Funts hitzak fondok baino erabilera hedatuagoa du, kapitalari eta biltegiratzeari dagokienez: Diru-maileguaren funtsa eta korrituak. Nazioarteko Diru Funtsa.
Funts hitzak beste adiera batzuk ere baditu, jakina (‘muina’, ‘ganora’...).
Hondo da erabiltzekoa toki baten behereneko partea adierazi nahi denean: itsas hondoa, putzuaren hondoa edo putzu-hondoa... [EH]