Zuzenak dira bi moldeak (naiz / dut, daukat), eta bien erakusgarriak daude tradizioan: Ikusia naiz zer bizimodu zaila den nekazalgoa. Horrelakorik ikusiak ginen lehenago ere. Azken egunotan, Avignonez geroztik, hamaika halako neuzkan ikusiak, beraren ondoan egote hutsagatik. Telebistan ikusiak ditut surflariak.
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: partizipioa (ikusia dut, ikusia naiz, ikusiak gara)”, Jagonet galde-erantzunak.