Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Montori - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

7

<< Hasiera

7.8. MONTORI/BERORIZE  

Bortuko bizitza

Bortuko olha inguruan diren lurrak nola deitzen diren esaten du lekukoak bai eta ere olhan sartzean nahitaez erran beharreko formula. "Benedikamus" erraten ez zuen mutikoari, ur untzia jaurtikitzen zioten olhako lagunek.

INK.: Gio bestenez antxiak eta beste nunbaitetik igaiten ziren edo...?

LEK.: Lehen bai eta oai oro boti tie, lehen bai antxiak apart eta axur' ürrüxak apart axurt-herria baziã eta antxütegi, oai boti tük oro.

INK.: Antxütegia eh bazen?

LEK.: Bai, bai, axurterri bazian, axurien, axuriak apart zütian, lekhü batetan, lekhü batetan, eta goizan, goizan, ilhertze edo bibibilkaxeta eta phartiaazte eta arratsen berriz biibilkatzera artzaña bazuan ar eta jüntatzera.

INK.: Zuk erranik eta, muthikoa, gaztea, artzain gaztea urarekin jiten zelarik, otoitz egin behar zuen, zerbait erran behar zuen olhan sartzean?

LEK.: Benedikamus! benedikamus!

INK.: Ba, eta agitu zaizu egitea?

LEK.: Ba, egiten, kostüma hartzen hin, eta gio bazian hor tranpa bat, badakik, ahanzten bazian, ahanzten bazian, lagünak, lagünek zeoa hartzen zieian brust! husten: -hur eztük xãhü! Habilua beste zerotara baten xerkha! ba bekhan egiten zen ba hoi…

INK.: Benedikamus.

LEK.: Benedikamus, kostüma hua zian olhan sartzian.

INK.: Ütürria, hura aski urrun zen olatik?

LEK.: Ez, gük ezkünian inobretan hürrün; zuñ olhetan aski hürrün zian, üdan ttipitzen beitzen, hua behar zian haidürü egon zeoa betha ledin.

boti

nahasirik

antxü

ardi gazte

axurtherri

bortuan axuriak dabiltzan

olha inguruko eremu berezia

 

habilua

habil

xahü

garbi

bazian

bazen + toka

zütian

ziren + toka

ilhertze

barreatze

zeoa

ur-untzia

kostüma

ohitura, usaia

hin

huen

zieian

zuten + toka

hur

ur(a)

zerotara

untzitara

ezkünian

ez ginuen + toka

zuñ

zonbait

inobretan

oso, hanitz

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper