Baliokideak dira bi esaldi hauek: Tolosara itzultzen naizen aldiro gertatzen zait hori / Tolosara itzultzen naizenero gertatzen zait hori. Aldiberekotasun errepikatua adierazten du -(e)n aldirok, -(e)netan, -(e)n bakoitzean, -(e)n guztietan, -(e)n aldikal menderagailuek adierazten duten moduan. Amak zaintzen ninduen gau eta egun gaixo nengoen aldiro (nengoenetan / nengoen bakoitzean / nengoen guztietan...).
EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (90).
— “Denbora adieraztea: -(e)n aldiro, naizen aldiro, naizenero”, Jagonet galde-erantzunak.