Adierazkortasun-baliabide aberatsa du euskarak errepika, eta kategoria gramatikal askotan erabiltzen du erraz. Beti marratxoz lotuta idazten dira (→ hitz elkartuen osaera eta idazkera):
- izenlagunekin: ondo-ondoko etxean, gain-gaineko puntan...
- izenondoekin: handi-handia izan, biribil-biribila...
- aditzondoekin: poliki-poliki ibili, zuzen-zuzen etorri...
- adizlagunekin: urtero-urtero joan, aurre-aurrean kokatu...
- aditzekin: dagoen-dagoenean utzi, ibili-ibilian ikasi...
- zenbatzaileekin: binaka-binaka etorri, banaka-banaka hartu...
- onomatopeietan: txin-txin, bor-bor...
- onomatopeiazko elkarketetan: tiki-taka, kili-kolo...
- izenekin: mendi-mendian bizi gara, era-eran etorri zara...