Zehatz esanda, Herbehereetako mendebaldeko eskualde bat da berez Holanda; ez da estatu osoaren izena. Haren izena Herbehereak edo Herbehereetako Erresuma da, eta hiriburua Amsterdam du [38. araua, «Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak» eta 154. araua, «Europako eskualde historiko-politiko nagusiak»].