9,98€ 10,50€
Kristau Dotrina bat da, pertsona helduentzat Bizkaiko euskalkian egina, orain lehenbiziko aldiz argitaratua. Badu sarrera, liburuaren xehetasunak emanez, eta azken aldean hiztegia, liburuan azaltzen diren hitz bereziena. Kristau ikasbidearen aurrean hitzaurre bat dator erdaraz -zoritxarrez osorik ez dagoena- eta bertan adierazten du egileak zein den haren asmoa liburu hau egitean. Elgoibarren azaldu zen eskuizkribua hartu da oinarri edizioa prestatzeko, baina Deriokoan ageri diren aldaketen berri ere ematen da.