Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

Bidarrai - Atlasa - Ohiko euskal mintzamoldeen antologia

6

<< Hasiera

6.2. BIDARRAI           

Lursagarra, patata eta Parmentier jaunaren jokoa

Egia da ondoko dokumentuan lekukoak aipatzen duen Parmentier horrek (1737-1813) lan egin zuela lursagarraren kontrako aurre-eritzien suntsitzeko, gaur ezagutzen dugun arrakastarekin. Halere hemen kontatzen den gertakaria ez dugu bere hartan ediren historio-liburuetan baina bai denbora batez Parmentière izena nahi izan ziotela eman landareari berari.

 

LEK.: Lusagarra.

INK.: Lau?

LEK.: Lau lusagar.

INK.: Ederki, bada bertze manerarik…

LEK.: Patata erraten dute.

INK.: Lau?

LEK.: Lau patata.

INK.: Zuretako zein da…

LEK.: Euh....xuxena neetzat lursagarra ba, bainan patata usatzen da lursagarra bezanbat.

INK.: Ongi.

LEK.: Ta hori frantsesez hastapenean patatak izena zuen Parmentier, Ameriketatik etorria zen.

INK.: Parmentier.

LEK.: Bai ta gizon batek Ameriketaik ekarri zuen hortaik hazi pixka bat, eta uf! jendek hemen eta buf! etzela hori posib… etzela, eta jendek etzutela hori jaten ahal eta historio, eta jendek gaizki hartu zuten, gizon harek zuen izena Parmentier, eta gero patatari eman zioten, lursagarrari, Parmentière izena hastapenean, eta gero gizon harek ze pentsatu zuen? in zuen bere ereintza, patatena, eta ezarri soldadoz eta zaindua itzulian, nehor etzadien eta eros… ebastera etor, eta hua espres in zuen, hola jendek ikustiarekin soldadoz zaindua zaukala, errekoltaan sasoina jin zelarik, segur gauza ona zitakeela eta hasi ziren jendeak ebasten eta soldaduek odria zuten uzteko ebastera eta gero hola hedatu omen zen mundian eta hori, lusagarra...

lusagar

lursagar, patata

ebastera

lapurtzera, ohostera

usatzen

erabiltzen

espres

nahitara

in

egin

errekolta

uzta

zadien

zedin

odria

manua, agindua.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper