Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Larrabetzu - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

1

<< Hasiera

1.14. LARRABETZU          

Haur jokoak: tabak, etxekandraka eta kordela berakatz

INK.: Da eskola denporetan errekreotan eta se joko?

LEK.: Edosetara gu, taban edo, ba txorromorrora esan dun modun. Taban be bai.

INK.: Taban, selan da ori?

LEK.: Taban, ba dosena erdikoa eminte geun, dosena erdi taba iminten gendusen guk. Baya orrek estait, "primera, segunda, tercera" ta orrek esaten gendusen da nik aistute dekot ya. Kanike bat gora bota, ta bitarten eskuas manejau arek. Lelengoa ba primerara, danak alde batara imini. Gero bestera, segundara.

Da etzekandraka be bai. Etzekandraka, ba, arriek, arri txokorrak aukiten gendusen dirutzet, esta? Da erabilten gendusen, ba, bedarrak esaterako, ba bedar sabalak estait ixena selan esate otzien. Sabala ixeten basan tajadatzat. Eta lusengea edo ixeten basan sardinek. Bai, arrañe ta dana nastian. Da txuletak be bedar sabalagoa ondino. Guk, e, sertu iten ginsun, kanbiou iten gendusen. A txuletatzat saltzian, batak erosi te besteak saldu, ba dirue, arri txokorrakas manajatan gintzesan. Presioa imini geuk, ba iru txiki edo, lau txakur edo danas dalakoa. Orretantxe denda, e, sea, etzekandraka esaten gountzen orreri.

Da kordela berakatzana esan nontzun. A san a gurdiena. Gurdien puntan pareta san bat, neskea edo mutile, danas dalakoa. Da atzean pareta sien ba iru lau, gurdien atze partien. Da arek, klaro, arek pixue iten udenales, a aurreko altzetan deun gora. Da goien paretan den, a, esate uen, e, onek esate otzien atzean, "a ver", atzean dausenak: kordela berakatz, atzekoak. Goyen ote sanak berakatz erantzute otzen. Onek atzera: nogas eskonduko? Ardaua ta ogiegas, punten dauenak. Da atzera onek: da besterik? Ba an ote sana, fulano, neskia basan punten dauena, an atzean dauen mutil beten ixena esate otzen: ba, Juanegas. Orixe, da mutile bada an goyen dauena: ba, ni Juanitagas.

aistute

ahantzita

ginsun

genduzan

eskuas manejau

eskuetan erabili

kanbiou

aldatu

tajadatzat

zerratzat

manajatan gintzesan

konpontzen ginen

lusenga

luze zamarra

iten udenales

egiten zutenez

presioa

salneurria

ondiño

oraindik

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper