzen ibili zela jakin behar?

Aztergaia: mizketu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

mizkatu formarik ez da ageri lantaldearen informazioetan; mizketu, berriz, hiru testutan jaso da (Añ, Bilbao; Batxi).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-06-14) Onartu da: mizketu, mizke(tu), mizketzen da/du ad.

mizkin
adj. Gutxi jaten duena; janari askori muzin egiten diona. Ume hori janarekin oso begiluzea da, baina jateko orduan, mizkina.

Aztergaia: mizkin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-x-/-z-.

mizkindu, mizkin/mizkindu, mizkintzen
da ad. Mizkin bihurtu. Lehen jatun ona zen, baina orain mizkinduta dago.

Aztergaia: mizkindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

miskin 2, Astar II ("Zelan sinistu ginaike zeken, eta miskin izango zala bera Amagaz, [...]?", "egiten dabe pekatu mortal arako guraso miskin, eta zeken euren seme alabai ezer emoten ezteutsenak"); eta OEH argitaratuan miz-, mix- bana: Ant JesBi ("Ene Jaungoikoa, nere biotz au zurea dezu, baña badakit Zuretzako sobra mizkiña dala"), Herr 1964 ("Ohoin mota asko baditugu. Tipi mixkin hoitarik zonbaixka: magasinetan ebasten dute esku-menean dituzten xurruburruetarik bat edo bertze"); mixkin 'grimace' 1, Hb Egia ("Ikusten ditut zenbaiten mixkinak, erran nahi balute bezala: atsoa zoro bat da, ezdu nihork egin mirakulurik, ez nihork ikusi"); mizkindoi 1, Lab EEguna ("Ez nazu mizkindoia. Txokolate, goxo ta eztigarriak, nai duanarentzat!"); meskindu 1, Harb ("Pobreziak zehatzen, estorbuak meskintzen, [...] tristeziak akometatzen [...] banau"); eta OEH argitaratuan mix- 1, Herr 1958 ("Aise mendra zitaken sujet eder hori! Aise mixkint zitaken gai ospetsu hori!"), eta mizkindu 'devenir grimacier' 2: GAlm 1963 ("Medikuak eskuratzen ditu [zigarroak], erhietan itzulikatzen eta sudurra mizkinduz usaindatzen"), Etcheb Obrak (ap. DRA: "[Liburuen] tituluak ikustearekin kolpatuari mizkindu zitzaion sudurra, ilhundu arpegia"); mizkinkeria (eta misken-) 2: Astar II ("Zezenkerija, miskenkerija [sic] edo ondasun gurari larregija da gatx gustijen sustraija"), Moc Damu ("Horrela andre-gaiarekin gertatzen danian mutill-gazteak ur-aparra bezela ibilli bear du diruba, eta ez mizkinkeriyan!"), eta OEH argitaratuan, fB Ic II 143 ("Premina badako txokolate, ardao, merijenda, mizkinerija, [...]"); eta hor, gainera, testu-lekukotasunik gabeko mizkinda, mizkinde, mizkinkiro, mizkino.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mizkin 2, metahizk.: X. Mendiguren B. ("Litxarrero: Litxarreriak atsegin dituena. Gozozale. Mizkin"), U. Ruiz (hitz-zerrenda batean); mizkinkeria Azurm ("Gaurkuok baino mizkinkeria gutiago zizuten mihinean, gauzei beren izenez deitzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mizkin : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

miskin : HaizeG BF (niais), Lh DBF (1 grimace; 2 grimacier), DRA (1 mezquino, avaro; 2 gesto, mueca), PMuj DVC (1 gestero, gesticulador, figurero, parajismero; 2 bobo, necio, tonto); miskindu : Lh DBF (devenir grimacier), DRA (volverse mezquino, gesticulante); miskintasun : PMuj DVC (figurería, condición de gesticulador); mixkin : DRA (mezquino, pequeño); mixkintu : DRA (rebajar, disminuir); mizkin : EuskHizt, HiruMila (1 melindroso, sa; 2 goloso, sa), ElhHizt (1 goloso, a; 2 melindroso, a, de mal comer; 3 mezquino, a), Lur EG/CE eta EF/FE (melindroso /friand, gourmand), Casve EF (gourmand), Lh DBF (friand), DRA (1 mezquino, melindroso; 2 goloso), PMuj DVC (goloso, laminero, melindroso, regalado, dengoso, refinado, regalón); mizkinda : Lh DBF (gourmandise), DRA (ocuparse en picar de un plato y otro, pero sin comer nada en cantidad suficiente), PMuj DVC (cotufa, golosina, gollería, chuchería, chirlomirlo); mizkindaka : PMuj DVC (golosineando, lamiendo); mizkindu : Lh DBF (devenir gourmand), DRA (torcer el gesto, volverse mezquino, regalón), PMuj DVC (golosear, lamer, golosinear, golosinar, lamiscar); mizkineri : DRA (1 gula, gastronomía; 2 golosina); mizkinkeria : EuskHizt, HiruMila (gula), Lh DBF (mizkinkeri: 1 gourmandise; 2 gourmandises, friandises), DRA (mizkinkeri: 1 golosina, 2 gula; 3 mezquindad); mizkinkeriz : PMuj DVC (golosamente); mizkino : HiruMila (mezquino, na), DRA (mizkiño: mezquino); mizkiñaldi : PMuj DVC (lametón) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "mizkin(du) (jakan[du]): volverse inapetente".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

mizkin(du), mizkintzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Forma baten adiera(k)

mizkin bihurtu.

mizkinkeria
iz. Pertsona mizkinari dagokion jarrera edo egitea. Ez zara orain mizkinkeriatan hasiko, ezta?

Aztergaia: mizkinkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BizBerba: "mizkinkeria: gula, golosina".

mizpira
1 iz. Mizpirondoaren fruitua, azala nahiz mamia horiak eta erdialdeko haziak ilunak dituena, eta usteldurik jaten dena. Ahotzak ontzen ditu mizpira mikatzak. Mizpira, ahora gabe uzkira. Mizpira ustelak.
2 iz. Mizpirondoa. Katutxoa mizpira gainean dago. Mizpira adarra zirurikatzen. Mizpirazko makila.

Aztergaia: mizpira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
mizpiratze
iz. Mizpirondoa.

Aztergaia: mizpiratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: ik. mizpirondo / LurE: - / ElhHizt: ik. mizpirondo / EskolaHE: -

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

erabili gabea da testuetan (gaia bezala, noski), baina tradizio lexikografiko fidagarrikoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tze/-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mizpirondoa.

mizpirondo
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, lurralde epeletan hazten dena, hosto-handia eta lore-zuria, fruitutzat mizpirak ematen dituena (Mespilus germanica). Begiztatua nuen aspaldi mendian, mizpirondo zuzen bat sasien artean.

Aztergaia: mizpirondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Mespilus germanica / AS: Japoniako mizpirondo: Eriobotrya japonica.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Mespilus germanica + Eriobotrya japonica.

mizto
1 iz. Sugeen eta beste zenbait narrastiren mihi luze eta mehea. Miztoa beti gerturik dute beren pozoiaz heriotzari dei egiteko. Bere mizto hirukoitza dardaratuz.
2 iz. Giza mihia, gaitzesgarritzat hartua. Etxeetako nahaspila, gorrotoa, auzia, hondamendia ekarri ohi duten mizto madarikatu haiek. Lagun hurkoaz nolanahi miztoa erabiltzeko grina.
3 iz. Pozoia. Ipuinak badu miztoa, eta suge miztoa, gainera; badirudi eginahalean minberatu beharrean dabilela minbera daitezkeenak.
4 iz. Intsektuen eztena.

Aztergaia: mizto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. mihi.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 'suge eta muskerren mihia'.

miztor
iz. g. er. Miztoa. Butroeko sugeak hemen utzi behar izan zituen bere pozoia eta miztorra.

Aztergaia: miztor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 2001-02-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

miztor 5, beti ap.NEtx (adib.: "Miztor zorrotzak txistu, zu nundik irentsiko"; "Butrongo sugeak emen utzi bear izan zituan bere pozoi ta miztorra"); miztotu 'zorroztu' 3, JMB ELG (adib.: "alde batez miztatutako azagai-muturra", "Isturitzko gezi-mutur, alde bietatik miztotua"); miztatu 'miztokatu' 1, Or Eus, ("Euliak, bazkal-ondoan ixil, orain ostera, furrundaz, gurdia zama dan bitartean beiak miztatzera doaz") // OEH argitaratuan gainera: miztokatu : TAg GaGo ("Itz oek entzutean, saietsean ezpareak miztokatu balu, ez uan erneago jarkiko ta zutituko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

miztor 3: Gure Erria 1989 ("Mingaiñ txarrak ezin dira / egon oi pakean, / biotz onen zoriona / garraztu naiean. / Utzi zaiezu miztorrei / beren jardunean. / Erleak lorerik lore / ibil oi danean / eztu eztirik jasotzen / lokatza artean"); X. Olarra ("Haren emazteak miztor galanta zuen", ""Maitea", esan zion ahizpari faltsetezko miztorrez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

miztor : DRA (aguijón); PMuj DVC (1 carnero mal castrado; 2 G aguijón, pua de abeja u otros insectos; 3 abejorro) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

miztoa.

Orrialde guztiak:
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus