Aizkol- erroa ez da arauzkoa hitz-elkarketa berriak egiteko. Era honetara egin behar da (marratxoz lotuta edo bereiz): aizkora(-)apustu, aizkora(-)kirten, aizkora(-)joko, aizkorakada... Hala ere, badira salbuespenak Euskaltzaindiaren Hiztegian: aizkolapustu, aizkoljoko eta aizkolketa. (EH; 25. araua]