139. arauan (2004) argitara eman zuen Euskaltzaindiak Euskal Herria izenari buruzko adierazpena. Laburtuta, hauxe da arauaren muina:
1. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.
2. Idazkerari dagokionez, bi hitzetan eman behar da eta biak letra larriz, marratxorik gabe (Euskalerria, *Euskal-Herria...).
3. Bukaerako -a hori artikulua da. Hortaz, honela erabil bedi: Euskal Herria, Euskal Herrian, Euskal Herriaren..., baina Euskal Herriko, Euskal Herritik, Euskal Herrira. Era berean, -a galdu egiten du beste determinatzaileren bat edo adjektibo bat daramanean. Adibidez: Euskal Herri maitea (*Euskal Herria maitea); Euskal Herri osoan (*Euskal Herria osoan); gure Euskal Herri hau (*gure Euskal Herria hau); zein Euskal Herri litzateke? (*zein Euskal Herria litzateke?)... .Ikus sarrera hauek ere: ; .