2 emaitza bilaketarentzat
Aditz-izena eskatzen al dute besterik ez / baino ez daramatenek? Ondorengo hauetatik zein dira zuzenak?
1. Zure lana hori egin baino/besterik ez da.
2. Zure lana hori egitea baino/besterik ez da.
3. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratu.
4. Zure egitekoa ez da hara joatea, baizik eta hemen geratzea.
5. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratu baino/baizik.
6. Zure egitekoa ez da hara joatea, hemen geratzea baino/baizik.
Erabil dezakegu bakarrik forma baino ez erabiltzen den kasuetan? Horrela bada, esaldiaren zein tokitan jarri beharko genuke?
1. Hauxe baino ez diozu eman behar.
2. Hauxe bakarrik eman behar diozu.
3. Hauxe eman behar diozu bakarrik.
1. Larunbatetan baino ez da zabalik egoten.
2. Larunbatetan bakarrik egoten da zabalik.
3. Larunbatetan egoten da zabalik bakarrik.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.