kale-neurketa ≠ kaleko neurketa

kale-neurketa ≠ kaleko neurketa

Soziolinguistika arloan hedatua dago gure artean kale-neurketa terminoa, kalean egiten den euskararen erabileraren neurketa adierazteko. Termino hori euskarak hitz-elkarteak sortzeko dituen erregelen arabera al dago eratua? Erregelen arabera diot, ez arauen arabera, azpimarratzeko ez naizela ari erakunde batek, jo dezagun Euskaltzaindiak, emandako arauez, baizik eta euskarak bere historian zehar izan dituen erregulartasunez.

Euskarak era askotako hitz-elkarteak sortu izan ditu eta sortzen ditu. Euskarazko hitz-elkarteen sailkapen zehatza Hitz-elkarketa/1 liburuan ikus daiteke. Kale-neurketa terminoa liburu horren 43. orrialdean ageri den hitz-elkarte sintetikoen sailekoa da, eta, horren barruan, elkarte-ekintza sintetiko osatuen azpisailean A-x-keta (II.2.3.c) motakoen artekoa.

A-x-keta formula ez da batere misteriotsua; esan nahi du hitz-elkarte horiek A izen bat dutela eta ondoren hitz eratorri bat, x aditzoin bati -keta atzizkia erantsiz osatua.

Aztertzen ari garen kasuan, A kale da, x neurtu aditzaren neur aditzoina eta atzizkia -keta: kale + neur + -keta.

Hitz-elkarte horien adibide batzuk diru-bilketa, etxe-erosketa, lurralde-antolaketa, xabalina-jaurtiketa dira.

Hitz-elkarte sintetikoen ezaugarriak Hitz-elkarketa/3 liburuan daude azalduak, eta aztertzen ari garen motakoenak, zehazki, 52. orrialdean. Hor esaten den bezala, -keta atzizkiak ekintza adiera du; neurketa neurtzeko ekintza da. Osagaien arteko erlazioari dagokionez esaten da objektu-aditz-ekintza motakoa dela.

x aditza du erregimenekoa izaten da (bildu, isuri, aldatu, neurtu). Goazen orain hitz-elkarte horren semantikazko ezaugarrietara. Semantika alderdia aztertzeko modurik errazena parafrasira jotzea da, hau da, hitz-elkarteak duen adiera berbera esaldi batez eratzera.

Zer dira diru-bilketa, etxe-erosketa, lurralde-antolaketa, xabalina-jaurtiketa? Dirua biltzeko ekintza, etxea(k) erosteko ekintza, lurraldea antolatzeko ekintza, xabalina jaurtitzeko ekintza dira. Parafrasietan A objektua x aditzaren osagarri zuzena da, esan nahi baita dirua biltzen da, etxea(k) erosten d(ir)a, lurraldea antolatzen da eta xabalina jaurtitzen da.

Zer da, orduan, kale-neurketa? Kalea(k) neurtzeko ekintza. Soziolinguistikak ez ditu kaleak neurtzen, kalean euskaraz zenbat egiten den baizik.

Nik horri, kalean egiten den neurketa denez, kaleko neurketa esango nioke.

Kale-neurketak topografoek egiten dituzte eta kaleko neurketak, berriz, aztertzen ari garen kasuan, soziolinguistek.

 

Andoni Sagarnaren blogetik hartua (https://iparrorratza1.rssing.com/chan-12532626/all_p8.html)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper