Gaixo izenondoak, gizagaixo eta gajok ez bezala, gizon zein emakumeentzat balio du (markatugabea da), norbait errukarria dela adierazteko adieran. Gaixo Piarres! A, Kattalin gaixoa!, munduko berri oraindik ez dakizu. Generoz markatu gabea denez, bera da erabiltzekoa genero-auzirik ez denean tarteko: Gure euskara gaixo hau. Gure katu gaixoa! (horietan desegokiak dira bai gajoa, bai gizagajoa). ‘Eria, gaixotasun bat duena’ adierazteko ere gaixo da forma estandarra. [EH]