Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Uztaritze - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

5

<< Hasiera

5.8. UZTARITZE             

Ahogorria eta iraka

Hemen aipatzen dena beste nonbait ere bildutako narrazio etnografiko baten bertsioa da; ahogorri deitu landareak erroa hain barna igortzen du non erraten baita dirua emanen zaiola erro osoa aterako edo idokiko duen aitzurlariari.

 

LEK.: Ahogorria bezala da hoi, fin... bertze bat da, apepres familia bera.

INK.: Iraka?

LEK.: Horra: iraka, iraka.

INK.: Hum hum, iraka eta ahogorria ez dira berdin?

LEK.: Ah eztira berdinak ez, iraka, biak tzarrak dira berdin, ogietan zen iraka, bertzea ahogorria pentzetan jiten da eta treflian hasteko hanitz, trefletan azkarki bada.

INK.: Eta dena…

LEK.: Eta erroa iten du izigarri barna, lehenoko abarats horiek, baziren laborariak hola aintzurrekilan eta ibiltzen zirenak hoien atheratzen, eta emaiten, bazen batto, aberats bat ahantzi dut zer zuin izena: Charles(vielle?)? eta harrek emaiten omen zituin hogoi sos edo eztakit zonbat ahogorria bere puntarekin atheatzen balibazuin osoa, orai dena bere erroaekin, barnago joan behar zen phalaarraekin edo, hausten zen puntatik.

INK.: Ez zen ateratzen?

LEK.: Ah ah ez denak ez, guti.

INK.: Ederki, zaila zen.

LEK.: Izigarri barna iten du erroa, izigarri barna, izigarri barna erroa, hostoa zabal du, hostoa zabal du eta gio ontzen delaik taakoa bezala bihikatzen da gorri gorria eta gio hazia botatzen du.

iraka

fr. ‘ivraie’

tzar

gaizto

ogietan

gari-landetan

pentze

belarra ekartzen duen landa

treflian

trefla fr. ‘trèfle’, gazt. ‘trébol’

hasteko

beti ere

azkarki

hanitz, asko

abarats

aberats

batto

bat (izenordaina)

harrek

harek

sos

fr. sou

phalaar

burdin zabaleko pala mota baten izena zulo egiteko hain zuzen erabiltzen ohi dena

iten

egiten

taakoa

tabako

bihikatzen

urkultzen

 

Barreta      

Barreta eh be! guk behientzat erten dugu guk barreta, behi bat bethi susara delaik, oai bethi behiak hogoietik susaratzen dire, eta behiak zonbait aldiz susaraltzen ziren umeik etzutelaik iten, barret...bethi susara zen, eta ordian hasten ziren zezena bezala orroka, ordian behiantzat erten zen barreta…behi barreta.

barreta

susaltzen den eta ernaltzen ez den egoera patologikoa daukan behia;

 

fr. ‘vache nymphomane’; behi putatua

behientzat

behiez

erten

erraten, esaten

susara

behiaren beroaldia

hogoietik

hogoi egunetarik

orroka

orroaz

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper