Lehiaketa bateko azken partida edo norgehiagoka adierazteko, kiroletan ez ezik, bestelako lehiaketetan ere erabiltzen da. Errugbi(-)finala. Maialen Lujanbiok bost finaletan kantatu du Txapelketa Nagusian.
Hortik kanpoko adierak ez dira egokiak; esate baterako, *perpaus finala esapidea ez da egokia (> helburuzko perpausa), final hitza izena baita, ez adjektiboa, adibide horretan ageri den moduan.
Bestalde, final hitzarekin osaturiko elkarketak honela idazten dira: final-laurden edo final laurden eta final-zortziren edo final zortziren; eta finalaurreko eta finalerdi sinonimoak. [EH]