Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

plazandre
iz. Jendaurrean edo jendartean askotan aritzen eta trebeki moldatzen den emakumezkoa. Flamenko dantzaria da "La Pulga"; arkakuso da ezizenez, baina zinezko plazandrea, agertokian dantzan esku-zartaka ari denean. Ez dezagun, hala ere, pentsatu, plazagizonak eta plazandreak garelako bertsolariak mintzen ez garenik.

Aztergaia: plazandre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-07-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Tradiziorik ez du, OEHn ez da ageri (“plaza-neskatila” bai, adieraz “Pei.” samarra bada ere: PLAZA-NESKATILA Cf. plazagizon. Bitxori amasei urte inguruko, Bermeon esaten dabien legez, plaza-neskatil urten bat eta mutil susmoan beti dabillena da. Ort Oroig 93).

plazandre 31 (horietatik, 24 Donostiako Plazandreok taldea): Berria 5 (“Alberdik, baina, ez du bere burua bertsolari zein plazandre hitzekin lotzen, izaera konkretu bati lotuta ikusten baitu hitza, eta ez du horrela denik uste”, “Oreka zaila da, baina plazagizon edo plazandre batek txaloak behar ditu”), EiTB (“Horixe, bertsolariak plaza gizona edo plazandrea behar din”), Argia (“Flamenko dantzaria da Askoa Etxebarrieta Lasheras “La Pulga”. Arkakuso da ezizenez, baina zinezko plazandrea agertokian dantzan esku-zartaka denean”); plaza emakume 1, EiTB (“Gizonen artean primeran moldatzen da Reyes, ez da alperrik plaza emakumea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: plazandre 1, Iñaki Segurola (“Bizkaiko zenbait herritan neska plazakoa edo plaza-neskatila esaten zitzaion - ez nahas orainagoko plazandreekin - plazara, dantzara eta mutil-susmoan hasitako neskari…”); ETC: plazandre (hainbat ageri dira, horietako batzuk Behatokiko eta EPGko agerraldi berak dira, baina ez denak): Berria 7 (“Aurrera eta etxebizitza eraikin berberean zeuden bezala, bere ibilbidean jakin zuen uztartzen eremu pribatua eta publikoa, etxekoandre eta plazandre izatea aldi berean, belaunkide zituen emakumeak sukaldera baztertuak zeuden garaian”, “Zorionak baita ere naturaltasuna maisulan bihurtzen duen Etxahuni, osatze lanaren margolaria den Arkaitzi, bere inoizko aurpegi freskoena azaldu digun Iratxeri, Onintza plazandreari, munduko hiritarren ikuskera zabala bertsotara dakarren Iboni eta bertsoaren teknika hizkuntza zuzentasunarekin batera maisuki darabilen Igorri.”), Argia 2 (“baina zinezko plazandrea agertokian dantzan esku-zartaka denean”, “Jostun taldeen artean edo komentu barrutan bertsoak egitea ohikoa zen beraz, non bestela? Azken urteetako Arozena edo Lujanbio bezalako plazandrerik kasik ez zegoen garai haietan, baina emakume bertsolariak bai, hori seguru”); plaza-emakume 1, Berria (“Denok behar gintuen berarekin, guztiok… eta bistarekin ongi iristen ez bazen Trinitateko ertzen batera, han agertzen zen Cyndi izeneko plaza-emakume txikia eta, era atsegin eta bihurrian, gure konplizitatea lortzen zuen”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

plazandre Elhuyar (mujer brillante/desenvuelta, que no se achica ante el público); plazandere Labayru (1. vendedora hábil en el mercado; 2. Mujer que frecuenta y brilla en actuaciones en público); Ez dugu aurkitu ap. Adorez5000, Nolaerran.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta, tradizio handirik ez badu ere, jasotzekoa izan liteke plazagizon formaren parean, berdintasunaren izenean. Batik bat bertsolaritza-mundukoak dira agerraldiak, baina balio dezake bestelako eremuetarako.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.