Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Landibarre - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

6

<< Hasiera

6.12. LANDIBARRE     

Belea eta pika

LEK.: Ah ah bel… belia, Beliak galdein zakozun phikari, hunek kafia biziki untsa ikhusi zin ina, ta gio jin behar zira jin behar zira hartaat eni kafiain iteat, ene kafiain iteat. - Ba, ba, hua behala prest, zalhia bita hua biziki, eta gio hasi zun beliaindako kafiain iten hau eta gio belia bazterretik gaizua beha: - Hola! Hola! Hola! ta gio hunek kafia ina izi ta hola bazterretik xilhoño batekin eta gaña dena kukutia, phikain kafia, hortaik erremarkiatzen uzu, gio eta ari zelaik zola huan iten, belia bazterretik beha bethi erten: - Hola! Hola! - To, balinbadakik, aski duk hihaurek itia, eta gio utzi zakozun eta gio hartakotz beliain kafia gainetik estaliik gabe uzu. Ene amatxik hori khondatz… khondatzen zin, eta belia bazterretik halere bere: - Hola! Hola! kua kua [quoi?] ari bita eta gio phika aldiz kha kha kha kha kha kha ari ta: - To! balinbadakik aski duk hihaurek itia! ...

INK.: Eta zer erraiten da: belea bezain….?

LEK.: Beltza.

INK.: Beltza, ez zaharra?

LEK.: Ba ba ba, hura re, belia bezain xaharra, zeit, kaalendako, edo hola, errain duzu.

INK.: Ez da jaten hori?

LEK.: Ttipian? eta humian atzemaiten badira, eta kafiatik airatu gabe, eta biziki hunak, nik etxen leheno janik ba tzit, ama, enfin, haurra nintzalaik, muthila bitzuten, halere ni nintzun bakharrik, eta, gio muthila, ordian hanitz lekhutan etxetan eta muthilak eta nexkatoak bitziren, eta muthila biziki hola kafiakaria zuzun eta hak atzemanik bele humiak biziki hunak.

INK.: Pika ere atxemaiten da?

LEK.: Ez, eztakizut, gio, bena belia, handia, aldiz, horik khaatsak omen tzun eta bele humiak hegaldatu gabe, eta gizenak, ohitzen nuzu ikhusiik ho la la! ze gauza gixena!

zakozun

zakon (zion)+zuka

ina, iten…

egina, egiten…

kukutia

tapatua, gordea

aski duk hihaurek itea

heuk egitea daukak

ttipian, humian

hemen, inesiboa denborari eta adinari badoakio

tzit

ditut + zuka

enfin

fransesetik

nintzun

nintzen + zuka

muthil

morroi, bailet, miskandi

nexkato

sehi, neskame

kafiakari

xoriak kafietan biltzen ibiltzen ohi den jendea

eztakizut

dakit +zuka

gixena

bustidura adierazkorra ohizko 'gizen' formaren aldean

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper