Ez dira baliokideak. Da (eta zaio) aditza da kaltetu; alegia, 'kaltea jasan' adierazi nahi duenean erabiltzekoa: Autoa kaltetu zitzaigun. Gauza kaltetua ontzat saldu. Adiera horretan ez da egokia du aditz laguntzailea. ‘Kaltea eragin’ denean adiera, kalte egin da erabiltzekoa: Kaltetzen duten edariak (> Kalte egiten duten edariak). Gorputza kaltetzen du horrek (> Gorputzari egiten dio horrek kalte). Langabeziak kaltetzen du ekonomia (> Langabeziak kalte egiten dio ekonomiari). [EH]